Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III 2.5.9. Laburtzeko, hortaz, honela geratzen zaigu lokailu honen distribuzioa: 1) behintzat, bederen, behinik behin, gutxienez (zenbatasuna), segurik 2) behintzat (harr.): segurki, jakina, noski 3) behintzat: hasteko, lehenbizikorik, behin bederen, behinik behin 4) bederen: kontzesio kutsua Hots: behintzat lokailuak balio du beste lauak ageri diren tokian jartzeko ('bederen', 'behinik behin', 'gutxienez' eta 'segurik'); behintzat lokailua, harridura berezi hori adierazten duenean, 'segurki', 'noski', 'jakina' eta halakoez ordezka daiteke, euskalkien arabera; behintzat lokailuak beste esanahi bat ere biltzen du, 'hasteko' edo halako zerbait adierazi nahiko lukeena: literaturan 'behin bederen' eta 'behinik behin' ere ageri dira esanahi berarekin inoiz. Azkenekoz, bederen kontzesio kutsuarekin erabiltzen dugu maiz. 2.6. Bederen, bederik, behinik behin 2.6.1. Formaz ez, baina esanahiaz (gehienetan segurik) ikusi dugun behintzat lokailuaren pareko dituzkegu hiru lokailu hauek. Forma aldetik, bederen (edo honen aldakia bedere) eta bederik haurrideak ditugu (bata genitiboaren markarekin eta bestea partitiboaren morfologiaz hornitua). Argi ikusten da, bestalde, behinik behin delako hori behin aditzondoaren gainean eraikia dela Denek esanahi bera, neurri batean behintzat, dutelarik, euskalkien arauera daude sailkatuak, lehenago ere esan dugun moduan. Hortaz, "bai"l"ez" partikulen inguruan, harridurazko esaldietan; sintagmen artean, perpaus hasieran, perpaus amaieran, e.a., ageri dira, ondoko adibideok erakusten diguten moduan: 74 (288) Haserrego borthitzek, (oo.), osasunik hazkarrena maiz flakatzen dute, batzutan laster ere bai, eta bethi kasik berantxago bederen bai, sukhar langit batek bezala (M. Duhalde, Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, 198)

2. Emendiozkoak (289) -Berantegi heldu zira; Marianne gaixoa Jainkoa baitan pausatu da! -Alo! Aldi huntan bederen ez dut galdu ene Pauerako bidaia! (p. Lafitte, Murtuts eta heme, 93) (290) Neskatxa kanporat orduko, bere hamar sosekoarekin doluz, urrikitzen zaio muthilari, eta bere khexuan, sakreka hasirik, erraiten du: deabruak eraman baleza bederen! (J. Barbier, Ipuinak, 127) (291) Denborak denak kontsolatzen ditu! Bederen zurekin Europarat ereman nezazu... (p. Larzabal, ¡ru ziren, 106) (292) Batzu eta besteeri ez ote dizkigu bederen gure mugak oroit arazten? (Herria, 2067.zbk) (293) Ez zituen haren gogoa eta bihotza baizik erdeinatzen. Edo bederen, uste zuen oraindik Isabela baten haragi mardul eta beroak emanen ziola haren etsipen isilak eskatzen zuen mozkorraldia (J. Mirande, Haur besoetakoa, 35) (294) Ala ere, gezur-eskola artan aintzinatu ez nezakela etsirik, oberik ezean, artan lasai egotea erabaki nuan epelago ta nagiago bederen (Orixe, Aitorkizunak, 117) (295) -Ortik zear joan eta zer alderdi dan itaunduko al dizut? -Bai, enetxo! iñor bizi ba'da bederik (J. Zaitegi, Sopokel'en antzerldak, 106) (296) Edo etzun uste igesegin zezakenik, edo berak utzi zion, erdizka bederik etsita (Orixe, Santa Cruz apaiza, 116) (297) Pedro'k erantzun zion: Jauna, beste guziak zugandik gaitzerako bidea artuko balute ere, nik benik·bein etzaitut utziko. Egiaz, esaten dizut. (p.I. Lardizabal, Testamentu Zarreco era Berrico condaira, 441) Lokailu guzti hauek oso loturik daude eIkarren artean eta sarritan oso zaila da benetako bereizketak egitea. Rori dela-eta (alde batera utziko ditugu harridura perpausez eta "hasteko" bezalako itzuliei buruz aipatu ditugun ñabardurak), ez dirudi batere zaila denik lokailu hauek elkarren artean trukatzea, erabilera arruntenetan behintzat: (298) Koldo eta Jone behintzat etorriko dira (299) Koldo eta Jone bederen etorriko dira (300) Koldo eta Jone behinik behin etorriko dira 75

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

2.5.9. Laburtzeko, hortaz, honela geratzen zaigu lokailu honen

distribuzioa:

1) behintzat, bederen, behinik behin, gutxienez (zenbatasuna),

segurik

2) behintzat (harr.): segurki, jakina, noski

3) behintzat: hasteko, lehenbizikorik, behin bederen, behinik behin

4) bederen: kontzesio kutsua

Hots: behintzat lokailuak balio du beste lauak ageri diren tokian jartzeko

('bederen', 'behinik behin', 'gutxienez' eta 'segurik'); behintzat lokailua,

harridura berezi hori adierazten duenean, 'segurki', 'noski', 'jakina' eta

halakoez ordezka daiteke, euskalkien arabera; behintzat lokailuak beste

esanahi bat ere biltzen du, 'hasteko' edo halako zerbait adierazi nahiko

lukeena: literaturan 'behin bederen' eta 'behinik behin' ere ageri dira esanahi

berarekin inoiz. Azkenekoz, bederen kontzesio kutsuarekin erabiltzen dugu

maiz.

2.6. Bederen, bederik, behinik behin

2.6.1. Formaz ez, baina esanahiaz (gehienetan segurik) ikusi dugun

behintzat lokailuaren pareko dituzkegu hiru lokailu hauek. Forma aldetik,

bederen (edo honen aldakia bedere) eta bederik haurrideak ditugu (bata

genitiboaren markarekin eta bestea partitiboaren morfologiaz hornitua). Argi

ikusten da, bestalde, behinik behin delako hori behin aditzondoaren

gainean eraikia dela

Denek esanahi bera, neurri batean behintzat, dutelarik, euskalkien arauera

daude sailkatuak, lehenago ere esan dugun moduan. Hortaz, "bai"l"ez"

partikulen inguruan, harridurazko esaldietan; sintagmen artean, perpaus

hasieran, perpaus amaieran, e.a., ageri dira, ondoko adibideok erakusten

diguten moduan:

74

(288) Haserrego borthitzek, (oo.), osasunik hazkarrena maiz flakatzen dute, batzutan

laster ere bai, eta bethi kasik berantxago bederen bai, sukhar langit batek

bezala (M. Duhalde, Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, 198)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!