26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Emendiozkoak

2.1.7. Izan ere, baditu beste erabilera batzu lokailu honek. Zenbait

kasutan, oso arrunta da perpauseko osagai guztiak ezabatzea, lokailuarekin

doan sintagma eta lokailua bera izan ezik (batzutan "bai" edo "ez" erants

dakioke lokailuari ondoren, batez ere mendebalean egiten delarik hau):

(76) - Pero gaur etorriko omen da

- Jone ere (bai)

Hala ere, hor aukeran eman ditugun arren "Jone ere" nabiz "Jone ere bai",

biak erabiltzen baitira, euskalkien arabera, ez dira bi itzuliak pare parekoak:

bai horrek aditz sintagma ordezkatzen du, biak batera ageri ezin direlarik:

(77) Jone ere etorriko omen da

(78) *Jone ere bai etorriko omen da

2.1.8. Orain arte ikusi ditugun adibideetan ez bezala, zenbait kasutan ere

lokailua perpaus koordinatu baten barruan agertzen ahal zaigu. Azkeneko

esaldia bera har dezagun lekuko:

(79) Pero gaur etorriko omen da eta Jone ere (bai).

Koordinazioan ageri den bigarren perpausaren baiezkotasuna

azpimarratzeko bai erabil daiteke (egin dugun oharra kontuan hartuz, jakina),

adibide horretan bezala edo juntagailuaren ondoren jarriz, itzuli hauek sortzen

direlarik orduan:

(80) Pero gaur etorriko da eta bai Jone ere

Gauza berbera suertatzen da ezezkoetan ere:

(81) Pero ez da gaur etorriko eta ez Jone ere

Kontua da, ordea, juntagailuak eta baiezko nabiz ezezkotasuna markatzeko

erabiltzen dugun partikulak eIkarren artean duten ordena aldaturik ere ager

dakigukeela:

(82) Pero gaur etorriko da, bai eta Jone ere

(83) Pero ez da gaur etorriko, ez eta Jone ere

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!