26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. EMENDIOZKOAK

2.0. Sarrera

2. Emendiozkoak

Emendiozko lokailuek halak:o gehitze zentzu bat ematen dute testuan zehar.

Jakina, gehitze zentzu hori nabarmen ageri da eta bezalak:o juntagailu batekin:

lehenago esan den moduan, partikula hau berez juntagailua baldin bada ere (bi

perpaus nahiz bi iren sintagma lotzen baititu), lokailu moduan erabiltzea ere ez

da batere gauza arraroa, beste juntagailu askorekin gertatzen den legez. Ikus

ditzagun, esate baterako, hurrengo adibideok. Lehenbiziko hiruetan eta

juntagailua lokailu moduan agertzen zaigu perpaus hasieran. Ondoren

datozenetan, berriz, juntagailu bera daukagu (lokailu moduan hemen ere)

perpaus hasieran ezezik, pasarte hasieran ere:

(1) Izan ere, egungo eguneko hizkuntzaz ari ez denak, ingurukoak begi-belarriz

jasotzen ez dituenak, testuak behar ditu lekuko, ordukoari nahiz bart arratsekoa

izan, antzemango badio, inoizko hizketaren bitartez inoizko hizkuntzaren muinera

helduko baldin bada. Eta filologia da, besterik baino areago, testuez, bestela

esan, gatzaturik, érgon bihurturik, gelditu den hizketaz (esaldi, perpaus eta

luzeagoez) mintzatu behar duen jakite mota (L. Michelena, Sobre Historia de la

Lengua Vasca, 694. orr.)

(2) Kasu honetan, gainera, Beriain berarengana jo dezakegu, erosoenetakoa ez bada ere

bidea, bitartekoak bectan behera utziaz. Eta bitartekoa bera, Larramendi alegia, ez

zebilen oker, oraingo Telletxeak erakutsi duen legez (L. Michelena, Sobre

Historia de la Lengua Vasca, 695)

(3) Baditu bere legeak, baina, lege horiek erabiliko baditu, erabilkizun den gaia behar

du horretarako. Eta gaia ezin izan daiteke testua baizik, testu idatzia, noski,

izkribuzkoekin ari garenean lanean (L. Michelena, Sobre Historia de la Lengua

Vasca, 697)

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!