26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Perpaus elkarketa eta lokaüuak

Ohar gaitezen, bidenabar, lokailutzat jo ditugun hauetariko batzu perpausen

arteko lotura menderakuntzazkoa denean ere gerta daitekeela. Pentsa, bestela,

honako adibide honetan:

Ere-k, (ikus aurrerago), agertzen den perpausetik kanpo bialtzen gaitu

nolabait. Hori perpaus bakunean gertatzen bada, inguruan duen testura

bialduko gaitu 000, testurik ez bada, zerbait presuposatzera behartzen gaitu.

(85) Nik ere hori egingo dut

esaten badut, horrek aurretik izan dezake honako perpaus hau, adibidez:

(86) Joseba zinera joan da.

Testuinguru horretan (85) ulertzeko inolako oztoporik ez dago: 'ni ere

zinera joango naiz' esan nahi du.

Testuinguru hori ez bada, nolabait honelako zerbait suposatu behar da, (85)

zentzuzkoa izango bada:

(87) X-k zerbait egingo duo

Baina goiko adibideak erakusten diguna da perpausetik irten beharrik ez

dagoela ere horri zor zaion interpretazioa emateko. Perpaus eIkartu batean

aski da behar den aurrekaria mendeko perpausean izatea. Dena den, hau behar

bada ere elementuaren ezaugarri berezi bat dugu, zeren gorago esan den

bezala, honen zeregina dagokion izen sintagmaren erreferentzi mundua

zabaltzea denez, perpaus bakunetan ere ager daiteke, inolako aldez aurretik

emandako perpausen presentzia beharrezko ez delarik.

1.4. Laburbilduz

a.- Lokailuak solas mailako loturaren zernolakoaren adierazgarritzat jo

ditugu, berek berez perpausik lotzen ez dutelarik. Esan nahi baita, lokailuak

gorabehera, bi perpaus jadanik juntatuak egon daitezke, juntadura bidez nahiz

alborakuntzaz. Kasu honetan lokailuak ñabarduraren bat erantsiko dio loturari:

ez da berdin, adibidez, beraz erabiltzea 000 hala ere erabiltzea.

(88) Nik arnaitu dut neure lana eta zuk, beraz, ez duzu zer eginik hemen.

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!