Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak

erakuslea hain garbiro azaltzen dutenez, lokailuen sailean sartzea, agian,

askotxo litzateke. Horregatik, adberbio esapide gisa utziko ditugu. Nolanahi

ere, ondoriozko lokailutzat hartu ditugunen zeregin berbera bete dezakete.

Eta behin hona iritsiz gero, ohart gaitezen zenbait lokailu multzo batean

baino gehiagotan sar litekeela. Adibidez, ondoriozko adberbio esapidetzat

eman dugun horregatik hori aurkaritza lokailu ere izan daiteke. Eta zer esanik

ez, honen ordain garbia litzatekeen horratik. Horrek ematen digu honako

perpaus hauen arteko desberdintasunaren berri:

(71) a. Partidua laburra izan zen. Ez zen, horratik, erraza izan.

b. Partidua laburra izan zen. Horregatik, ez zen erraza izan.

Dena den, horregatik eta horratik formak funtsean bat izanagatik, batak

gordetzen duen osotasunak eskubidea ematen digula dirudi oraindik ere

kausazko adizlagun arruntzat, eta ez lokailutzat, hartzeko.

e. Kausazkoak

Hauek goragokoen guztiz kidekoak dira: txanpon baten bi aurpegi bezala

izango lirateke ondorioa eta kausa. Oraingoan, bigarren perpausa aurrekoaren

zergatia 000 arrazoia dela adierazteko erabiltzen dugu lokailua. Hemen sailka

litezkeenak honako hauek dira: zeren (aditzak inolako menderakuntza

seinalerik (hots: bait- 000 -en) ez duenean), zergatik, alabaina (baina

gogoan izan badela alabaina juntagailu bat ere baina-ren kidea), bada (hau

garai batean aski gaitzetsia izan zen erdara kutsu handiegia zuela eta (cf.

Azkue, Morfolog(a, 491 orr.), izan ere, baizik eta, hain zuzen ere...

1.2.3. Lokailuen kokalekua perpausean

Askatasun handia dute, bestalde, 10kailuok bigarren perpausean hartzen

duten tokiari dagokionean. Hasiera hasieran, tartean -kontraste jakin baten

zerbitzuan- 000 amaieran joan daitezke gehienak, lokailutik lokailura aldeak

badiraere:

(72) a. Nik bete dut esandakoa Halere, zuk ez didazu agindutako saria emano

b. Nik bete dut esandakoa. Zuk, halere, ez didazu agindutako saria emano

c. Nik bete dut esandakoa. Zuk ez didazu, halere, agindutako saria emano

d. Nik bete dut esandakoa Zuk ez didazu agindutako saria eman, halere.

25