Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-IlI b. Hautakariak Hautakari direlako hauek, nolabait, aurreko perpausaren kontra jartzen duten aukera 000 hautabide bat aurkezten dute. Hona hemen, multzo honetan sartu beharrekoak: Bestela, bertzenaz, ezpabere, ezpere(n), osterantzean, gainerontzean, gaineratikoan, e.a. Juntagailuena baino askoz ere zabalagoa eta irekiagoa da, dena den, sailkapen hau. Sail bakoitzeko hitz eta esapideen zerrenda aisa luza daiteke, horretara jarriz gero; eta baita sail berriak aurkitu ere, beharbada. Izan ere, esapidetzat hartu ditugunak eta egiazki lokailutzat eman ditugunen artean muga non ezarri ez dago oso garbi. Bestalde, zenbait lokailu multzo batean baino gehiagotan sar daitekeela dirudi, sarritan multzo desberdinen artean dagokeen muga ez baita guztiz finkoa. Hurbilketa lasai gisa baizik ez da hartu behar, beraz, goian emandako sailkapen hau. Izan ere, sailkapenak berak baino interes handiago duela uste dugu aipatu lokailu hauek dituzten ñabardurak eta balio desberdinak ahalik eta xehekien emateak. Eta horretan saiatuko gara, hain zuzen, lan honen hurrengo ataletan. c. Aurkaritzakoak Oraingoan, lokailuak aurreko perpausarí buruz bigarrenak duen kontrakotasuna markatzen duela esan liteke. Alabadere, alabaina, aitzitik, aldiz, barren, berriz, bizkitartean, bien bitartean, bitartean, dena dela, dena den, haatik, halere, hala ere, hala ta guztiz ere, hala ta ere, horratik, ordea, ostera, alta, alta bada... Hauei, goian egin dugun bezala, baina gehitu beharko litzaieke, juntagailu ezezik lokailu ere izan baitaiteke. d. Ondoriozkoak Perpaus bat aurrekoak baieztatzen duenaren ondorío dela aditzera emateko erabiltzen ditugun lokailuak agertuko zaizkigu hemen: bada, beraz, beraz honelatan, hortaz, horrenbestez, halaz eta, orduan, ... Erakusleren bat tartean duten beste zenbait esapide ere, hala nola: horregatik, hori dela eta, hori dela medio eta abar ere zeregin bereko esapideak ditugu, baina hauen gardentasuna hain handia izaki eta osagai duten 24

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak erakuslea hain garbiro azaltzen dutenez, lokailuen sailean sartzea, agian, askotxo litzateke. Horregatik, adberbio esapide gisa utziko ditugu. Nolanahi ere, ondoriozko lokailutzat hartu ditugunen zeregin berbera bete dezakete. Eta behin hona iritsiz gero, ohart gaitezen zenbait lokailu multzo batean baino gehiagotan sar litekeela. Adibidez, ondoriozko adberbio esapidetzat eman dugun horregatik hori aurkaritza lokailu ere izan daiteke. Eta zer esanik ez, honen ordain garbia litzatekeen horratik. Horrek ematen digu honako perpaus hauen arteko desberdintasunaren berri: (71) a. Partidua laburra izan zen. Ez zen, horratik, erraza izan. b. Partidua laburra izan zen. Horregatik, ez zen erraza izan. Dena den, horregatik eta horratik formak funtsean bat izanagatik, batak gordetzen duen osotasunak eskubidea ematen digula dirudi oraindik ere kausazko adizlagun arruntzat, eta ez lokailutzat, hartzeko. e. Kausazkoak Hauek goragokoen guztiz kidekoak dira: txanpon baten bi aurpegi bezala izango lirateke ondorioa eta kausa. Oraingoan, bigarren perpausa aurrekoaren zergatia 000 arrazoia dela adierazteko erabiltzen dugu lokailua. Hemen sailka litezkeenak honako hauek dira: zeren (aditzak inolako menderakuntza seinalerik (hots: bait- 000 -en) ez duenean), zergatik, alabaina (baina gogoan izan badela alabaina juntagailu bat ere baina-ren kidea), bada (hau garai batean aski gaitzetsia izan zen erdara kutsu handiegia zuela eta (cf. Azkue, Morfolog(a, 491 orr.), izan ere, baizik eta, hain zuzen ere... 1.2.3. Lokailuen kokalekua perpausean Askatasun handia dute, bestalde, 10kailuok bigarren perpausean hartzen duten tokiari dagokionean. Hasiera hasieran, tartean -kontraste jakin baten zerbitzuan- 000 amaieran joan daitezke gehienak, lokailutik lokailura aldeak badiraere: (72) a. Nik bete dut esandakoa Halere, zuk ez didazu agindutako saria emano b. Nik bete dut esandakoa. Zuk, halere, ez didazu agindutako saria emano c. Nik bete dut esandakoa. Zuk ez didazu, halere, agindutako saria emano d. Nik bete dut esandakoa Zuk ez didazu agindutako saria eman, halere. 25

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-IlI

b. Hautakariak

Hautakari direlako hauek, nolabait, aurreko perpausaren kontra jartzen

duten aukera 000 hautabide bat aurkezten dute. Hona hemen, multzo honetan

sartu beharrekoak: Bestela, bertzenaz, ezpabere, ezpere(n),

osterantzean, gainerontzean, gaineratikoan, e.a.

Juntagailuena baino askoz ere zabalagoa eta irekiagoa da, dena den,

sailkapen hau. Sail bakoitzeko hitz eta esapideen zerrenda aisa luza daiteke,

horretara jarriz gero; eta baita sail berriak aurkitu ere, beharbada. Izan ere,

esapidetzat hartu ditugunak eta egiazki lokailutzat eman ditugunen artean muga

non ezarri ez dago oso garbi. Bestalde, zenbait lokailu multzo batean baino

gehiagotan sar daitekeela dirudi, sarritan multzo desberdinen artean dagokeen

muga ez baita guztiz finkoa. Hurbilketa lasai gisa baizik ez da hartu behar,

beraz, goian emandako sailkapen hau. Izan ere, sailkapenak berak baino

interes handiago duela uste dugu aipatu lokailu hauek dituzten ñabardurak eta

balio desberdinak ahalik eta xehekien emateak. Eta horretan saiatuko gara, hain

zuzen, lan honen hurrengo ataletan.

c. Aurkaritzakoak

Oraingoan, lokailuak aurreko perpausarí buruz bigarrenak duen

kontrakotasuna markatzen duela esan liteke.

Alabadere, alabaina, aitzitik, aldiz, barren, berriz,

bizkitartean, bien bitartean, bitartean, dena dela, dena den,

haatik, halere, hala ere, hala ta guztiz ere, hala ta ere, horratik,

ordea, ostera, alta, alta bada...

Hauei, goian egin dugun bezala, baina gehitu beharko litzaieke,

juntagailu ezezik lokailu ere izan baitaiteke.

d. Ondoriozkoak

Perpaus bat aurrekoak baieztatzen duenaren ondorío dela aditzera emateko

erabiltzen ditugun lokailuak agertuko zaizkigu hemen: bada, beraz, beraz

honelatan, hortaz, horrenbestez, halaz eta, orduan, ...

Erakusleren bat tartean duten beste zenbait esapide ere, hala nola:

horregatik, hori dela eta, hori dela medio eta abar ere zeregin bereko

esapideak ditugu, baina hauen gardentasuna hain handia izaki eta osagai duten

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!