26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.2.2. Lokailuen sailkapen bat

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak

Lokailu deitu ditugun guztien egitekoa bat bada ere funtsean, adierazten

duten harreman motari begiratuz gero, sail diferenteak berezi daitezke hemen

ere:

a. Emendiozkoak

Hauek denek dute halako gehitze zentzu bat. Gehitze hori erreferentzia

mundua zabalduz gertatzen da batzutan, eta, beti ere aurreko perpausean

esandakoari zerbait eransten diote. Gehitze hori inolako murriztapenik gabea

izan liteke. Hori da, adibidez, lokailutzat ematen dugun ere-ren kasua:

(69) Ni ere banoa

esanez gero, "Ni + X goaz" suposatzen da. Horregatik diogu "gehitze" kutsua

duela ere horrek.

Gehitzen dena nolabait zalantzan jarriaz ere gehi daiteke:

(70) Ni behintzat banoa

dioenak ni banoa esaten du eta zerbait gehiago ere gehitzen dio, nahiz eta

gehitzen den horretaz ziurtasunik emateko gai ez dela adierazi. Hots, hau

litzateke (70)-en parafrasia, nolabait: "ni (+ X) goaz" baina X-en joatea

badaezpadakotzatjotzen dut eta, beraz, ziurtasunik gabe baieztatzen dut X-ren

joatea

Sail honetan sartuko ditugu honako lokailu hauek: badere, bederen,

bederik, behinik behin, behintzat, bestalde, bestela, ere, gainera,

halaber, berebat, orobat, eta agian beste bakarren batzu. Hiztegiko

elementu direnez, sail irekia osatzen baitute.

Bestalde, gorago esan bezala, juntagailuak ere lokailu gisa erabiltzeko

ahalbidea badu hiztunak. Hortaz, eta bera ere lokailu izan daiteke. Horretarako

aski da eten markatu baten ondoren, eta batez hastea perpausa. Eta horrek

aurrekoarekin nolabaiteko lotura markatzen du baina perpaus elkartu bat

osatzera iritsi gabe.

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!