Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
1. PerpaUS elkarketa eta lokaUuak

daiteke, baina iristen da momentu bat non perpausetik gora beste perpausik ez

dagoen. Perpausen hurrenkerak testua osa dezake baina hau ezin da izan

gramatika unitatea. Horregatik, perpausaren gramatika ez bezalako batek

aztertuko du testua.

Bi modu ditu errekurtsibotasunak unitateak luzeago eta konplexuago

egiteko: juntatze-bidezkoa bata eta txertatze-bidezkoa bestea. Perpaus elkartua,

hortaz, bi eratakoa izan daiteke:

a) Juntadura-ren bidez gauzatua, hau da, maila bereko perpaus bi edo

gehiago juntatzen dituena.

b) Menderakuntza-ren bidez gauzatua, hau da, perpaus bat beste baten

barnean osagai gisa txertatua duena.

Hirugarren mota bat ere berezi ohi da inoiz elkartuen sailean,

alborakuntza-z gauzatzen dena, alegia. Hau da, ez juntagailurik ez

menderagailurik ez duena. Ondoko perpaus hauek alderatuta ikus daiteke zer

den alborakuntza hori:

(19) a. Zu hor zaude eta ni hemen.

b. Zu hor zaude. ni hemen.

(20) a. Isilik dago. ezer ez dakielako.

b. Isilik dago. ezer ez daki.

Bai (19a) adibidean eta baita (20a) adibidean ere perpausak elkartzen dituen

"joskailua" agerian dago: eta juntagailua lehenbizikoan eta -elako atzizki

menderatzailea bigarrenean. Beste bi adibideetan, (19b) eta (20b)-n, ordea, ez

dugu horrelakorik: alboratze hutsez sortu da perpaus elkartua bietan ere.

Ez dirudi, halere, alborakuntza hori juntaduraren eta menderakuntzaren

hurren jar daitekeenik, maila bereko hirugarren saila balitz bezala. Haren

egitekoa, izan ere, juntadurari dagokiona baizik ez da: perpausak bata besteari

erantsita juntatzekoa, alegia. Eta erabilera ere juntadurari dagokiona du bai

perpaus elkartuko bigarren perpausean eginkizun diren elipsiei dagokienean,

(21) eta (22), bai banakaritzari dagokionean (23) eta baita hikako alokurlboaren

onargarritasunari dagokionean ere (24):

(21) a. Nik arraina jan dut eta zuk haragia.

b. Nik arraina jan dulo zuk haragia.

11