Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Euskal Gramattka. Lehen Urratsak-III

aztergaia. Baina azterkizun dira, maila horretako loturak -testu mailako

harremanak, alegia-, hala nola anaforak, elipsiak, lokailuak eta horrelakoak.

Demagun, konparazio batera, honako testu hau:

(8) Atzo ekarri zuten Mikel etxera. Hori jakin bezain laster, bisitara joan nintzaion. Ez

zidan, halere, askorik eskertu.

Bigarren perpauseko hori erakusleak aurreko perpausean esandakoari

egiten dio erreferentzia. Mikel da, bestalde, bigarren perpaus horretan isilik

utzitako nori sintagma berreskuratzeko bide ematen diguna. Eta hirugarren

perpauseko halere lokailuak aurreko perpausarekiko aurkaritza adierazten duo

Horiek, ordea, esan bezala, testu mailako harremanak dira, ez perpaus

mailakoak. Hor, izan ere, hiru perpaus diferente ditugu, hiruren artean

goragoko perpausik osatzen ez dutenak:

(8') i. Alzo ekarri zuten Mikel etxera.

ii. Hori jakin bezain laster, bisitara joan nintzaion.

iii. Ez zidan, halere, askorik eskertu.

Azter ditzagun perpaus arteko lotura hauek. Lehenbizi, perpaus mailako

lotura aipatuko dugu, juntadura eta menderakuntzari dagokiona hain zuzen, eta

ondoren, testu mailakoa.

1.1. Perpaus mailako lotura: Juntagailuak eta menderagailuak

Lokailuez gainera, juntagailuak eta menderagailuak ere eskaintzen dizkio

hiztunari gramatikak. Hauen egitekoa ere testuari lotura ematea litzateke, baina,

lokailuek testu mailako edo solas mailako lotura bideratzen badute,

juntagailuekin eta menderagailuekin perpausak lotu ezezik, elkartu ere egiten

dira, elkarketa horren ondorioz lortzen dena perpaus delarik halaber.

1.1.1. Perpausen arteko mugak

Lokailuek bideratzen duten lotura solas mailako lotura dela esan dugu.

Horrek esan nahi du lokailu bidez "lotuak" edo "josiak" agertzen diren

perpausak zein bere eskuko izan daitezkeela lokailua gorabehera.

8

(9) Euria dakar. Beraz, euritakoa hartuko dul