26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

l. Perpaus elkarketa eta lokailuak

Testu batek koherentea behar du izan, eta koherentzia hori zenbait

faktoreren gainean oinarritzen da. Adibidez, solasgai desberdinen artean

nolabaiteko erlazioa izan behar da. Gai batetik besterako pausuak, adibidez,

ezin dira nolanahi eman, eta abar. Faktore horien artean, gainera, batzu

gramatikari dagozkion elementuak dira. Beste batzu, berriz, ez. Hor dugu,

esaterako, anafora. Anafora batek aurrekari bat eskatzen duo Aurrekari-anafora

erlazio horiek sarritan perpaus berean gertatzen badira ere, beste askotan

perpausaren mugak gainditu egiten dituzte. Pentsa, adibidez, (3)-an agertzen

diren haren, horrelaxe, hura eta antzekoez. Horrelaxe garabiltza

bizitzak perpausa, adibidez, osoa da egituraz, baina ulertuko bada, testuan

gora joan behar da horrelaxe horrek zehazki zer esan nahi duen jakiteko.

(3)-ko adibidetik irten gabe, hor ikusten dugu dena den bezalako esapidea

ere. Honen antzekoak sarri erabiltzen ditugu esaldiak lotu nahi ditugunean:

behar denean, dena den erabiliko dugu, eta beste batzutan, beste esapide

batzu: nolanahi ere, hala ere, bestalde, gainera, e.a., bakoitzak bere

ballo berezia duelarik.

Fenomeno hauek perpausen mugak gainditu egiten dituzte. Perpausak ezin

du, horregatik, askotan zentzu "osoa" beregan izan. Horregatik, hain zuzen,

zentzu osotasuna sarritan aipatua izan bada ere gramatiketan perpausa

definitzerakoan, bistan da ezin garela horretan oinarritu perpausa definitzeko.

Hala ere, perpausa da gramatikak bere azterketarako erabiliko duen unitatea.

Perpausa da gramatikak aurkitzen duen muga. Hortik gora nekez abiatuko da.

Baina solasean, hizketan, ari garenean, esaldi asko jaulkitzen dira, bata

bestearen ondoren eta erlazionaturik. Esana dugu gramatikak solasaldi

horretan perpausak bereizten dituela, besteak beste. Baina perpausetik

goragoko analisirik ez du egiten gramatikak, perpausa kontsideratzen baitu

gramatikak deskribapenerako unitaterik handiena. Baina, zer dela eta ezartzen

dio gramatikak bere buruari perpausaren muga, hortik gorako azterketak albora

uzten dituelarik? Alegia, ez al da posible perpausak bere osagaietatik abiatuz

aztertzen diren bezala testua ere aztertzea, testuaren osagaiak perpausak

direlarik? Testu-Gramatikak, hain zuzen, horixe du helburu. Baina delako

Testu-Gramatika honek eta perpausaren gramatikak metodologia eta oinarri

teoriko desberdinak eskatzen dituzte.

Dena den, bada arrazoi funtsezko bat ohizko gramatikaren zeregina

perpausera mugatzeko. Izan ere, pentsa liteke perpausari berari ere gainerako

hizkuntz unitateei aplikatzen zaien analisi distribuzionalaren parekoren bat

aplika lekiokeela. Baina -eta hemen dago arazoa- perpaus baten osagaiek -izen

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!