26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Hortaz, esaldi kontzeptua eta perpaus kontzeptua bi gauza díra. Hizketa eta

hizkuntza ere bi kontzeptu diferente diren bezala. Hizketarakoap esaldiak

erabiltzen ditugu, baina gramatikaz aritzerak:oan -eta gramatikak, berriro esan,

hiztunak duen ahalmenaren, hots: hizkuntzaren, deskribapen teorikoa izan nahi

du- perpausez arituko gara.

Solasaren oinarrizko osagarriak edo urratsak, hortaz, esaldiak dira.

Esaldiak ekintza komunikatiboak ditugu, hizkuntz ariketaren -hizketarenfruitu.

Perpausak, berriz, egitura sintaktikoak dira. Azken hauek dira, berez,

gramatikaren langai.

Baina hizketarakoan, esaldiak bata bestearekin kateaturik gertatzen diren

bezala, perpausek ere elkarrekiko loturak eta erlazioak izango dituzte. Lotura

hauetariko batzu gramatikaren aztergai izango dira bete betean. Beste batzu,

berriz, beste nonbait aztertu beharko dira. Dena den, perpausen arteko loturaz

arituko gara hemendik aurrera.

1.0.3. Perpausa, gramatikaren lehengaia

Gramatikak, solasalditik abiatuz -gogoan izan hau dela egiazki gauzatzen

den errealitatea- eta abstrakzio eginez, perpaus kontzeptua asmatu duo Baina,

arestian esan bezala, perpausek elkarren arteko erlazioak dituzkete, esaldiek

dituzten bezalaxe. Har dezagun, esaterak:o, honako adibide hau:

(3) "Neure buma berriz ere presondegian ikusi nuenean, haren irudiari lotu nahi

nintzaion eriosuar. Haren beroak inguratzen ninduen ametsetan eta eguargiz.

EIkarri idazten genion. Gero, ez dakit ongi zer gertatu zen. Bitarteko genituen

kartek eskaintzen ziguten gaia idorregia zen, agian, eta alferrik egiten genituen

leherrenak asperturik eta gogaiturik utzi gintuzten azkenean. Dena den, gero eta

bakanago agertzen ziren eskutitzak; azkenik, mututu ziren. Ez diot sekula txartzat

hartu. Horrelaxe garabiltza bizitzak. Hura urrundu zuen eta azken batean nerau

naiz, segur asko, urrutien saihestu nauena." (K. Mitxelena, "Motivo espaflol",

Euskal idazlan guztiak IX, 94-95)

Testu hori, idatzia den arren, solasaldi baten zati ere kontsidera daiteke.

Solasaldi hori zenbait esaldiz josia agertzen zaigu. Hain josia non horietako

esaldi asko nekez agertu ahalko bailirateke berekasa. Izan ere, badituzte

elkarren artean halako lotura sintaktikoak eta semantikoak: erakusleak agertzen

dira, juntagailuak, aditzondoak eta abar, esaldi batetik bestera garamatzatenak.

Testu hori, gramatikalariaren ikuspegitik, perpausez osatua legoke eta perpaus

horiek ere elkarrenganako atxikimendua erakusten dutela agertzen zaizkigu.

4

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!