Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-ill

bezalakoak ez dira hain arrotzak. Galde-hitz hauen jokabide berezia da, beraz,

lokailuaren leku berezi horren arrazoia.

5.2.2.5. Zenbait aditzondoren ondoan

(113) Orai, beraz, behar diagu jakin nor den... (B. Gaste1ucar, Eguia Catholicac, 180)

(114) Orrela beraz, nor da Jesu-Kristo? (M. Larramendi, Panegirico de S. Agustin,

17)

(115) Halatan beraz, nihork ezin erran diro... (J. Etcheberri (Sarakoa), Obras Vascongadas,382)

(116) Oraflo beraz, o lesus, besoak heda... (A. Mihura, Andredena Mariaren !mitacionea,

118)

(117) Onela beraz, ikusten dugun bezela... (C. Beovide, Asis'ko loría, 22)

Hiru bider dio Axularrek 'Ez eta beraz...', ez ordea inoiz ere 'eta beraz'.

Hau autore zaharretan ez da aurkitzen bakanka baizik. Orotariko Euskal

Hiztegia-ko zerrendan lehen aldiz Haraneder-ek darabil, eta ondoren Duhaldek:

(118) Duen amodio sobraniazkoa, eta beraz izan al daiteken ungi-egillerik frankoenarentzat

(J. Haraneder, Gudu izpirituaIa, 75)

(119) ...gogoramendu gaxtoei jarraiki zaje. Eta beraz bere bizian debruaren zerbitzari

izan den bezala... (M. Duhalde, Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, 153)

5.2.3. Beraz + modu-aditzondo erakuslea

Batzutan beraz, lokailu sinplea, ikusi batera aditzondo den beste elementu

batez osaturik agertzen zaigula esan dugu eta hala beraz hunelatan, beraz

halatan, beraz horrela eta abar aurki daitezkeela liburuetan, nahiz egun

ahozko hizkeran ia ezezagunak diren, hegoaldeko euskalkietan behintzat:

148

(120) ...egin zinituzkeiela urthe batez. Beraz hunelatan galduitutzu bertze urthe

guztiak (p. de Axular, Guero,109)

(121) ...eta bat bertzearen mienbro eta parte. Beraz hunelatan elkhar onhetsi behar

dugo (p. de Axular, Guero, 209)