Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
5.2. Beraz

5.2.1. Fonna eta balioa

5. Ondoriozkoak

Jatorriz bera erakusle indartuaz eta -z kasu-markaz osatua dagoen lokailu

honek badu, arestian aipatu bezala, bere eremu propioa, bada-k (oraingoz bien

arteko alderaketaz ari bait gara) nekez bete lezakeena

Beraz erabili ohi da ondorioa delakoa ia garbiro eta osoro aurreko

perpausean esana dagoenean eta deus berririk handik atera ez baina ia gauza

bera beste hitz batzurekin esaten denean. Adibidez:

(48) -Lau senide hil eta hamar bizi gara

-Beraz, hamalau izan zarete

(49) -Hogei mila duro nituen eta zazpi eralgi ditut

-Beraz, hamairu dituzu oraindik

(50) -Hamarretan hil zen eta ni hamabietan iritsi nintzen

-Beraz, ez zenuen bizirik ikusí

Gehienetan dedukzio bat adierazten du, buma gehiegi nekatu gabe esanetik

edonork aise atera dezakeena:

(51) -Konpondu didate autoa

-Beraz, etorriko zara

(52) -EtorrÍko dela esan dit

-Beraz, hitz egin duzu berarekin

(53) -Asko gizendu da

-Beraz, ikusi duzu

Horien antzekoak dira Orixeren hauek:

(54) -1 Aresora eraman indutela ta etxean azi zutena il egin zitzaiela (...): amaika ongi

elduak eta bat eldugabe yaioa.

-Beraz, anaia badugula linboan? (Orixe, Quito-n arrebarekin, 40)

141