26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

(40) Zergatik huts egin duzu bada trena?

(41) Zergatik huts egin duzu beraz trena?

Noiz erabiltzen da bata eta noiz bestea? Zertan datza bien arteko diferentzia,

biak erabiltzen dituztenen artean, noski?

Demagun trena huts egin eta joan behar zuen bilerara iritsi ez denari

nagusiak gero kontuak eskatzen dizkiola. Hark bere burua zuritu eta benetako

arrazoia izkutatu nahirik, gezurretan esaten diola hasieran: 'Bai, bai; garaiz

atera naiz etxetik'. Eta nagusiak orduan, ez bait dio sinesten, honela diotsala:

(42) Bai? Eta zergatik huts egin duzu bada trena?

Azkenerako ordea, bere burua galdua ikusirik, aitortzen diola ezinbestean

nagusiak susmatzen zuen egia, hots ohetik berandu jaiki zela, eta nagusiak

orduan:

(43) Al Zergatik huts egin duzu beraz trena?

Hor garbi ageri da beraz-ek adostasuna bezala bada-k kontrakoa adierazten

duela (000 gutxienez azalpen nahasia eman eta azken arrazoia ondo ulertu ez

dela 000 antzekoa). Adostasuna eta batez ere oraingoz orokorki kontrakoa

deritzaguna zertan datzan ondoko orrialdeetan ikusiko dugu.

Alde berbera dutela uste dugu hori bezalako beste bikote hauek ere:

(44) Zergatik diozu bada, kristau zarela?

(45) Zergatik diozu beraz, kristau zarela?

(46) Nork esan zizun bada, etortzeko?

(47) Nork esan zizun beraz, etortzeko?

Testu guztietan hori horrela dela baieztatzea gehiegi litzateke, agian. Are,

izango dira bataren ordez bestea lasai erabiliko luketela esango dutenak, eta ez

da harritzeko, bi lokailu horien arteko diferentzia oso melarra bait da. Halaz ere

uste dugu orohar bada ezadostasuna eta beraz adostasuna seinalatzeko

erabiltzen direla Ondoko orrialdeek erakutsiko digute hori hala den ala ez.

140

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!