26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

daiteke, ordea, norbaitek perpaus batetik ondoriozkatua gezurra edo okerra

izatea; hala nola, kaleak bustiak ikusten dituenak euria egin duela esaten

duenean, agian ez bait du euririk egin, eta bai kale-garbitzaileak goizean kaleak

garbitu izan. Gezurra nahiz egia, ordea, lokailua eta perpausa ondoriozkoak

izango dira eta hori bakarrik da gramatikari axola zaiona.

Euskaraz ondoriozko lokailurik ezagunenak hauek dira: beraz (bizkaieraz,

Fray Bartolomegan bederen begaz), bada, hortaz, orduan.Hauen ondoan,

nahiz hain sarri ez azaldu, honenbestez, horrenbestez, hainbestez,

halatan eta hala ere ondoriozko lokailu gisa erabiltzen dira. Azkenik,

literatura mailan beste hauek ere agertzen dira, lehengoen konposatuak: orain

bada, beraz hunelatan, beraz halatan, beraz horrela, hor(re)taz

gero. Lehen eta orain, egunoroko hizkeran eta liburuetan erabilienak bada eta

beraz dira. Egia da, bestalde, egunoroko hizkeran beraz-i leku handia

kentzen ari zaizkiola hortaz eta berriagoa dugun orduan.

Aipatu lokailuok ez dira guztiz kide, bakoitzak bere erabilera eta balioa du

ondoko orrialdeetan ikusiko denez.Halere,erabateko kidetasunik ez izanarren,

zenbaitetan baliokide gertatzen direnez beraz eta bada lokailuak, kidetasun

hau aztertuko dugu lehenik; bigarren pausu batean bakoitzaren erabilera propio

eta bereziak aztertzeko.

S.l. 'Beraz' eta 'Bada' kide

Eguneroko hizkeran eta literaturan ezagunenak eta erabilienak izateaz gainera

esan behar da zenbait esalditan beraz eta bada errankide direla, bata nahiz

bestea agertzen bait da; esate baterako, ea bada!. eta ea beraz! gauza bera

esateko erabiltzen direnean. Hala Oihenartek bigarren neurtitzean hone1a dio:

(4) Eia bada

ordüada

suretan has siteen

ene harzen (Oihenart, Neurtitzak 11, 12. bert'IDa)

Eta hori bera diogu 'Salbe' deritzan otoitzean, Orotariko Euskal Hiztegia-k

dioenez dozena bat Dotrinatan halaxe agertzen delarik. Aldiz Ziburuko

Etxeberrik bere Manual Devotionezcoa-n biak darabiltzan arren, askozaz

gehiagotan Ea beraz! Hona lehen aldiz ageri den bertsoa:

136

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!