Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

4.13. Aurkaritza adierazten duten esapideak 4. Aurkaritzakoak Aurreko orrietan aipatu direnez beste, lokuzio 000 esapide mordoa dago aurkaritza adierazteko erabil daitekeena: zernahi gisaz, nolanahi ere, edozelan bere, edozein modutan ere, edozein moduz, guztiarekin ere... Horiek ere lokailuen pareko dira, alde batetik. Berez perpaus osoari -eta ez aditzari soilik-- dagozkion adberbio esapideak badira ere, ezin da ukatu kate mintzatuan 000 idatzian perpausen arteko lotura adierazteko ere erabiltzen direla, lokailuen pare. 133

5. ONDORIOZKOAK 5.0. Sarrera 5. Ondortozkoak Sarreran esan dugun bezala, lokailuek, solasaren zatiak elkarri lotu ez ezik, beren arteko erlazioa nolakoa den ere agerian jartzen dute. Erlazio hori perpaus bat aurreko solas zatiaren ondorioa dela seinalatzean datzanean, 'ondoriozkoak' deitzen dira. Oraintsu arte gramatiketan 'ilatiboak' deitu izan zaie, gutxi gora behera gauza bera esan nahi duen latinetikako hitz batez. Baita 'kontsekutiboak' ere arrazoi beragatik, aurreko solas zatiaren kontsekuentzia edo ondorioa markatzen bait dute. (Azkuek, Morfologla Vasca §712, 'conjunciones continuativas' deitzen die; Villasantek, Sintaxis de la Oración Compuesta ,164-169, 'Conjunciones Consecutivas Coordinadas'. Lafittek, Grammaire Basque §400, 'Conjonctions conclusives'). Zer nahi gisa, 'kontsekutibo koordinatuak' dira, eta ez graduatzailea aurrean duten subordinatuak, hauek mendeko perpausa osatzen bait dute menderagailuen bidez. Ondorioa diogunean zer esan nahi dugun, garbi ageri da honako perpaus bikote hauen arteko erlazioari begiratuz gero: (1) Hil da-> Ez du gehiago sofrituko (2) Etxeari kea darlo -> Erretzen ari da (3) Kaleak bustiak daude -> Euria egin du bart Ondorioa adierazten badute, hein batean aurreko solasean edo perpausean edukia eta gordea dago handik ondoriozkatzen dena, eta ondoriozko lokailuak eduki hura agerian jarri baizik ez du egiten. Halatan, norbait hila dagoela dioenak ez da dudarik gehiago sofrituko ez duela ere dioela. Inoiz gerta 135

4.13. Aurkaritza adierazten duten esapideak

4. Aurkaritzakoak

Aurreko orrietan aipatu direnez beste, lokuzio 000 esapide mordoa dago

aurkaritza adierazteko erabil daitekeena: zernahi gisaz, nolanahi ere,

edozelan bere, edozein modutan ere, edozein moduz, guztiarekin

ere... Horiek ere lokailuen pareko dira, alde batetik. Berez perpaus osoari -eta

ez aditzari soilik-- dagozkion adberbio esapideak badira ere, ezin da ukatu

kate mintzatuan 000 idatzian perpausen arteko lotura adierazteko ere erabiltzen

direla, lokailuen pare.

133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!