Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

(188) Itsasoak ur xort bezanbat nigar isur abal baneza, enuke bala ere merezi

konsola nezazun (S. Pouvreau, Iesusen lmitacionea m, 215)

(189) Azukrea kario zelarik arras, balere argi azukreztatzen du (J. Barbier, Supazter

chokoan, 65)

4.9.4 Beste1ako balioak

Aurkaritza balio zuzena duten aldetik aztertu ditugu lokailuok orain

artekoan, horixe bait dute berezko balioa. Ez da ahantzi behar, dena den,

halere lokailuak bestelako baliorik ere izan dezakeela inoiz: gainera,

eskerrak, behintzat eta horrelakoen pare izan daitekeela, alegia, perpausari

harridura kutsuren bat ematen diolarik beti ere:

(190) Artuko gaituzu? --Bai ta pozik ala ere (R. MI de Azkue, Ardi Galdua, 96)

(191) Alare! Beingoan aitortu bear zenuan ez dagola ezer bazkari onik gabe (A. MI

Labayen, Euskal Eguna, 64)

(192) Alako aukera izan emakumiak, eta, geienetan gertatzen dan bezela, txarrenarekin

gelditu zan (...) Biolinterua! Txokolaterua izan bazan alare! (T. Alzaga, Burruntziya,

85)

4.10. Haatik/hargatik, horratik/horregatik

4.10.1. Fonna eta balioa (hargatik, horregatik)

Aurkaritza adierazteko erabil daitezkeen lokailuak ditugu hauek ere: jakina

denez, hargatik-ek eta horregatik-ek kasu motibatiboari dagozkion balioak

dituzte berez eta horrela erabiltzen dira gainera sarri askotan. Aurkaritza lokailu

ere izan daitezke, ordea:

126

(193) Bidasoa bazenetz ere ez niz orhoitu: ez girea bethi Eskualerri-barnean?

Hargatik, mugaz hunaindiratu bezain laster gozatu zaitala eta beritu (J.

Etehepare, Beribilez, 95)

(194) Aita gaIdu ginuen arte (...) artzantza izan zen ene lan nagusia, handik goiti,

bargatik, denetarik zerbeit egin behartu zitzautan (Xalbador, Odolaren

mintzoa, 29)

(195) Zure berriak zinez poztu naute, zerbait dago, orregatik, zure eskutitzean pozpozik

irakurri eztedana: Leonez diozuna (R. MI de Azkue, Ardi Galdua, 9)