Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
4. Aurkaritzakoak

4.7.1.1. Gehienetan aurkaritza adierazten du inolako zalantzarik gabe:

(112) Joan zen beraz...eta etzuten hil. Alta egia ederrik entzun zuten (p. Narbaitz,

San Frantses JatsuJeoa, 194)

(113) Edariez ez dut oraino deus erranik, / Alta sei, zazpi trago baditut edanik!

(Oxobi, Oxobi-ren Ian orhoitgarri zonbait, 158)

(114) Eta horra Beloken berean ikusten nuela; zer ari ote? pilota-plazaren erdian,

galtza beltz eta atorra xuriekin, pirripitaz nola ibit ikusten iduri. Alta!

Bazukeen orduan Aitzol-ek pirripitan ibittzeaz bertze kezkarik... (X. Diharce

'Iratzeder', Euskera 1990,2)

Harridura perpausetan erabiltzen da maiz alta lokailua. Horrelakoetan

enfasi edo indar berezia ematen dio perpausari.

Aipatzekoa da, azkenik, bada-ren laguntza izaten duela sarritan, baita

aurkaritza adierazten duenean ere, alta bada --edo alta... bada-- forma

hartzen duelarik:

(115) Deneri ohore zitzaien josteta hortan baltsatzea. Alta bada bertsu-alde luzeak

bazituen gogoz ikasteko antzerkilari bak:otxak (p. Lafitte in J. Casenave, Santa

Grazif)

(116) Beraz, zeman ez dela diozu / nik behar dudan lekua, / alta etzen ba izugarria /

nik ein dudan bekatua (Mattin Treku, Ahal dena, 131)

Bigarren perpausaren hasiera hasieran hartzen du toki gehienetan alta-k,

aurreko adibideetan ikus daitekeen bezala. Ez du debekurik, halere, inoiz edo

behin perpausaren barman tartekatzeko, zati luze edo laburrago baten

onodoren:

(117) Bertze solasik nuen alta egungotzat gogoan (J. Hiriart-Urruti, Zezenak

errepublikan, 75)

Aurkaritza lokailu gehienak ez bezala, badirudi alta ez dela juntagailuekin

batera erabiltzen (*eta alta, *baina alta, *edo alta...)

4.7.1.2. Zenbaitetan, aise gutxiagotan hala ere, bigarren perpausak

aurrekoari nolabaiteko azalpena ematen diola adierazteko balio du:

(118) Beraz, ez naiz gure arrazan ni lehena pertsutarako gogoa izan dutana. Aita zena

ere, alta, kantari gaitza gimJen (Xalbador, Odolaren mintzoa, 32)

113