Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

HITZAURRE GISA Hitzaurre gisa Hona hemen aurreko EGLU-I eta EGLU-2 liburukien ondotik dakargun EGLU-3 hau. Euskaltzaindiak bideratu nahi duen eta euskaldunok behar dugun hizkuntz erOOurako beste urrats bat gehiago delakoan kaleratzen dugu. Izan dituen aitzindarien bidetik doanez eta helburu orokor berberei jarraikitzen zaienez, seguro asko sobera daudeke hitzaurre luze eta aspergarriak. Dena den, lege da nola-halako aurkezpen labur bat 000 egitea Edukiari dagokionez, liburuki berri honek, lokailu deitu ditugun zer gramatikal batzu ditu aztergai. Ez dakigu asmatu ote dugun izen honekin. Baina hor zehar perpausen artean, testuari lotura ematerakoan perpaus batetik bestera eraman behar izaten den hariari eusten laguntzen diguten hainbat hitz eta esapide berezirentzat lekua bilatu nahi izan dugu geure gramatikan. Hemen aurkituko diren hitzak askotan perpausen arteko zirrikitu horietan kokatuak ikusten ditugu, sarri ez dakigularik zein den garbi beren gramatika kategoria. Hauek dira lokailu izenez bataiatu ditugun e1ementuak. Hau dela eta, esan behar da lokailu hitza ez dugula gramatika kategoria berri bato Kategoriaren aldetik gehienak aditzondo direla argi dago. Hauetako asko, hain zuzen, perpausean funtsezko bi lekutan agertu ohi zaizkigu: a) galdegai modura batzutan, eta b) mintzagai modura nahiz mintzagai denari lagun eginez. Eta, hain zuzen, mintzagai gune honetatik perpaus batek aurrekoarekin duen lotura zer nolakoa den aditzera emateko balio izaten dute. Bestalde, badira liburu honetan lokailuen sailean sarrerazi ditugun beste zenbait hitz, nekez hartzen dutenak galdegaiaren egongunea. Hala ere, bi perpausen arteko lotura markatzeko zeregina betetzen dutela dirudi, goragokoek bezalaxe. Batak eta besteak lokailutzat hartu ditugu. XIII

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III Nolanahi ere, norbaitek pentsa lezake alferrik egin dugula "zaku" berri bat eta are alferrikago saiatu garela zaku hori betetzen: aditzondo badira, zergatik ez utzi bakean beren aditzondotasunean? Egia da hori zenbaitetan egingarri zela. Pentsa dezagun, adibidez, orobat, bitartean eta antzeko batzuetan. Baina, zer egin honen aurreko gramatika eta hiztegi askotanjuntagailu gisa sailkatuak aurkitzen diren beste hainbatekin, adibidez, aldiz, berriz, ordea, beraz, bestela eta abarrekin? Hauek, ongi fmkatzen saiatu garen erizpideen arabera, ezin ditugu egiazki juntagailutzat hartu. Fonnaz, gainera, aditzondoaren itxura handia dute askok eta askok. Eta, dena esan behar denez gero, azken multzo honetakoen kategoria fínkatu beharrak ekarri gintuen, hain zuzen, puntu honetara. Hemendik sortu zen lokailu direlako hauen berezi beharra. Horrenbestez, sail berri bat irekitzeari bidezko eritzi diogu, lokailuen saila, hain zuzen. Hauen zeregina zein den azaltzen ahalegindu gara lehen kapituluan. Ondoren lokailu hauek sailkatzen eta sail bakoitzekoak banan-banan aztertzen saiatu gara. Baliteke irakurleren batzu ados ez egotea gure ikuspuntuarekin. Gramatika Batzordea ere, eztabaida luzeen ondoren iritsi da hemen eskaintzen dena fonnulatzera. Nolanahi ere, gauza bat da sailkapena, zuzena nahiz badaezpadakoa, eta beste bat, hemen jasotzen diren esamoldeak eta lokailu direlako hauen erabilpena. Onbeharrez eskaintzen ditugu, nolanahi ere, bata eta bestea. Sailkapenak sailkapen, lokailu bakoitzari buruz eskaintzen diren usadioak, aholkuak eta arauak dirateke irakurlerik gehienendako interesgarrienak. Izan ere, lokailu direlako hauek, beste zenbait gramatika tresna bezala, gure solasari behar duen lotura eta kohesioa emateko nahitaezko baliabideak ditugu. Baliabide hauek ez dira euskal herri guztietan modu berean erabiltzen, baina euskara batua hobeki garatuko da han hemen barreiatuak dauden baliabide desberdinak geureganatuz, ezagutzen dugun euskaratxoa inguruko haize freskotik eta beste euskaldunen molde berezietatik gordeaz baino. Ez diezagutela esan behinola Scaligerok, euskara zela-eta, esan zuen harako hura: "Euskaldunek, elkarri ulertuko baliote bezala hitzegiten dute, baina, nik ez dut sinisten" (cf. J.P.C. Southall (1918), Mirror, Prisms and Lenses, Doven Publications, New York (1964)). Liburu honen oinarri oinarrian dauden testuak Orotariko Euskal Hiztegiarako erabili den corpusetik atereak dira ia gehienak. Ortografía ere corpus horretarako erabaki zena da. Corpus hori modu erosoagoan erabili ahal izateko EnE-ren laguntzaz baliatu gara, bestalde. Jakina, eskuartean dugun hau bezalako lan bat burutzeko orain arteko gramatikak eta, batez ere, hiztegiak, miatu beharra izan dugu. XIV

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Nolanahi ere, norbaitek pentsa lezake alferrik egin dugula "zaku" berri bat

eta are alferrikago saiatu garela zaku hori betetzen: aditzondo badira, zergatik ez

utzi bakean beren aditzondotasunean? Egia da hori zenbaitetan egingarri zela.

Pentsa dezagun, adibidez, orobat, bitartean eta antzeko batzuetan. Baina,

zer egin honen aurreko gramatika eta hiztegi askotanjuntagailu gisa sailkatuak

aurkitzen diren beste hainbatekin, adibidez, aldiz, berriz, ordea, beraz,

bestela eta abarrekin? Hauek, ongi fmkatzen saiatu garen erizpideen arabera,

ezin ditugu egiazki juntagailutzat hartu. Fonnaz, gainera, aditzondoaren itxura

handia dute askok eta askok. Eta, dena esan behar denez gero, azken multzo

honetakoen kategoria fínkatu beharrak ekarri gintuen, hain zuzen, puntu

honetara. Hemendik sortu zen lokailu direlako hauen berezi beharra.

Horrenbestez, sail berri bat irekitzeari bidezko eritzi diogu, lokailuen saila,

hain zuzen. Hauen zeregina zein den azaltzen ahalegindu gara lehen kapituluan.

Ondoren lokailu hauek sailkatzen eta sail bakoitzekoak banan-banan aztertzen

saiatu gara. Baliteke irakurleren batzu ados ez egotea gure ikuspuntuarekin.

Gramatika Batzordea ere, eztabaida luzeen ondoren iritsi da hemen eskaintzen

dena fonnulatzera. Nolanahi ere, gauza bat da sailkapena, zuzena nahiz

badaezpadakoa, eta beste bat, hemen jasotzen diren esamoldeak eta lokailu

direlako hauen erabilpena. Onbeharrez eskaintzen ditugu, nolanahi ere, bata eta

bestea. Sailkapenak sailkapen, lokailu bakoitzari buruz eskaintzen diren

usadioak, aholkuak eta arauak dirateke irakurlerik gehienendako

interesgarrienak. Izan ere, lokailu direlako hauek, beste zenbait gramatika

tresna bezala, gure solasari behar duen lotura eta kohesioa emateko nahitaezko

baliabideak ditugu. Baliabide hauek ez dira euskal herri guztietan modu berean

erabiltzen, baina euskara batua hobeki garatuko da han hemen barreiatuak

dauden baliabide desberdinak geureganatuz, ezagutzen dugun euskaratxoa

inguruko haize freskotik eta beste euskaldunen molde berezietatik gordeaz

baino. Ez diezagutela esan behinola Scaligerok, euskara zela-eta, esan zuen

harako hura: "Euskaldunek, elkarri ulertuko baliote bezala hitzegiten dute,

baina, nik ez dut sinisten" (cf. J.P.C. Southall (1918), Mirror, Prisms and

Lenses, Doven Publications, New York (1964)).

Liburu honen oinarri oinarrian dauden testuak Orotariko Euskal Hiztegiarako

erabili den corpusetik atereak dira ia gehienak. Ortografía ere corpus

horretarako erabaki zena da. Corpus hori modu erosoagoan erabili ahal izateko

EnE-ren laguntzaz baliatu gara, bestalde. Jakina, eskuartean dugun hau

bezalako lan bat burutzeko orain arteko gramatikak eta, batez ere, hiztegiak,

miatu beharra izan dugu.

XIV

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!