26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

erezkoa, eta dinamika horrek batzuetan geldotasuna ekartzen du. Tradiziotik datozen

inertziak handiak dira, baina XIX. mendean eta XX. mende hasieran akademiak

modu batean ulertzen ziren, eta beste ulerkera bat eman behar diogu Euskaltzaindiari,

XXI. mende hasieran hizkuntza bera eta hizkuntzaren beraren egoera

soziolinguistikoa, soziologikoa eta politikoa ez baitira akademia klasiko batenak bezalakoak.

Gizarteak eskabide batzuk baditu, eta akademiak, beste eragileekin batera,

horiei erantzun egin behar die. Bide horretan ari gara, hain zuzen ere decalage

hori ahal den neurrian eta moduan orekatzeko ahaleginetan.

2005. urtean euskaltzainburu izendatu zintuzten, eta

Jean Haritxelharri lekukoa hartu zenion. Zein ziren orduan

zure asmoak?

Hiru helburu nagusi nituen. Lehen helburua zen Euskaltzaindia

eraberritzea, pertsonen ikuspegitik. Bigarren helburua

zen euskararen ikerkuntzan eta euskararen instituzionalizazioan

sakontzea, hau da, Euskaltzaindiak

hasiera-hasieratik dituen bi sailetan, Iker eta Jagon sailetan,

sakontzea. Eta hirugarren helburua zen Akademiaren finantziaziorako

eskema orekatu eta egonkorra sortzea.

Goazen helburuz helburu. Zer neurritan bete da lehen

helburua, Euskaltzaindia berritzearena?

Behar-beharrezkoa zen jende berria sartzeko formula bat asmatzea, eta emerituen

bitartez lortu genuen: 75 urte betetzen dituen euskaltzaina emeritu bihurtzen da

eta, emerituak Euskaltzaindian euskaltzain oso jarraitzen badu ere, euskaltzain

oso berri bat izendatzeko hutsartea aldarrikatzen da. Horrek egundoko iraultza

ekarri dio Euskaltzaindiari. Bestela, egongo ginateke orain dela bost urte geunden

moduan: 24 euskaltzain, baina urtetan oso aurreratuak, eta adin piramidea oso desorekatua.

Pertsonen berriztatze prozesu hori bukatutzat eman dezakegu, lau edo

bost urteko eperako.

Orain 29 euskaltzain oso zarete, haietako bost emeritu. Kopuru egokia da, Euskaltzaindiaren

eginkizunetarako?

Ez nintzateke ausartuko esaten egokia zer den. Nahikoa da, Euskaltzaindiak eskuartean

dituen lanei erantzuteko.

Urte gutxitan kide berri batzuk sartu dira, eta euskaltzainaren soslaia aldatu

egin da, neurri batean. Zer ezaugarritako euskaltzainak bilatu dituzue?

Batetik, gizartean mugitzen ari den euskalgintzaren jendea sartu da, eta bestetik,

euskararen ikerkuntzan dabilen jendea. Jende askok uste du akademia bat filologoen

bilkura bat dela, eta gehien-gehien jota, idazle galduren bat. Ez. Hori ere

bada, dudarik gabe, baina horrekin batera, eta askoz gehiago euskara bezalako hizkuntza

minorizatu batean, gizarteak daraman martxa horri nola edo hala isla egin

behar diogu hemen. Oreka bilatu da: batetik, ikerkuntza, eta bestetik, gizartearen

arlo ezberdinak, hala nola irakaskuntza, euskararen industriak, komunikabideak eta

abar. Oreka horri eutsi behar diogu. Euskara ez da bukatzen ikasgeletan. Euskara

kalean bizi da.

Euskaltzain urgazleak Euskaltzaindiko parte dira, formalki behintzat. Praktikan

ere bai?

Aro berria

Euskaltzaindiko kideak

Euskaltzainburua euskaltzainekin

solasean 2009ko martxoan, Urkiolan,

Barne Jardunaldietan

EUSKALTZAIN BERRIAK

“Batetik, gizartean mugitzen ari

den euskalgintzaren jendea sartu

da, eta bestetik, euskararen

ikerkuntzan dabilen jendea”

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!