Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Osterantzeko ibilbidea Osterantzeko ibilbidetzat jotzen du 2005ean Euskaltzaindiaren gidaritza hartzen duen ekipo berriak bere proposamena. Lan egitarau eta guzti egin du bere aurkezpena, eta bai Argomaizko Jardunaldietan (2005) eta bai Etxalarkoetan (2007) egitarau hori zabaldu du. Egitaraua bere osoan hemen aurkezten den zatitxo hau baino konplexuagoa bada ere, eta ñabarduraz hornituagoa, oker handirik gabe esan daiteke ondoko puntu nagusi hauek nabarmentzen direla besteen gainetik. Osterantzeko proposamen hau, Andres Urrutiaren hitzetan, aurreko ibilbidearen moldapena da, ez etendura. Aldaketa ildoak Euskaltzaindia hizkuntza akademia moderno eta dinamikoa antolatzeko asmoz, hainbat berrikuntza edo aldaketa planteatu ditu zuzendaritza berriak. Berorien gauzatze fasean aldeak daude batetik bestera. Hiru ardatz nagusi bereiz daitezke: Kideak Estatutuen egokitzapena eta emerituak Oraingoz aldaketak euskaltzain osoen artekoak dira. Kategoria berri bat sortu da, emerituena, 75 urtetik gorakoentzat, kide osoen eskubiderik galdu gabe. Kide berriak hartu ahal izatea ekarri du horrek, euskaltzaingoa berritzeko. Emerituak izendatu ahala, hutsarte berriak aldarrikatu dira eta hutsarteok betez euskaltzainen kopurua handitu egin da. Abantaila hirukoitza du handitzeak: quoruma osatzeko estutasun gutxiago izango dela, batetik; bestetik, odol berritu eta gaztetu egingo dela Akademia; hirugarrenik, gainera, baliabide pertsonal gehiago lortzen da proiektu eta lan berriei aurre egin ahal izateko. Sei lagun berri sartu dira dagoeneko, euskalgintzako alor desberdinetakoak: hizkuntzalaritza, literatura, ingeniaritza, hezkuntza, idazletza. Nobedade bakarra ez da kopuru aldaketa. Hautapen irizpidea ere berria da, 1949an Krutwigek planteatu zuen ildo bertsukoa: 24 kideetatik hamarrek ez dute zertan euskalkien ordezkari izan behar. Beren merituengatik aukeratzen dira, jatorrizko euskalkia kontuan hartu gabe. Euskaltzainen profil intelektual eta profesionala zabaltzearekin batera desberdindu egin daiteke modu horretan. Aro berria Euskaltzaindiko kideak Euskaltzainak solasean 2009ko martxoan, Urkiolan, Barne Jardunaldietan 91

92 HISTORIAN Osoko bilkura Euskaltzaindiaren osoko bilkura arrunta, 2006ko urriaren 27an Euskaltzain urgazleak Gainerako euskaltzainak, urgazleak bereziki, Euskaltzaindiaren zereginetan integratzeko, esku-hartze zabalagoa emateko borondatea du zuzendaritzak. “Euskaltzaindiratu” beharra aipatzen du euskaltzainburuak. Errelebuari begira kide berriak sartzea ere planteatua dauka. Sartze horrek, ordea, ordenatua behar du, ez nolanahi egina, proiektuen araberako profilen arabera. Lanak Bi helburu ezarri dira horretarako. Lehena, goi-mailako ikerketa bultzatzea, hizkuntzaren arau, gomendio eta abarren oinarri izan behar duena. Hartara, egitasmo berriak proposatu dira. Horrekin batera ere, bigarren helburua da Euskaltzaindiaren lan akademikoa euskalgintzan ari direnekin kontrastatzea, harreman sendoak izan daitezen bi-bion artean. Ikerketa-egitasmo berriak Egitasmoen formula berez ez da berria Euskaltzaindiaren jardunean. Egitasmo gehiago eta beste eite batekoak proposatzen dira orain. Hiru moldetan lan egin ohi da Euskaltzaindian: lantaldetan, batzordetan edo egitasmotan integratuta. Oraingo zuzendaritzak egitasmoen ildoa bultzatu nahi du, batzordeak baztertu gabe. 70eko hamarkadatik hona batzordetan lan egin izan da gehienbat. Ez dira desagertuko. Baina lan egiteko bestelako sistema bat indartu beharra ikusten du zuzendaritzak: egonkorragoa, eraginkorragoa, sistematikoagoa, profesionalagoa, nolabait esan. Egitasmoetan aritzen direnak kontratupeko langileak dira, eguneroko ordutegi laborala dutenak. Barne kudeaketa ere orain artekoaren guztiz berria da. Proiektuaren arduraduna ez da delegatu edo ordezkari soil, baizik eta zinezko kudeatzaile erantzukizun guztiekin bere taldearekiko eta hartzen dituen konpromiso guztiekiko. Merkataritzakontratua egiten da arduradunarekin. Zertarako egitasmoak? Gizarte modernoak Euskaltzaindiari eskatzen dizkion emaitzak ganoraz eta garaiz burutzeko, modu egokia izan liteke egitasmoena, bere garaian batzordeena izan zen bezala. Hori bateko. Eta besteko: Euskaltzaindiak bere esparru propioa errebindikatu eta landu behar du, bere-berea dena, euskaltzainburuaren hitzetan hau: “goi-mailako ikerketa-bideak eta horien aplikazioak uztartu eta gizarteratzea, euskararen normatibizazio eta normalizazioa bultzatu nahian”. Eta horretarako ere lan-molde eraginkorra izan liteke egitasmoena. Euskalgintzarekin harremanak Euskaltzaindi berriak ez dio errealitateari muzin egin nahi eta ez du bolizko dorrean bizi nahi. Aitzitik, euskalgintzan ari diren erakunde anitzekin harremanak estutu nahi ditu, hitzarmen bidez nahiz beste formularen bat erabiliz. Zuzeneko harreman horiek helburu bat baino gehiago lortu nahi dute: elkarren berri jakitea, Euskaltzaindiak bere arau eta gomendioak zabaltzea, eta baita ere euskalgintzako eragileen iritziak, kritikak, iradokizunak biltzea. Elkarrekin lan egin, lankidetzaren oinarriak finkatu. Lauzpabost urteotan dozena pare bat talde edo elkarte zein erakunderekin lotu ditu harremanak Euskaltzaindiak, kasuan kasuko helburuak finkatuz, zehaztuz. Tar-

92

HISTORIAN

Osoko bilkura

Euskaltzaindiaren osoko bilkura

arrunta, 2006ko urriaren 27an

Euskaltzain urgazleak

Gainerako euskaltzainak, urgazleak bereziki, Euskaltzaindiaren zereginetan integratzeko,

esku-hartze zabalagoa emateko borondatea du zuzendaritzak. “Euskaltzaindiratu”

beharra aipatzen du euskaltzainburuak. Errelebuari begira kide berriak

sartzea ere planteatua dauka. Sartze horrek, ordea, ordenatua behar du, ez

nolanahi egina, proiektuen araberako profilen arabera.

Lanak

Bi helburu ezarri dira horretarako. Lehena, goi-mailako ikerketa

bultzatzea, hizkuntzaren arau, gomendio eta abarren oinarri

izan behar duena. Hartara, egitasmo berriak proposatu

dira. Horrekin batera ere, bigarren helburua da Euskaltzaindiaren

lan akademikoa euskalgintzan ari direnekin kontrastatzea,

harreman sendoak izan daitezen bi-bion artean.

Ikerketa-egitasmo berriak

Egitasmoen formula berez ez da berria Euskaltzaindiaren jardunean.

Egitasmo gehiago eta beste eite batekoak proposatzen

dira orain.

Hiru moldetan lan egin ohi da Euskaltzaindian: lantaldetan,

batzordetan edo egitasmotan integratuta. Oraingo zuzendaritzak egitasmoen ildoa

bultzatu nahi du, batzordeak baztertu gabe. 70eko hamarkadatik hona batzordetan

lan egin izan da gehienbat. Ez dira desagertuko. Baina lan egiteko bestelako sistema

bat indartu beharra ikusten du zuzendaritzak: egonkorragoa, eraginkorragoa,

sistematikoagoa, profesionalagoa, nolabait esan. Egitasmoetan aritzen direnak

kontratupeko langileak dira, eguneroko ordutegi laborala dutenak.

Barne kudeaketa ere orain artekoaren guztiz berria da. Proiektuaren arduraduna ez

da delegatu edo ordezkari soil, baizik eta zinezko kudeatzaile erantzukizun guztiekin

bere taldearekiko eta hartzen dituen konpromiso guztiekiko. Merkataritzakontratua

egiten da arduradunarekin.

Zertarako egitasmoak? Gizarte modernoak Euskaltzaindiari eskatzen dizkion emaitzak

ganoraz eta garaiz burutzeko, modu egokia izan liteke egitasmoena, bere garaian

batzordeena izan zen bezala. Hori bateko. Eta besteko: Euskaltzaindiak bere

esparru propioa errebindikatu eta landu behar du, bere-berea dena, euskaltzainburuaren

hitzetan hau: “goi-mailako ikerketa-bideak eta horien aplikazioak uztartu

eta gizarteratzea, euskararen normatibizazio eta normalizazioa bultzatu nahian”.

Eta horretarako ere lan-molde eraginkorra izan liteke egitasmoena.

Euskalgintzarekin harremanak

Euskaltzaindi berriak ez dio errealitateari muzin egin nahi eta ez du bolizko dorrean

bizi nahi. Aitzitik, euskalgintzan ari diren erakunde anitzekin harremanak estutu

nahi ditu, hitzarmen bidez nahiz beste formularen bat erabiliz.

Zuzeneko harreman horiek helburu bat baino gehiago lortu nahi dute: elkarren berri

jakitea, Euskaltzaindiak bere arau eta gomendioak zabaltzea, eta baita ere euskalgintzako

eragileen iritziak, kritikak, iradokizunak biltzea. Elkarrekin lan egin,

lankidetzaren oinarriak finkatu.

Lauzpabost urteotan dozena pare bat talde edo elkarte zein erakunderekin lotu ditu

harremanak Euskaltzaindiak, kasuan kasuko helburuak finkatuz, zehaztuz. Tar-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!