26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

86

HISTORIAN

75. urteurrena

1994an, Euskaltzaindiaren 75.

urteurrenaren ospakizun nagusia

Gipuzkoako Foru Aldundian egin zen.

turala baina esanguratsua, Jose Maria Martin de Retana editoreak Azkueren Hiztegia

ateratzean Euskaltzaindiak ezin izan zuen jabegoa eskatu nortasun juridikorik

ezaren erruz. Min handia egin zuen gertakari horrek barruan.

1968 ondoren batasunaren aurkariak noraino joateko prest zeuden jakitea ez zen

motibo txikia izango. Hirugarren arrazoi bat ere egon daiteke, Villasantek buru instituzionala

zuela, J.L. Lizundiak dioenez.

Joan-etorri guztien ondoren, 1976an, Franco hil eta hiru hilabete eta sei egun beranduago

lortzen du Erret Akademia izatea.

Erregearen titulu eramatea arazo iturri bihurtuko zela pentsa zitekeen. Ez zen hala

gertatu, ez Euskaltzaindiaren baitan, ezta ere euskal gizartean.

Beste puntu minbera bat ere ukitu zen: Iparraldeko erreferentziak desagertu behar

zuen, Erregearen aginte eremua Espainiako Estatua baita. Lurralde erreferentzia zehatzak

ezabatuz bideratu zen hori.

Gero, aginte autonomikoarekin Euskaltzaindiak lekuan lekuko aitorpenak izan

ditu Hegoaldean: 1979ko abenduaren 18an Euskal Autonomia Erkidegorako onartutako

Autonomia Estatutuko 6. artikuluko 4. atalean aitortzen da: “Euskarari dagozkionetan,

Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emale”. Nafarroako Gobernuaren

1982ko abuztuaren 10eko Foru Hobekuntza legean ez da Euskaltzaindia

aipatzen, nahiz eta bertan aitortzen den euskararen ofizialtasuna. 1986ko abenduaren

15eko Foru Legean, aldiz, Euskaltzaindia erakunde aholku-emaile ofizial

izendatzen da.

Ipar Euskal Herrian Euskaltzaindiak maila juridiko apalagoa du. 1987an Ipar Euskal

Herriko Euskaltzaindia 1901eko legearen araberako elkarte gisa deklaratua izan

zen. Eta 1995ean urrats bat gehiago egin zen, onura publikoko elkarte izaera baitu

harrez gero.

Hala ere, estatutu juridikoak tarteko, Euskaltzaindia bitan banatua dago legearen

ikuspegitik Europa bateratuan. Erronka polita du aurrean: bi molde juridiko horiek

nola batera ekarri?

Onarpen soziala

Gizartearen aldetik Euskaltzaindiak jaso dezakeen saririk hoberena konfiantzazko

botoa da, eskuzabaltasunez emana. Esan nahi baita, hizkuntza

kontuetan erakunde gidaritzat hartzea eta jaramon egitea. Garai guztietan

izan du horrelakorik, aurka ari zirenen kontrapisu. Euskaltzaindia

sortu berritan Gregorio Mujikak erabateko obedientzia agindu zion:

Está fundada la Academia de la Lengua Vasca. Le saludo con radiante alborozo

y con delectación amorosa. Pero le saludo sobre todo con la promesa

de mi adhesión firmísima y mi absoluto acatamiento. Desde ahora

me rindo a sus decisiones con la obediencia más cordial y más firme.

1959an ikusi dugu Jakinek ere gidaritzat hartu eta arauak emateko eskatzen

diola, goitik behera beteko dituela eta: “Betoz norma zuzentzaileak”.

1919ko Mujikaren konfiantza maila bera erakutsi zuen Txillardegik ere, 1968an, Ermuko

Jardunaldietan, gutxi barru Arantzazun emango ziren arauak burutik orpora

beteko zituela agindu baitzuen: “Euskaltzaindia’ren erabakizunak aldez aurretik

onartzen ditut”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!