Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

II.a EUSKO KONTSEILU NAGUSIAREN AKORDIOA 3/1979 LEGE ORGANIKOA, ABENDUAREN 18koa, EUSKAL HERRI- RAKO AUTONOMIA ESTATUTUARENA (1979) 6. artikulua 4. Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholkuemale. DÉCRET DU 20 FÉVRIER 1995 PORTANT RE- CONNAISSANCE D'UNE ASSOCIATION COMME ÉTABLISSEMENT D'UTILITÉ PUBLIQUE Ministère de l'intérieur et de l'aménagement du territoire Par décret en date du 20 février 1995: — est reconnue comme établissement d'utilité publique l'association dite "Académie de la langue basque Euskaltzaindia", dont le siège est à Bayonne (Pyrénées Atlantiques), 37, rue Pannecau: — sont approuvés les statuts de cette association. IV.a Normalizazioaren bidean Mila bederatzirehun eta hirurogeita hemezortziko martxoaren seian Eusko Kontseilu Nagusiak egin zuen batzarrean, Hezkuntza eta Kultur kontseilarien proposamenduari jarraiki, akordio hau hartu zen: 1. Lau Probintzietako Diputazioen tradizioa Kontseilu Nagusiak bere gain hartzen duelarik eta Estatuak Euskaltzaindia eta honen helburu eta funtzioak onartzen dituela ikusirik, Gorporazio agurgarri hau Euskal Herri mailan organo ofizialtzat hartzea erabakitzen du euskara landu, zehaztu eta batzeko arazoetarako; bidenabar, Kontseiluak Euskaltzaindiari laguntza eskatzen dio bere zereginak ahal denik ondoena betetzeko. 2. Eusko Kontseilu Nagusiak gaurgero bere eskutan dauden neurri praktikoak hartuko ditu Euskaltzaindiaren lana babesteko eta erakunde honen helburu prestu eta garaiei dagokien ohorea, hedakuntza eta indarra emateko. 3. Aldizkaria bi hizkuntzatan argiratzeko erabakia bete asmoaz, Kontseiluak Euskaltzaindiari eskatuko dio Kontseiluko itzultzaile ofizial gisa kandidatuak aurkez ditzala. Ondoren, kandidatuen artetik bat izendatuko da egiteko hori betetzeko. Itzultzaile ofiziala izendatu ondoren, itzultzaileen Ganbara antolatuko da Itzultzailearen ardurapean, berau buru delarik. 4. Itzulpen lanak betetzeko behar den presupostua egiteko, Ekonomi eta Herri-finantza kontseilariari eskubide osoa ematen zaio. Kontseiluaren izenean dudan karguagatik eta beronek honela agindurik, Dekretu bihurtzen da. Donostia, mila bederatzirehun eta hirurogeita hemezortziko martxoak hamairu. Presidentea, RAMON RUBIAL CAVIA Hezkuntza kontseilari, CARLOS SANTAMARIA ANSA Kultur kontseilari, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA 18/1986 FORU LEGEA, ABENDUAREN 15ekoa, EUSKARARI BURUZKOA 3. artikulua 3. Hizkuntz arauak ezartzeko ondorioetarako, Euskaltzaindia izanen da erakunde aholkuemaile ofiziala, eta berari eskatuko dizkiote botere publikoek aurreko idaztian ezarritakoa betetzeko beharrezko zaizkien txosten eta diktamenak. 85

86 HISTORIAN 75. urteurrena 1994an, Euskaltzaindiaren 75. urteurrenaren ospakizun nagusia Gipuzkoako Foru Aldundian egin zen. turala baina esanguratsua, Jose Maria Martin de Retana editoreak Azkueren Hiztegia ateratzean Euskaltzaindiak ezin izan zuen jabegoa eskatu nortasun juridikorik ezaren erruz. Min handia egin zuen gertakari horrek barruan. 1968 ondoren batasunaren aurkariak noraino joateko prest zeuden jakitea ez zen motibo txikia izango. Hirugarren arrazoi bat ere egon daiteke, Villasantek buru instituzionala zuela, J.L. Lizundiak dioenez. Joan-etorri guztien ondoren, 1976an, Franco hil eta hiru hilabete eta sei egun beranduago lortzen du Erret Akademia izatea. Erregearen titulu eramatea arazo iturri bihurtuko zela pentsa zitekeen. Ez zen hala gertatu, ez Euskaltzaindiaren baitan, ezta ere euskal gizartean. Beste puntu minbera bat ere ukitu zen: Iparraldeko erreferentziak desagertu behar zuen, Erregearen aginte eremua Espainiako Estatua baita. Lurralde erreferentzia zehatzak ezabatuz bideratu zen hori. Gero, aginte autonomikoarekin Euskaltzaindiak lekuan lekuko aitorpenak izan ditu Hegoaldean: 1979ko abenduaren 18an Euskal Autonomia Erkidegorako onartutako Autonomia Estatutuko 6. artikuluko 4. atalean aitortzen da: “Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emale”. Nafarroako Gobernuaren 1982ko abuztuaren 10eko Foru Hobekuntza legean ez da Euskaltzaindia aipatzen, nahiz eta bertan aitortzen den euskararen ofizialtasuna. 1986ko abenduaren 15eko Foru Legean, aldiz, Euskaltzaindia erakunde aholku-emaile ofizial izendatzen da. Ipar Euskal Herrian Euskaltzaindiak maila juridiko apalagoa du. 1987an Ipar Euskal Herriko Euskaltzaindia 1901eko legearen araberako elkarte gisa deklaratua izan zen. Eta 1995ean urrats bat gehiago egin zen, onura publikoko elkarte izaera baitu harrez gero. Hala ere, estatutu juridikoak tarteko, Euskaltzaindia bitan banatua dago legearen ikuspegitik Europa bateratuan. Erronka polita du aurrean: bi molde juridiko horiek nola batera ekarri? Onarpen soziala Gizartearen aldetik Euskaltzaindiak jaso dezakeen saririk hoberena konfiantzazko botoa da, eskuzabaltasunez emana. Esan nahi baita, hizkuntza kontuetan erakunde gidaritzat hartzea eta jaramon egitea. Garai guztietan izan du horrelakorik, aurka ari zirenen kontrapisu. Euskaltzaindia sortu berritan Gregorio Mujikak erabateko obedientzia agindu zion: Está fundada la Academia de la Lengua Vasca. Le saludo con radiante alborozo y con delectación amorosa. Pero le saludo sobre todo con la promesa de mi adhesión firmísima y mi absoluto acatamiento. Desde ahora me rindo a sus decisiones con la obediencia más cordial y más firme. 1959an ikusi dugu Jakinek ere gidaritzat hartu eta arauak emateko eskatzen diola, goitik behera beteko dituela eta: “Betoz norma zuzentzaileak”. 1919ko Mujikaren konfiantza maila bera erakutsi zuen Txillardegik ere, 1968an, Ermuko Jardunaldietan, gutxi barru Arantzazun emango ziren arauak burutik orpora beteko zituela agindu baitzuen: “Euskaltzaindia’ren erabakizunak aldez aurretik onartzen ditut”.

II.a

EUSKO KONTSEILU NAGUSIAREN AKORDIOA

3/1979 LEGE ORGANIKOA, ABENDUAREN 18koa, EUSKAL HERRI-

RAKO AUTONOMIA ESTATUTUARENA (1979)

6. artikulua

4. Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholkuemale.

DÉCRET DU 20 FÉVRIER 1995 PORTANT RE-

CONNAISSANCE D'UNE ASSOCIATION COMME

ÉTABLISSEMENT D'UTILITÉ PUBLIQUE

Ministère de l'intérieur et de l'aménagement du territoire

Par décret en date du 20 février 1995:

— est reconnue comme établissement d'utilité publique

l'association dite "Académie de la langue

basque Euskaltzaindia", dont le siège est à Bayonne

(Pyrénées Atlantiques), 37, rue Pannecau:

— sont approuvés les statuts de cette association.

IV.a

Normalizazioaren bidean

Mila bederatzirehun eta hirurogeita hemezortziko martxoaren seian Eusko Kontseilu Nagusiak egin zuen batzarrean, Hezkuntza

eta Kultur kontseilarien proposamenduari jarraiki, akordio hau hartu zen:

1. Lau Probintzietako Diputazioen tradizioa Kontseilu Nagusiak bere gain hartzen duelarik eta Estatuak Euskaltzaindia eta honen

helburu eta funtzioak onartzen dituela ikusirik, Gorporazio agurgarri hau Euskal Herri mailan organo ofizialtzat hartzea

erabakitzen du euskara landu, zehaztu eta batzeko arazoetarako; bidenabar, Kontseiluak Euskaltzaindiari laguntza eskatzen dio

bere zereginak ahal denik ondoena betetzeko.

2. Eusko Kontseilu Nagusiak gaurgero bere eskutan dauden neurri praktikoak hartuko ditu Euskaltzaindiaren lana babesteko

eta erakunde honen helburu prestu eta garaiei dagokien ohorea, hedakuntza eta indarra emateko.

3. Aldizkaria bi hizkuntzatan argiratzeko erabakia bete asmoaz, Kontseiluak Euskaltzaindiari eskatuko dio Kontseiluko itzultzaile

ofizial gisa kandidatuak aurkez ditzala. Ondoren, kandidatuen artetik bat izendatuko da egiteko hori betetzeko. Itzultzaile ofiziala

izendatu ondoren, itzultzaileen Ganbara antolatuko da Itzultzailearen ardurapean, berau buru delarik.

4. Itzulpen lanak betetzeko behar den presupostua egiteko, Ekonomi eta Herri-finantza kontseilariari eskubide osoa ematen

zaio.

Kontseiluaren izenean dudan karguagatik eta beronek honela agindurik, Dekretu bihurtzen da. Donostia, mila bederatzirehun

eta hirurogeita hemezortziko martxoak hamairu.

Presidentea, RAMON RUBIAL CAVIA

Hezkuntza kontseilari, CARLOS SANTAMARIA ANSA

Kultur kontseilari, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA

18/1986 FORU LEGEA, ABENDUAREN

15ekoa, EUSKARARI BURUZKOA

3. artikulua

3. Hizkuntz arauak ezartzeko ondorioetarako,

Euskaltzaindia izanen da erakunde aholkuemaile

ofiziala, eta berari eskatuko dizkiote

botere publikoek aurreko idaztian ezarritakoa

betetzeko beharrezko zaizkien txosten

eta diktamenak.

85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!