26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Mamu mamitzen

Euskaltzaindiak hizkuntza ereduren baten alde egiten duenero sekulako kritika

zaparrada jaso izan du. Gogoangarriak dira batasuna zela-eta aranistek eman zioten

egurra. Euskera aldizkari ofizialaren lehen zenbakietako batean atal bat agertu

zen izenburu esanguratsu honekin: “Euskaltzaindiari agurka eta aurka”. “Egurka”

esan zezaketen.

1959an euskal izenei buruzko adierazpena dela-eta ere, sabindarrez gainera, Euzko-

Gogoa eskolakoak eta Orixe eta orixezaleak pipertu zitzaizkion.

Hirugarren erasoaldia izan da gogorrena, zalantzarik gabe, 1968an abian jarri zen

hizkuntza ereduaren aurkako erreakzioan.

Neurri batean ulergarria ere bada jendea nahastea eta aurka erreakzionatzea. Prozesu

baten zehar-kaltetzat jo liteke hori. Jendea mintzea ere bai. Manuel Lekuonak berak

sarrera hitzaldian esan zuen batasunak agian beso bat moztea eskatuko zuela bizia

salbatzeko. Besoa mozteak min ematen du, jakina. Baina zer ez dute esan edo idatzi!

Aurkari horiek une batean pentsa zezaketen Euskaltzaindia bera bitan zatikatzea.

Ez ziren gutxi eta ez ziren nornahi, euskaltzain osoak, urgazleak eta kultur eragileak

zeuden aurre-aurrean. Garaipen handi bat da Manuel Lekuona euskaltzainburua

euren taldera erakarri izana, Arantzazu ondoren. 1970eko hauteskunde bitartean

presidente gisa zegoen, gainera. Urte horietan barrutik saiatu ziren

Arantzazuko erabakia aldatzen: batasuna eragitea ez dela Euskaltzaindiaren lana,

hizkuntza eredua idazlearen kontua dela, gazte jendea erabaki eta gomendioetatik

harago zihoala, Mitxelena ez dela jakintsu bakarra.

Horraino gizalegezkoa da kontua. Sekulako legenda beltza ere zabaldu zuten: afari

batean erabaki omen zen Lekuona baztertzea; “H” ETAren ikurra eta amarrua

omen da, ez alfabetoko hizkia; euskara batua erlijioaren etsaia omen, marxista, maoista,

marcusearra; euskara batua euskara ez baino euskarantoa omen da. Irain

pertsonalak, mehatxuak eta erasoak tartekatu ohi ziren maiz, batez ere Luis Villasante,

Koldo Mitxelena eta Juan San Martinen aurka.

Eraso mediatikoak luze iraun zuen, artikulu eta liburu bidez. Beren bitarteko propioez

baliatu ziren, hala nola, Kardaberaz bazkuna eta aldizkaria, Euskerazaleak elkartea,

edota Zer, Saski-Naski eta Agur aldizkariak. Baina ez dute horietan bakarrik

argitaratu, kalte gehien egiteko moduan aritu ziren komunikabide handietan, eta

erdaraz.

Demokrazia ahotan hartuta autoritatea bana zezala eskatzen zioten Euskaltzaindiari

oso modu integristan. Euskaltzaindia, horien tesian, elkarte bat gehiago zen, ez euskararen

erakunde ofiziala. Erabakigunea ondoko sektore hauen artean banatu edo

konpartitu behar zuen Euskaltzaindiak: Eusko Ikaskuntza, Begiraleak, Araba-Bizkai

eta Gipuzkoako Euskerazaleak, Liturji-Itzultzaile Taldea, Kardaberaz Bazkuna, Erribide,

Euskera lagunak, Bilboko Hizkuntz Eskola Ofiziala. Alegia, proposatzaileen aldeko

taldeak, euskara batuaren kontra zeudenak, euskararen normalizazioarekin zerikusi

gutxi zeukatenak berorietako batzuk; eta batez ere, askoz ugariago eta biziago

ziren talde eta eragileetarik bat bakarra ere ez.

Olazarrek kontatzen du Kardaberaztarrek Tolosan egin zuten bilera batean bi erabaki

hartu zituztela: Euskaltzaindiari “expedientea” egitea, epaiketa. Lekuonak berak

proposatu omen zuen. Eta bestea: akademia berri bat sortzea.

Bai egin ere. Bixente Latiegi eta Oñatibiak 1982an idatzi zuten liburua: Euskaltzaindia,

el batua y la muerte del euskera edo Euskaltzaindiari epaiketa.

Normalizazioaren bidean

Euskaltzaindia el Batua y la muerte

del euskera

Liburu hau Kardaberaztarren

enkarguz idatzi zuten Latiegi eta

Oñatibiak 1982an.

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!