Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

AEKren ardura utzi egiten duela, Eusko Jaurlaritzak adinekoen euskalduntzea bere gain hartu duelako. Hor bukatzen da Euskaltzaindiaren konpromisoa: hutsune bat bete du eta normalizazio garaietan ez luke agintariekin lehian edo konpetentzian sartu nahi. Euskara titulua Euskal Irakasle Titulua, gero EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) ematen 1972an hasi zen. Irakaskuntza indartu behar zela ikusten zen, eta horretarako irakasleak prestatu eta gaitu behar zirela. Agintarien aldetik nork egin ez zegoen. Nahiz eta gerra aurretik ere tituluak eman izan dituen, eta nahiz eta arautegian horretarako baimena aitortzen den (honela baitio lehen artikuluaren j hizkiak: “expedir los oportunos títulos y certificados”), ematen du Euskaltzaindiak ez duela bere-berea ikusten zeregin hori, Luis Villasanteri irakurrita behintzat. Dena den, 1981eko abenduan eskutik utzi arte makina bat titulu eman izan ditu, milaka asko (zehazki, 2008ko azaroan emandako azken tituluak 7.115 zenbakia zuen). Eta ez bakarrik irakaskuntzarako tituluak, hainbat administrazio publikotan euskaraz aritzeko gaitasun agiriak ere bai. Uztea bera ez da izan horren sinplea, euskararen lurraldeen zatiketa administratiboaren erruz. Iparraldean zer egin? Iparraldean nola jokatu bertako euskaltzainen baitan uzten da, harik eta 2009ko martxoaren 3an Euskararen Erakunde Publikoak, Paue eta Aturriko Unibertsitateak eta Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitateak bere gain hartu duten arte. Nafarroan? Lehen bezala jarrai dezala oraingoz. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan? Eusko Jaurlaritzaren eskuetan uzten du, bai, baina zenbait baldintzekin, “lehen eta geroaren artean inolako etenik ez urradurik gerta ez dadin”. Itzultzaile Eskola Euskaltzaindiak, Juan San Martin Jagon sailburuaren bitartez, 1979aren azken aldera, Itzultzaile Eskola bat sortzeko aurre txosten bat presta zezala eskatu zion Xabier Mendiguren Bereziarturi. Honek 1980ko martxoaren 28an jarri zuen eskaturiko aurre proiektua Euskaltzaindian. Izenburua: “Itzulpenaren Mundua eta Euskal Itzultzaileen Oinarrizko Prestakuntzarako Eskola”. Hiru atal nagusitan banaturik zegoen: a) Itzulpena munduan; b) Itzulpena gurean; c) Itzultzaile Eskolaren zuinak. Itzulpenaren gaia jadanik agertua zen urte bereko abuztuan Foruan egin ziren Barne Jardunaldietan. Hantxe hartu zen eskola sortzeko erabakia. Honela kontatzen du Jose Maria Satrustegiren kronikak: Euskaltzaindiari aspaldidanik datorkion itzulpenen iskanbila aztertu ondoan ikusi da, lehenik, ez dela Akademiaren eginkizunetan sartzen itzulpenak egitea. Itzultzaileen eskola sortu behar luke, edo sortzen lagundu, eta erakunde ofizial bakoitzak bere itzultzaileak izan beharko ditu. Aurreproiektua aurkeztu eta berehala onartu zuen Euskaltzaindiak eskola sortzea; eta urte berean, 1980an, ireki zituen ateak, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak behin-behingoz Arbide dorreetan utzitako geletan. Normalizazioaren bidean D mailako ziurtagiria Ziurtagiriak 81

82 HISTORIAN Lehenengo UEU (1973) Lehenengo UEUko ikastaroetako entzuleak, tartean Piarres Lafitte eta Andolin Eguzkitza, esperientzia eta gaztetasuna (Herria aldizkaria) Lehenengo UEU (1973) UEUren lehenengo ikastaroetako programaren azala UEU 1973ko udan Udako Euskal Unibertsitatea sortzen da. Lehen ikastaroak Iparraldean izan ziren IKAS batasunak antolatuta eta Euskaltzaindiaren babesean. Jean Haritxelhar euskaltzainak hartu zuen ardura, eta horren berri eman zuen 1973ko maiatzaren 25eko Euskaltzaindiaren bilkuran. Ipar Euskal Herrian, Donibane Lohizunen aurrena eta gero Landagoienen egin ziren ikastaroak. Hegoaldera igaro zenean 1977an ere Euskaltzaindiaren babesean izan zen, ez lege aldetik bakarrik, baizik eta baita antolakuntza aldetik ere. EIE Euskal Idazleen Elkartearen sorrera desberdinetan Euskaltzaindia dago beti, zuzen edo zehar. Ezagutzen dugun egitasmo zaharrena 1956koa da, Jokin Zaitegiren “Euskal-idazle Alkartasuna”. Idazleen etxe bat sortu nahi izan zuen. Euskaltzaindiak, Arantzazun 1956ko Biltzarrean, “euskaldun ikasiei” egin zien deialdiari erantzuteko modu eraginkorra deritzaio Zaitegiri “Euskal-idazle Alkartasuna”. 1968an antolatu ziren Ermuko Jardunaldietan, Arantzazuko batasun giroa prestatzeko, Juan San Martin euskaltzainak aireratu zuen elkartearen asmoa. Batzorde bat osatu ere egin zen. Hurrengo urtean, Baionan, izen bereko elkartearen arautegia eratu zen, Txillardegiren eraginpean. Ermuko asmo hartatik abiatua agian, baina elkarte sortu berri horrek bilatzen zuena ez zen idazleen interesen defentsa, baizik eta Euskaltzaindiak Arantzazun 1968an irekitako bidea garatzea. Euskaltzaindiak berak, Juan San Martin Jagon sailburuak, 1979an beste saio bat jo zuen, eta nortasun juridikoa lortzear gelditu zen. Protagonista berak 1982an saiatzen dira berriz. Oraingoan bai erdiesten dira helburuak. Kasu honetan Euskaltzaindiaren egitekoa ez da izan EIE babespean hartzea propioki, baizik eta lehen urratsetan laguntzea. Juan San Martinek agindua zuen aurretik: “Nortasun juridiko hori lortzen duen une beretik utziko du Euskaltzaindiaren babesa beraren bidea jarrai dezan”.

82

HISTORIAN

Lehenengo UEU (1973)

Lehenengo UEUko ikastaroetako

entzuleak, tartean Piarres Lafitte eta

Andolin Eguzkitza, esperientzia eta

gaztetasuna (Herria aldizkaria)

Lehenengo UEU (1973)

UEUren lehenengo ikastaroetako

programaren azala

UEU

1973ko udan Udako Euskal Unibertsitatea sortzen da. Lehen ikastaroak Iparraldean

izan ziren IKAS batasunak antolatuta eta Euskaltzaindiaren babesean. Jean Haritxelhar

euskaltzainak hartu zuen ardura, eta horren berri eman zuen 1973ko maiatzaren

25eko Euskaltzaindiaren bilkuran. Ipar Euskal Herrian, Donibane Lohizunen

aurrena eta gero Landagoienen egin ziren ikastaroak. Hegoaldera igaro zenean

1977an ere Euskaltzaindiaren babesean izan zen, ez lege aldetik bakarrik, baizik eta

baita antolakuntza aldetik ere.

EIE

Euskal Idazleen Elkartearen sorrera desberdinetan Euskaltzaindia dago beti, zuzen

edo zehar. Ezagutzen dugun egitasmo zaharrena 1956koa da, Jokin Zaitegiren

“Euskal-idazle Alkartasuna”. Idazleen etxe bat sortu nahi izan zuen. Euskaltzaindiak,

Arantzazun 1956ko Biltzarrean, “euskaldun ikasiei” egin zien deialdiari erantzuteko

modu eraginkorra deritzaio Zaitegiri “Euskal-idazle Alkartasuna”.

1968an antolatu ziren Ermuko Jardunaldietan, Arantzazuko batasun giroa prestatzeko,

Juan San Martin euskaltzainak aireratu zuen elkartearen asmoa. Batzorde bat

osatu ere egin zen.

Hurrengo urtean, Baionan, izen bereko elkartearen arautegia eratu zen, Txillardegiren

eraginpean. Ermuko asmo hartatik abiatua agian, baina elkarte sortu berri horrek

bilatzen zuena ez zen idazleen interesen defentsa, baizik eta Euskaltzaindiak

Arantzazun 1968an irekitako bidea garatzea.

Euskaltzaindiak berak, Juan San Martin Jagon sailburuak, 1979an beste saio bat jo

zuen, eta nortasun juridikoa lortzear gelditu zen. Protagonista berak 1982an saiatzen

dira berriz. Oraingoan bai erdiesten dira helburuak.

Kasu honetan Euskaltzaindiaren egitekoa ez da izan EIE babespean hartzea propioki,

baizik eta lehen urratsetan laguntzea. Juan San Martinek agindua zuen aurretik:

“Nortasun juridiko hori lortzen duen une beretik utziko du Euskaltzaindiaren

babesa beraren bidea jarrai dezan”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!