26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Arantzazurako bidean Baiona eta Ermua

Arantzazuko bilera ez da gertakari isolatua. Badu testuinguru bat Euskaltzaindiaren

historian. Bai. Baina euskalgintzan ere bai.

60ko hamarkadaren aurretik etorri bazetozen batasun eskariei belaunaldi gazteen

ahobatezkoa eransten zaie. Hala agertzen da hori bai Baionan eta bai Ermuan,

Arantzazukoaren aurretik. Giroa prestatzeko eta lana errazteko balio izan dute aurreko

bi Biltzar hauek.

Baionako Euskal Idazkaritzaren baitan, 1963an Hizkuntza

Sail bat sortzen da. Horren egiteko nagusia zera zen: euskara

idatziaren batasunari bidea bilatzea. Zortzi hilabetez

astero-astero zazpi gizon bildu ziren horretarako, jatorriz

gipuzkoar, nafar, bizkaitar, lapurditar eta zuberotarrak;

lanbidez, idazle edo irakasle: Telesforo Monzon, Jesus Solaun,

Eneko Irigarai, Jean Louis Davant, Jesus Mari Bilbao,

Roger Idiart eta Txillardegi.

Lanaren fruitua 1964ko abuztuaren 29-30 egunetan Idazkaritzan

bertan eratu zen Biltzar Nagusi batean ematen

dute. Berrogei euskaltzale bildu ziren Lafitteren zuzendaritzapean.

Lafitteren beraren eta Larzabal euskaltzainen

bidez Euskaltzaindira bidali zituzten erabakiok, Euskaltzaindiak azter zitzan. Hala

egin zen horretarako batzorde bat eratuta. Agirietan ikus daitekeenez, Mitxelena

eta Villasante erabakien alde agertu ziren.

Baiona’ko Biltzarraren Erabakiak izenarekin eman zuten liburuxka bat argitara. Sarrerako

bi hitzetako bat eskari bikoitz hau da:

Batasunari buruz, euskaltzale guziei erabaki hauek betetzen hasteko eskatzen

diegu; eta bereziki Euskaltzaindiari egiten diogu dei bat, bere aipamen guziaz

gure erabaki hauek aztertu ondoren onar ditzan.

Arantzazuko Biltzar bezperan ia, ekainaren 28, 29 eta 30 egunetan, idazleen gerra

osteko lehenbiziko jardunaldiak atontzen dira Ermuan, Gerediaga Elkarteak deia

eginda. Jose Luis Lizundiaren bidez jakin dugu Juan San Martinen ideia izan zela,

hain zuzen ere idazleen iritziak entzun eta Arantzazukoa bideratzeko. Adierazgarria

da 1968ko apirilaren 26ko Euskaltzaindiaren agiria, non esaten den:

... Gerediaga alkarteak eraturik, euskal idazleen biltzar bat izango da Ermua’n

(Bizkaia), euskal idazleei dagozkien zenbait gauza aztertzeko eta baita ere literatura

euskeraren batasunari buruz idazleen iritziak aztertzeko, Euskaltzaindiari

bere lanean lagundu al izateko. Oso pozik entzun da. Eta idazle bakoitzaren iritzia

librea izan dedin, biltzar oietan Euskaltzaindia ez nahastatzea obe dela esan

da. Baiña, Euskaltzaindiak naiko luke “Gerediaga” alkartearen txosten bat bertako

aburuak jasoaz, edo Euskaltzaindiko literatura-alkartasunerako izendatua

dan batzorde teknikoak zelatari bezala bertara joan al izatea.

Hainbat txosten azaldu ziren literatur euskararen batasunari buruz idazleek onduak,

tartean euskaltzainak: Juan Antonio Letamendia, Xalbador Garmendia, Imanol Laspiur,

Aingeru Irigarai, Piarres Lafitte, Txillardegi. Hemengo erabakiak ez dira linguistikoak,

beste maila batekoak baizik.

Erabateko sintonian dago Ermua Baionarekin eta geroko Arantzazurekin. Men egiteaz

gainera, eskari sutsua egiten da batasun hori gauza dadin. Baionan eta Ermuan

bildu ziren idazleen desio eta esperantzak zein ziren Txillardegiren pasarte honetan

islatzen dira argi:

Normalizazioaren bidean

Baionako Biltzarraren Erabakiak

Baiona'ko Biltzarraren Erabakiak

izenarekin eman zen argitara

liburuxka bat 1966an.

Jose Luis Alvarez Txillardegi

Baionako Biltzarraren erabakietan

eragile nagusietakoa izan zen

Txillardegi.

73

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!