Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskaltzaindiaren barruko historian garai hau (1968tik 2004ra doana) oso da inportantea. Norabidea aldatu barik sakondu egin du Euskaltzaindiak, inertziak gainetik bota eta lanari ekin dio. Batzordeen bidez. Batzordeen formula ez da berria, izatez. Formalki aitortuak ez badira ere, hasieratik zeuden Hiztegigintzan, Onomastikan, Literaturan, eta lantaldeak eratu ziren Hizkuntz Atlasa edo Dialektologia lantzeko. Orain, indartu eta definitu egiten dira. Dinamika berezi bat sortu zen 1968an, gizarte berriarekin konektatu zuen. Esan daiteke parentesi luze baten ondoren gogo fundazionalari lotu zaiola orain Euskaltzaindia. Bi zuzendari izan ditu Akademiak urte hauetan, urte pare bat iraun zuen Manuel Lekuonaz gainera. Dinamika berria jarri duena Luis Villasante izan da, 1970ean agintea hartu zuenetik 1988an erretiratu zen arte. Ondoren etorri zen Jean Haritxelharrek bide arrakastatsu bera jarraitu du hamasei urtez. 1968an hasi eta hurrengo hamarkadetan euskara eta Euskaltzaindia normalizazio bidean sartu dira. Normalizazio hori ez da euskararena bakarrik, erakundearena berarena ere bada. Sorrera xedeei erantzuteko bidean jartzen da erakundea, hizkuntza estandarra bideratuz eta finkatuz euskararen batasuna deitzen den horri bizitza emanez. Normalizazioaren bidean Kargu aldaketa 1989ko urtarrilaren 19an hartu zuen Jean Haritxelharrek Luis Villasanteren lekukoa. Hitzarmen Orokorra Oñatiko Unibertsitatean sinatu zen herri aginteekin Hitzarmen Orokorra, 1989ko urriaren 7an. 69

70 HISTORIAN Biltzarkideak 1968an Euskaltzaindiaren urre ezteietan Arantzazun bildutako biltzarkideak Normalizazio instituzionalak, bere aldetik, adiera bikoitza du. Normaldu, naturaldu egin da euskararen erakundearen eta euskararen munduaren arteko harremana: Euskaltzaindiak bere lekua hartu du, eta euskalgintzaren begirunea du. Gizarteak hala eskatuta edo presionatuta, Euskaltzaindia gizarte eskakizunetara hurbildu egiten da. Horrezaz gainera, normalizazio instituzionalak bestelako esangura ere badu: Euskaltzaindia aro honetan instituzio bilakatu da, dagokion nortasun juridikoarekin. Hiru ikuspegiok daukate berebiziko garrantzia emaitzen joritasunean. Urre ezteiak Arantzazun 1968ko udazkenean, sortu zenetiko 50 urte zirela-eta, urre ezteiak ospatzekotan zen Euskaltzaindia. Urte hasierako bileran, urtarrilaren 26an, Gabriel Arestik euskararen batasunaren gaia proposatu zuen. Aurretik hiztegiaren gaia atera zuen beste batek. Arestiren ustetan ordua zen batasuna serioski hartzeko, eta Biltzar Nagusian euskararen batasunak behar zuen gaia. Apirilerako batzordea izendatua zegoen, Mitxelena buru eta Juan San Martin idazkari. Partaide hauekin: M. Lekuona, P. Lafitte, P. Larzabal, L. Akesolo, L. Basterretxea eta X. Garmendia. Ponentziak gertatzea horien esku geratu zen. Egokia zen gaia, egokia zen unea. Euskaltzaindiak mandatu estatutario bat zuen betetzeke, Euskaltzaindiaren 1920ko sortarauetan agertzen da euskararen batasuna erakundearen eginkizun:

Euskaltzaindiaren barruko historian garai hau (1968tik 2004ra doana)

oso da inportantea. Norabidea aldatu barik sakondu egin du

Euskaltzaindiak, inertziak gainetik bota eta lanari ekin dio. Batzordeen

bidez. Batzordeen formula ez da berria, izatez. Formalki aitortuak

ez badira ere, hasieratik zeuden Hiztegigintzan, Onomastikan,

Literaturan, eta lantaldeak eratu ziren Hizkuntz Atlasa edo Dialektologia

lantzeko. Orain, indartu eta definitu egiten dira.

Dinamika berezi bat sortu zen 1968an, gizarte berriarekin konektatu

zuen. Esan daiteke parentesi luze baten ondoren gogo fundazionalari

lotu zaiola orain Euskaltzaindia.

Bi zuzendari izan ditu Akademiak urte hauetan, urte pare bat iraun zuen Manuel

Lekuonaz gainera.

Dinamika berria jarri duena Luis Villasante izan da, 1970ean agintea hartu zuenetik

1988an erretiratu zen arte. Ondoren etorri zen Jean Haritxelharrek bide arrakastatsu

bera jarraitu du hamasei urtez.

1968an hasi eta hurrengo hamarkadetan euskara eta Euskaltzaindia normalizazio

bidean sartu dira. Normalizazio hori ez da euskararena bakarrik, erakundearena berarena

ere bada. Sorrera xedeei erantzuteko bidean jartzen da erakundea, hizkuntza

estandarra bideratuz eta finkatuz euskararen batasuna deitzen den horri bizitza

emanez.

Normalizazioaren bidean

Kargu aldaketa

1989ko urtarrilaren 19an hartu zuen

Jean Haritxelharrek Luis Villasanteren

lekukoa.

Hitzarmen Orokorra

Oñatiko Unibertsitatean sinatu zen

herri aginteekin Hitzarmen Orokorra,

1989ko urriaren 7an.

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!