Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Mitxelenak ikusten zuen Hegoaldeko literaturan zegoen nahaspila gainditzeko beharrezko zela Euskaltzaindiak hitzen kontu hori argitzea. Adierazpenak zer dioen funtsean? Hauxe: hitzaren jatorria edozein delarik ere, tradizioan eta euskara bizian errotua edo sustraitua den hitza euskal hitza dela. Bestela esan, ez dela bidezkoa hitz asmatuetara jotzea, irizpide etimologistak ez duela balio. 1960an hasita, bertso txapelketak 1960tik 1982ra sei Bertsolari Txapelketa Nagusi antolatu zituen Euskaltzaindiak. Hasi, baina, 1958an hasi zen Bizkaiko Txapelketa antolatuz. Ondoren etorri ziren Nafarroakoa eta Gipuzkoakoa. Antolaketan euskaltzain bat dabil buru-belarri lehen ordutik: Alfontso Irigoien. Herrialdeetako bertso lehiak askoz lehenago egiten ziren. Oihartzun zabala izan zuten lehen txapelketek, Donostiako Euskaltzaleak elkarteak Bertsolari Eguna izenez antolatuak, gerra aurrean, 1935 eta 1936 urteetan. Hogeita lau urteko parentesiaren ondoren, Euskaltzaindiak hartzen du Euzkaltzaleak elkartearen lekukoa. 1960koa da aurrena, eta hurrenez hurren datoz 1962koa, 1965ekoa, 1967koa eta berriz ere, hamabi urteko parentesi luzearen ondoren, 1980koa eta 1982koa. 1984an ere hasi zen hurrengoa prestatzen, baina, bertsolariekin ezin elkar ulerturik, bertan behera utzi zuen antolatzea: Aurtengo Bertsolari Txapelketa dela eta zenbait iritzi desberdin hedatu da. Euskaltzaindiak prentsabidez ikasi duelarik bertsolari talde batek txapelketa hobea antolatu nahi duela, gaurko bileran hauxe erabaki da: Nahiz Euskaltzaindia aspaldi honetan aritu den Bertsolari Txapelketak apailatzen, gerra aurrean Euskaltzaleak Elkarteak ekin zion bide beretik eta bertsolaritza indartu nahirik, bertsolari talde batek, antolatzeko gogoa erakutsi duenez gero, Euskaltzaindiak ez du oraingoz txapelketarik eratuko. Bertsolari Txapelketak nahikoa gorabeheratsuak izan dira orain baino lehen ere. Arazo gehienak edo denak epaimahaiaren erabakien inguruan sortu dira. 1962ko txapelketan txapela Uztapideren buru gainean jarri zenean, batzuek ulertu zuten Basarriri kendu egin zitzaiola. Basarri bera txapelketetatik erretiratu egin zen betiko, zapuztuta. 1965ean Mattin eta Lopategi azken saiora zein pasatuko zeudenean eta Mattin aukeratu, sekulako txistu saioa egin zuen jendeak. 1967an gertatutakoa historian iltzatua dago. Alegia, Uztapiderekin batera Xalbador finalerako hautatu zutenean egin zitzaion bost minutu eta erdiko txistualdia. Xalbadorren bertsoari esker txistuak txalo bihurtu baziren ere, ondorio latzak izan Agiria "Euskaltzaindiaren Agiria euskal itzei buruz" euskaraz eta erdaraz zabaldu zen. Bertsolariaren irudia Jorge Oteitzaren irudia bertso txapelketetan erabili ohi zuen Euskaltzaindiak. 65

66 HISTORIAN zituen txistualdiak: hamabi urtean ez zuen Euskaltzaindiak beste txapelketarik antolatu. 1980an berriro abian jarri zuenean, Euskaltzaindiak kanporaketen tradizioa hautsi zuen eta “lehen mailako” hamasei aukeratu zituen. Hurrengoan, 1982an, A eta B mailak bereizi zituen. Txapelketa horren biharamunean hasi zen eztabaida plazaratzen, puntuatzeko sistemaren argitasun falta zela-eta, batez ere. Haustura gertatu arte. Bertsolari taldeak hiru baldintza jartzen zituen: herrialdeetako kanporaketetan esku-hartze librea, antolaketan eta epaimahaiaren osaketan bertsolariek ere esku-hartzea, eta puntuaketa agerikoa. Baldintza horietan akordio batera ez zirela iristen ikusita, Euskaltzaindiak maiatzaren 31n Bilbon egindako bileran erretiratzea erabaki zuen. Hurrengo txapelketa bertsolari eta bertsozalez osaturiko batzorde batek antolatu zuen, eta hortik aurrera 1987an sortutako Bertsozaleen Elkarteak. Bertsolari Txapelketak argazkitan

Mitxelenak ikusten zuen Hegoaldeko literaturan

zegoen nahaspila gainditzeko beharrezko

zela Euskaltzaindiak hitzen kontu

hori argitzea.

Adierazpenak zer dioen funtsean? Hauxe:

hitzaren jatorria edozein delarik ere, tradizioan

eta euskara bizian errotua edo sustraitua

den hitza euskal hitza dela. Bestela

esan, ez dela bidezkoa hitz asmatuetara jotzea,

irizpide etimologistak ez duela balio.

1960an hasita, bertso txapelketak

1960tik 1982ra sei Bertsolari Txapelketa Nagusi

antolatu zituen Euskaltzaindiak. Hasi,

baina, 1958an hasi zen Bizkaiko Txapelketa

antolatuz. Ondoren etorri ziren Nafarroakoa

eta Gipuzkoakoa.

Antolaketan euskaltzain bat dabil buru-belarri

lehen ordutik: Alfontso Irigoien.

Herrialdeetako bertso lehiak askoz lehenago egiten

ziren. Oihartzun zabala izan zuten lehen txapelketek,

Donostiako Euskaltzaleak elkarteak Bertsolari

Eguna izenez antolatuak, gerra aurrean,

1935 eta 1936 urteetan.

Hogeita lau urteko parentesiaren ondoren, Euskaltzaindiak hartzen du Euzkaltzaleak

elkartearen lekukoa. 1960koa da aurrena, eta hurrenez hurren datoz 1962koa,

1965ekoa, 1967koa eta berriz ere, hamabi urteko parentesi luzearen ondoren,

1980koa eta 1982koa. 1984an ere hasi zen hurrengoa prestatzen, baina, bertsolariekin

ezin elkar ulerturik, bertan behera utzi zuen antolatzea:

Aurtengo Bertsolari Txapelketa dela eta zenbait iritzi desberdin hedatu da. Euskaltzaindiak

prentsabidez ikasi duelarik bertsolari talde batek txapelketa hobea

antolatu nahi duela, gaurko bileran hauxe erabaki da:

Nahiz Euskaltzaindia aspaldi honetan aritu den Bertsolari Txapelketak apailatzen,

gerra aurrean Euskaltzaleak Elkarteak ekin zion bide beretik eta bertsolaritza

indartu nahirik, bertsolari talde batek, antolatzeko gogoa erakutsi duenez

gero, Euskaltzaindiak ez du oraingoz txapelketarik eratuko.

Bertsolari Txapelketak nahikoa gorabeheratsuak izan dira orain baino lehen ere.

Arazo gehienak edo denak epaimahaiaren erabakien inguruan sortu dira.

1962ko txapelketan txapela Uztapideren buru gainean jarri zenean, batzuek ulertu

zuten Basarriri kendu egin zitzaiola. Basarri bera txapelketetatik erretiratu egin

zen betiko, zapuztuta.

1965ean Mattin eta Lopategi azken saiora zein pasatuko zeudenean eta Mattin aukeratu,

sekulako txistu saioa egin zuen jendeak.

1967an gertatutakoa historian iltzatua dago. Alegia, Uztapiderekin batera Xalbador

finalerako hautatu zutenean egin zitzaion bost minutu eta erdiko txistualdia.

Xalbadorren bertsoari esker txistuak txalo bihurtu baziren ere, ondorio latzak izan

Agiria

"Euskaltzaindiaren Agiria euskal itzei

buruz" euskaraz eta erdaraz zabaldu

zen.

Bertsolariaren irudia

Jorge Oteitzaren irudia bertso

txapelketetan erabili ohi zuen

Euskaltzaindiak.

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!