26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

64

HISTORIAN

Azkueri omenaldia Arriagan

Bigarrena Bilboko Coliseo Albian bi egunetan antolatu zen, 1956ko abenduaren

30ean eta 1957ko errege-egunez, Azkue euskaltzainburu izanari

omenaldi gisa. Eskema bertsua zuen horrek ere: bi hitzaldi, Nazario Oleaga

eta Antonio Arruerenak, abesbatzak, eta arratsaldez Francisco Escuderoren

Illeta opera behin eta hurrenean Olaetaren balleta.

1956-1965 bitartean hainbat ekitalde artistiko-kultural antolatu zituen Euskaltzaindiak,

arrakasta handiz, 300 bat ikus-entzulerekin.

Garaiko bitxikeria gisa aipa daiteke ekitaldiaren bukaeran Gernikako Arbola

agertzen zela programan, baina egitarau berri bat inprimatu behar izan

zela korrika azken orduan “Himno nacional” delakoa jartzeko Gernikako Arbola-ren

ondoren. Artxibategian gordetzen den programa berritu batean Alfontso

Irigoienek eskuz idatzia utzi zuen ohar bat esanez borondate txarrez

egina zela aldaketa: “Izan ere asmo txarrez agindutakoa, ia norbaitek iskanbilla

sortzen zuen. Zorionez etzen ezer urtenik gertatu. Ala ere urrungo

egunean amorrualdi izugarri batek arturik zeuden. Gorrotoaren fruitua”.

1959: euskal hitzen adierazpena

Euskalgintza barneko giro faltaz seguruenik, gerra aurrean, araugintzan ez

murgiltzea hobetsi zuen Euskaltzaindiak. Gerra ostean ere nagi ibili da, gerra

amaitu eta hogei urtera baitator lehenbizikoa: euskal hitzen adierazpena, 1959an.

Oraingoan, bai; orain ausartu egin da Euskaltzaindia, nahiz eta ondotxo jakin haserreak

eta sesioak sortuko zirela. Bai sortu ere. Garaiko indar bizietarik asko haserretu

zitzaizkion Euskaltzaindiari, horien artean Orixe eta orixetarrak, Euzko-Gogoa-ko

jendea eta sabindar oro.

Alde ere bazuen jendea, baina Arantzazun 1968an gertatu zenaren kontrara, aldeko

indarrak oraindik antolatzeko zeuden, gehienbat gazte zirelako. Gazte jendeak, Mitxelena

eta Txillardegi maisu hartuta, eredu horren alde egin zuen, bete-betean egin

ere. Adibide izatetik harago doa Jakin taldean gertatu zena. Jakin aldizkaria Orixeren

maisutzaren pean abiatu zen 1956an. Baina 1959an eredu berriaren alde ikusten

dugu, hasieratik zetorren tradiziotxoa hautsita. Orain Euskaltzaindia hartzen

du gidari.

1959ko udan, hamargarren zenbakia kaleratzean, editorialak izenburu hau dauka:

EUSKALTZAINDIARI.

Gidari baten premia agertzen du Jakin-ek; gazte jendea galduta balebil bezala, araugintzari

ekin diezaiola eskatzen dio Euskaltzaindiari:

Gidari zaitugu. Ortarako jaio zinen; ortarako sortu zintugun euskaldunok. Euskera

zaitzaille izan, euskeraren erroak sendotu ta euskal-idazleei mugarriak ezartzeko

Euskaldunok, burrukaldi gogor ontan, batasuna ta gidaritza bat bear dugu, ta ori

zuk bakarrik eman dezaigukezu. Onegatik zure agiri ori pozgarri izan zaio YA-

KIN’i. Iñork baiño bearrago dugu gazteok zure gidaritza, ta zure lenengo ekiñaldi

onen ondoren, zera gogoratu nai dizugu: ‘EKIN ETA YARRAI’. Bai, betoz norma

zuzentzailleak. YARRAI zure maixutza ortan, entzun guraz gauzkazu-ta.

Adierazpenaren aurreko txostena Bilbon 1958an egin zen Biltzarrean aurkeztu

zuen Mitxelenak: “Euskal-itzak zein diren”, gero “Euskaltzaindiaren agiria euskal

itzei buruz” bihurtuko zena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!