Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)
Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)
Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
50

HISTORIAN

Izendapen proposamena

Euskaltzaindia berriz abian jartzeko

asmoa azaltzen dio Azkuek Iraizotzi.

Euskararen erakunde guztien antzera,

debekatuak izan ez zirenean noski,

Euskaltzaindia ere falangista eta erreketeen

jo-puntuan egon zen. Lehen

eskuko testigantza da Pedro Sainz Rodríguez

Hezkuntza Ministerioko arduradun

izan zenak Jose Maria Satrustegiri

gutunez eman ziona 1982an:

Entonces, en plena guerra, había un

sector en aquel ambiente, principalmente

de falangistas y requetés,

que parecían dispuestos a emplear

la violencia contra las instituciones

vascas de cultura. Yo decidí, para

evitar cualquier acto de esa índole,

simular que el Gobierno las había

confiscado. Mediante esta simulación

evité este peligro y cuando salí

del ministerio quedaron esos organismos

en su situación anterior.

Sinesgarria da Pedro Sainzek dioena, nahiz eta agintari frankista izandakoen lekukotzek

zuritu nahitik ere asko izaten duten.

Sainzen kasuan badakigu, Azkuek esanda, saiatu izan zela berarekin egoten Madrilen

eta ez zuela lortu. Gutunez zuzentzen zaio gero, eta zertarako nahi zuen berarekin

egon adierazten dio: gobernadoreen aurrean bere babes idatzia eman ziezaion

euskal argitalpenak egin ahal izateko eta batez ere “pedirle con todo empeño

la reapertura de la Academia de la lengua vasca”. Ez dago erantzunik.

Zulo beltz horretatik ateratzea ez zen erraza gertatu. Villasanteren hitzetan, “une hartan

ongi kokaturiko pertsonen jardunari esker lortu zen agerian berriro lanari ekitea”.

Zein ziren horiek Villasanterentzat? 1941-1942an sartu ziren I.M. Etxaide, Nazario

Oleaga, Aingeru Irigarai, Federiko Krutwig izan daitezke. Edo geroago sartu ziren

J.M. Lojendio, A. Arrue? Edota kanpotik eragin zuten batzuk: Tovar, Areiltza eta

antzekoak.

I.M. Etxaidek J.M. Lojendio eta A. Arrueren euskaltzain izendapenari buruz Nazario

Oleagari zuzendutako gutunean (1954-09-02) hara zer dioen:

... en quienes hemos pensado son don José María Lojendio y don Antonio

Arrúe. La familia Lojendio la constituyen varios hermanos todos inteligentísimos,

muy unidos y de gran influencia en las esferas oficiales. El nombramiento

de don José María nos abriría muchas puertas hoy cerradas y aumentaría enormemente

el prestigio de la Academia, pues, el apellido Lojendio es universalmente

conocido. El Sr. Arrúe es íntimo del Presidente de la Diputación de Guipúzcoa

y por tanto llave para las subvenciones de la Diputación y de la Caja de

Ahorros Provincial de Guipúzcoa. Es promotor del Seminario Filológico “Julio

de Urquijo” que ha de constituir un puntal formidable para la Academia...

Krutwigen lekukotza

Federiko Krutwig 1942an sartu zen Euskaltzaindian. Gerraondoko giro hori bizi izanaz

gainera, Azkueren laguntzaile izan zen.