Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)
Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)
Erizkizundi Irukoitza delakoa beste lan handi bat da, fonetika, morfologia eta lexikoari buruzko inkesta baita Euskal Herri osoan. Azkuerekin batera euskaltzain ugarik dihardu lanean, horien artean bete-betean Gerhard Bähr, Odon Apraiz eta Orixe. Orixe beste lan batean ere ikusten dugu 1930 inguruan, hiztegiaren prestaketan. Jada 1926an Euskaltzaindiak Orixe izendatzen du, diru eta guzti, Azkueren Hiztegiaren jarraipena segurta dezan. Euskera aldizkaria lan mamitsuz betea da, ikerketa eta proposamen filologiko eta linguistikoz josita daude orrialdeak: Damaso Intza, Sebero Altube edo Eguskitzarenak, kasurako. Bi literatur sari ere plazaratu ditu, Eleizalde eta Schuchardt euskaltzainen izenak daramatzatenak. ALFABETOA Adostasuna bilatu nahita abiatu zen Euskaltzaindia ortografia sisteman barrena. Batzuek horrela hartu ez bazuten ere, erdibidea bilatu zen, guztizko irabazle edo galtzailerik egon ez zedin. Azkueren eta jeltzaleen arteko grafien artean, jeltzaleen aldeko gehiago atera ziren irabazle. Hala nola, r, l, d, t gandordunak. Eta -x- aukeratu zen Azkuek proposatzen zuen -s-ren aurka. Euskara hitzaren grafia ere jokoan zegoen, s-rekin ala z-rekin idatzi. Zortzi boto biren aurka irabazi zuen eusk-en aldekoak, lehen aipatu bezala. Ematen du batzuek amore eman zutela lehenbizikoan; eta besteek bigarrenean. Ohargarria da H euskal alfabetoko hizki bat gehiago dela, nahiz eta 1968 osteko polemika haietan batzuek hori ere ukatu. Egin eta eragin Euskararen erabilera sustatzeko orduan jarrera proaktiboa du Euskaltzaindiak. Jada 1920ko urtarrilean, alderdi, udal eta elkargoei Euskaltzaindiaren erabakiak onar zitzatela eskatzen die zuzen-zuzen. Geroago, idazleei ere bai. Beste behin Aldundiei ere eskatzen die euren idatzietan euskara erabil dezatela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek baiezkoa erantzuten dutela agertzen da batzar agirietan, onartzen dituztela. Egia da, Jurgi Kintanak ohartarazten duen bezala, hizkuntzaren corpusa arautzeko aukera blokeaturik ikusten duela oso goiz eta, ondorioz, jarrera arauemaileari uko egiten diola. Bi bide gehiago gelditzen zitzaizkion, lehentxeago aipatuak: ikerketa, eta Jagon sailetik bideratu nahi dituen ekimenen bidea, euskara sustatze aldera. Euskararen estatusak arduratuta Eliza Katolikora jo du, administrazio zibilera, hezkuntza erakundeetara, besteak beste. Jardunean Nikolas Ormaetxea Orixe Orixek parte hartu zuen Azkueren Hiztegian eta Erizkizundi Irukoitzan. 43
44 HISTORIAN Eliz agintariekin saiatu da apaizgaitegietan euskara irakats zedin, idazkiak euskaraz argitara zitzaten, dotrina euskaraz irakats zezaten. Aita santua ere bisitatu zuen Erroman Azkuek, eta gustura itzuliko zituen haren entziklikak, itzulpenak euskarari emango ziokeen prestigioaren truke. Agintari mota eta maila guztiengana jo dute, eskari bat edo beste tarteko. Udalak, Aldundiak, Gobernu Zibilak, eta Madrileko ministroak ere, bisitatu dituzte euskaltzainek euskararen estatusa hobetzeko asmoz. Euskarazko toponimia normalizatzeko ahalegina ezin da ahaztu. Diputazio eta Udalei eskatu zitzaien toki eta baserrien izenak euskaraz jartzeko. Hezkuntza eta hedabideak Ekimen horietan guztietan bi ildo estrategiko jotzen dira nagusi, hezkuntza eta komunikabideak. Euskarazko irakaskuntza bultzatzeko agintariei eskatu ez eze, Euskaltzaindiak berak diruz lagundu ere egiten zituen ekimenak: ikastetxeetan euskarazko testuak sortzeko, esate baterako. Iruñeko irakaskuntza eskolan euskara katedra bat martxan jartzea lortu zuen. Seminarioak asko landu zituen. Bigarren ildo estrategikoa prentsa da, komunikabideak. Urte horietako Euskaltzaindiak harreman berezi-berezia du prentsarekin. Sorreratik hasita. Prentsako arduradunek aukeratu zituzten lehen labealdiko euskaltzainak Donostian. Euskaltzain asko prentsakoak ziren, izan. Azkue bera prentsa sortzaile da, Ibaizabal eta Euskeltzale sortu eta zuzendu dituena. Urkixo RIEV-en sortzaile eta zuzendaria da. Damaso Intzak eta Eguskitzak prentsa organoak dauzkate. Intzagarai Argia taldekoa da. Eta Campion prentsa-idazle oparoa. 1920ko hamarkadaren hasieran, Azkue buru, Euskaltzaindia euskarazko egunkari baten alde dago. Lizardiren 1929ko proiektu hura baino urte mordoxka lehenago sortu zen beste bat, Urumea egitasmoa Gipuzkoan. Azkue bete-betean zegoen Urumea egitasmoaren alde. Bi txori jotzen zituen batean: batetik, euskara komunikabideetan modu eraginkor batean agertzea; eta, bestetik, Urumeak gipuzkera onartuko zuenez, aranisten ereduari gipuzkera nahiz gipuzkera osotua kontrajartzea. Proiektu horrek liluraturik eduki bide zuen Azkue. 1921eko otsailean honela idazten dio Garitaonandiari: “[Euskaltzaindiaren egitasmoen artean zera litzateke] andiena, urte batzutan beintzat, Elazko (Prentsa Vasca), neu zuzendari nazala, sortzea”. Euskarazko egunkariaren egitasmoak porrot egiten du, ordea, eta Euskaltzaindiak beste bide bat hartu behar du: talde txiki bat antolatzea, erakundearen baitan, prentsara artikuluak (politikaz landakoak) bidal ditzan. Hiruzpalau laguneko Idazbatzorde bat antolatzen du Azkuek, eta produktua jasoko duten egunkariei diru laguntza eskatzen die. Arrakasta neurtzeko ez dugu nahikoa informaziorik. Hauek ziren batzordekideak: Lekuona, Eguskitza, Intza eta Olabide. Hori 1920an. Eta 1922an bi erredaktore aurkitzen ditugu artikuluak prentsara bidaltzeko.
- Page 1: EUSKALTZAINDIA EUSKALTZAINDIA ekin
- Page 4: EUSKALTZAINDIA ekin eta jarrai Joan
- Page 7 and 8: 6 Euskalarien Nazioarteko Jardunald
- Page 9 and 10: 8 Irizpide berriak ................
- Page 11 and 12: 10 Hala egin du Euskaltzaindiak lau
- Page 13 and 14: 12 ari den. Eta hor nabari da argaz
- Page 16: AURREKARIAK
- Page 19 and 20: Jose Francisco Aizkibel Agian bere
- Page 21 and 22: 20 HISTORIAN Jose Manterola (1849-1
- Page 23 and 24: 22 HISTORIAN Cosme Txurruka Brunet
- Page 26: SORTZEA
- Page 29 and 30: 28 HISTORIAN Elgezabal eta Landabur
- Page 31 and 32: 30 HISTORIAN EUSKALTZAINDIAREN SORT
- Page 33 and 34: 32 HISTORIAN Hugo Schuchardt, Chris
- Page 35 and 36: 34 HISTORIAN 1919ko azaroaren 21ean
- Page 37 and 38: 36 HISTORIAN Ezkerretik eskuinera:
- Page 40: JARDUNEAN
- Page 43: 42 HISTORIAN Euskaltzaindiaren arau
- Page 48: GERRA ETA GERRA OSTEA
- Page 51 and 52: 50 HISTORIAN Izendapen proposamena
- Page 53 and 54: 52 HISTORIAN Batzar agiria 1941eko
- Page 55 and 56: 54 HISTORIAN Bizkaiko Junta de Cult
- Page 57 and 58: 56 HISTORIAN Federiko Krutwigen pro
- Page 59 and 60: Inazio Maria Etxaide 58 HISTORIAN J
- Page 61 and 62: 60 HISTORIAN 1956an hiru ekitaldi a
- Page 63 and 64: 62 HISTORIAN Luis Villasante Villas
- Page 65 and 66: 64 HISTORIAN Azkueri omenaldia Arri
- Page 67 and 68: 66 HISTORIAN zituen txistualdiak: h
- Page 70 and 71: Euskaltzaindiaren barruko historian
- Page 72 and 73: Ekingo du euskalgi ororen odolez az
- Page 74 and 75: Arantzazurako bidean Baiona eta Erm
- Page 76 and 77: 1 Euskaltzaindia bakarrik ez zebile
- Page 78 and 79: tzeko, aztertzeko, ebaluatzeko. Hor
- Page 80 and 81: Euskaltzainburuak sarreran esan zue
- Page 82 and 83: AEKren ardura utzi egiten duela, Eu
- Page 84 and 85: Mamu mamitzen Euskaltzaindiak hizku
- Page 86 and 87: II.a EUSKO KONTSEILU NAGUSIAREN AKO
- Page 88: Hizkuntza kontuetan Euskaltzaindiak
- Page 92 and 93: Osterantzeko ibilbidea Osterantzeko
44

HISTORIAN

Eliz agintariekin saiatu da apaizgaitegietan euskara irakats zedin, idazkiak euskaraz

argitara zitzaten, dotrina euskaraz irakats zezaten. Aita santua ere bisitatu zuen

Erroman Azkuek, eta gustura itzuliko zituen haren entziklikak, itzulpenak euskarari

emango ziokeen prestigioaren truke.

Agintari mota eta maila guztiengana jo dute, eskari bat edo beste tarteko. Udalak,

Aldundiak, Gobernu Zibilak, eta Madrileko ministroak ere, bisitatu dituzte euskaltzainek

euskararen estatusa hobetzeko asmoz.

Euskarazko toponimia normalizatzeko ahalegina ezin da ahaztu. Diputazio eta

Udalei eskatu zitzaien toki eta baserrien izenak euskaraz jartzeko.

Hezkuntza eta hedabideak

Ekimen horietan guztietan bi ildo estrategiko jotzen dira nagusi, hezkuntza eta komunikabideak.

Euskarazko irakaskuntza bultzatzeko agintariei eskatu ez eze, Euskaltzaindiak berak

diruz lagundu ere egiten zituen ekimenak: ikastetxeetan euskarazko testuak sortzeko,

esate baterako. Iruñeko irakaskuntza eskolan euskara katedra bat martxan

jartzea lortu zuen. Seminarioak asko landu zituen.

Bigarren ildo estrategikoa prentsa da, komunikabideak.

Urte horietako Euskaltzaindiak harreman berezi-berezia du prentsarekin. Sorreratik

hasita. Prentsako arduradunek aukeratu zituzten lehen labealdiko euskaltzainak

Donostian. Euskaltzain asko prentsakoak ziren, izan. Azkue bera prentsa sortzaile

da, Ibaizabal eta Euskeltzale sortu eta zuzendu dituena. Urkixo RIEV-en sortzaile eta

zuzendaria da. Damaso Intzak eta Eguskitzak prentsa organoak dauzkate. Intzagarai

Argia taldekoa da. Eta Campion prentsa-idazle oparoa.

1920ko hamarkadaren hasieran, Azkue buru, Euskaltzaindia euskarazko egunkari

baten alde dago. Lizardiren 1929ko proiektu hura baino urte mordoxka lehenago

sortu zen beste bat, Urumea egitasmoa Gipuzkoan. Azkue bete-betean zegoen

Urumea egitasmoaren alde. Bi txori jotzen zituen batean: batetik, euskara

komunikabideetan modu eraginkor batean agertzea; eta, bestetik, Urumeak gipuzkera

onartuko zuenez, aranisten ereduari gipuzkera nahiz gipuzkera osotua

kontrajartzea.

Proiektu horrek liluraturik eduki bide zuen Azkue. 1921eko otsailean honela idazten

dio Garitaonandiari: “[Euskaltzaindiaren egitasmoen artean zera litzateke] andiena,

urte batzutan beintzat, Elazko (Prentsa Vasca), neu zuzendari nazala, sortzea”.

Euskarazko egunkariaren egitasmoak porrot egiten du, ordea, eta Euskaltzaindiak

beste bide bat hartu behar du: talde txiki bat antolatzea, erakundearen baitan,

prentsara artikuluak (politikaz landakoak) bidal ditzan. Hiruzpalau laguneko Idazbatzorde

bat antolatzen du Azkuek, eta produktua jasoko duten egunkariei diru laguntza

eskatzen die. Arrakasta neurtzeko ez dugu nahikoa informaziorik. Hauek ziren

batzordekideak: Lekuona, Eguskitza, Intza eta Olabide. Hori 1920an. Eta

1922an bi erredaktore aurkitzen ditugu artikuluak prentsara bidaltzeko.