Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Erizkizundi Irukoitza delakoa beste lan handi bat da, fonetika, morfologia eta lexikoari buruzko inkesta baita Euskal Herri osoan. Azkuerekin batera euskaltzain ugarik dihardu lanean, horien artean bete-betean Gerhard Bähr, Odon Apraiz eta Orixe. Orixe beste lan batean ere ikusten dugu 1930 inguruan, hiztegiaren prestaketan. Jada 1926an Euskaltzaindiak Orixe izendatzen du, diru eta guzti, Azkueren Hiztegiaren jarraipena segurta dezan. Euskera aldizkaria lan mamitsuz betea da, ikerketa eta proposamen filologiko eta linguistikoz josita daude orrialdeak: Damaso Intza, Sebero Altube edo Eguskitzarenak, kasurako. Bi literatur sari ere plazaratu ditu, Eleizalde eta Schuchardt euskaltzainen izenak daramatzatenak. ALFABETOA Adostasuna bilatu nahita abiatu zen Euskaltzaindia ortografia sisteman barrena. Batzuek horrela hartu ez bazuten ere, erdibidea bilatu zen, guztizko irabazle edo galtzailerik egon ez zedin. Azkueren eta jeltzaleen arteko grafien artean, jeltzaleen aldeko gehiago atera ziren irabazle. Hala nola, r, l, d, t gandordunak. Eta -x- aukeratu zen Azkuek proposatzen zuen -s-ren aurka. Euskara hitzaren grafia ere jokoan zegoen, s-rekin ala z-rekin idatzi. Zortzi boto biren aurka irabazi zuen eusk-en aldekoak, lehen aipatu bezala. Ematen du batzuek amore eman zutela lehenbizikoan; eta besteek bigarrenean. Ohargarria da H euskal alfabetoko hizki bat gehiago dela, nahiz eta 1968 osteko polemika haietan batzuek hori ere ukatu. Egin eta eragin Euskararen erabilera sustatzeko orduan jarrera proaktiboa du Euskaltzaindiak. Jada 1920ko urtarrilean, alderdi, udal eta elkargoei Euskaltzaindiaren erabakiak onar zitzatela eskatzen die zuzen-zuzen. Geroago, idazleei ere bai. Beste behin Aldundiei ere eskatzen die euren idatzietan euskara erabil dezatela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek baiezkoa erantzuten dutela agertzen da batzar agirietan, onartzen dituztela. Egia da, Jurgi Kintanak ohartarazten duen bezala, hizkuntzaren corpusa arautzeko aukera blokeaturik ikusten duela oso goiz eta, ondorioz, jarrera arauemaileari uko egiten diola. Bi bide gehiago gelditzen zitzaizkion, lehentxeago aipatuak: ikerketa, eta Jagon sailetik bideratu nahi dituen ekimenen bidea, euskara sustatze aldera. Euskararen estatusak arduratuta Eliza Katolikora jo du, administrazio zibilera, hezkuntza erakundeetara, besteak beste. Jardunean Nikolas Ormaetxea Orixe Orixek parte hartu zuen Azkueren Hiztegian eta Erizkizundi Irukoitzan. 43

44 HISTORIAN Eliz agintariekin saiatu da apaizgaitegietan euskara irakats zedin, idazkiak euskaraz argitara zitzaten, dotrina euskaraz irakats zezaten. Aita santua ere bisitatu zuen Erroman Azkuek, eta gustura itzuliko zituen haren entziklikak, itzulpenak euskarari emango ziokeen prestigioaren truke. Agintari mota eta maila guztiengana jo dute, eskari bat edo beste tarteko. Udalak, Aldundiak, Gobernu Zibilak, eta Madrileko ministroak ere, bisitatu dituzte euskaltzainek euskararen estatusa hobetzeko asmoz. Euskarazko toponimia normalizatzeko ahalegina ezin da ahaztu. Diputazio eta Udalei eskatu zitzaien toki eta baserrien izenak euskaraz jartzeko. Hezkuntza eta hedabideak Ekimen horietan guztietan bi ildo estrategiko jotzen dira nagusi, hezkuntza eta komunikabideak. Euskarazko irakaskuntza bultzatzeko agintariei eskatu ez eze, Euskaltzaindiak berak diruz lagundu ere egiten zituen ekimenak: ikastetxeetan euskarazko testuak sortzeko, esate baterako. Iruñeko irakaskuntza eskolan euskara katedra bat martxan jartzea lortu zuen. Seminarioak asko landu zituen. Bigarren ildo estrategikoa prentsa da, komunikabideak. Urte horietako Euskaltzaindiak harreman berezi-berezia du prentsarekin. Sorreratik hasita. Prentsako arduradunek aukeratu zituzten lehen labealdiko euskaltzainak Donostian. Euskaltzain asko prentsakoak ziren, izan. Azkue bera prentsa sortzaile da, Ibaizabal eta Euskeltzale sortu eta zuzendu dituena. Urkixo RIEV-en sortzaile eta zuzendaria da. Damaso Intzak eta Eguskitzak prentsa organoak dauzkate. Intzagarai Argia taldekoa da. Eta Campion prentsa-idazle oparoa. 1920ko hamarkadaren hasieran, Azkue buru, Euskaltzaindia euskarazko egunkari baten alde dago. Lizardiren 1929ko proiektu hura baino urte mordoxka lehenago sortu zen beste bat, Urumea egitasmoa Gipuzkoan. Azkue bete-betean zegoen Urumea egitasmoaren alde. Bi txori jotzen zituen batean: batetik, euskara komunikabideetan modu eraginkor batean agertzea; eta, bestetik, Urumeak gipuzkera onartuko zuenez, aranisten ereduari gipuzkera nahiz gipuzkera osotua kontrajartzea. Proiektu horrek liluraturik eduki bide zuen Azkue. 1921eko otsailean honela idazten dio Garitaonandiari: “[Euskaltzaindiaren egitasmoen artean zera litzateke] andiena, urte batzutan beintzat, Elazko (Prentsa Vasca), neu zuzendari nazala, sortzea”. Euskarazko egunkariaren egitasmoak porrot egiten du, ordea, eta Euskaltzaindiak beste bide bat hartu behar du: talde txiki bat antolatzea, erakundearen baitan, prentsara artikuluak (politikaz landakoak) bidal ditzan. Hiruzpalau laguneko Idazbatzorde bat antolatzen du Azkuek, eta produktua jasoko duten egunkariei diru laguntza eskatzen die. Arrakasta neurtzeko ez dugu nahikoa informaziorik. Hauek ziren batzordekideak: Lekuona, Eguskitza, Intza eta Olabide. Hori 1920an. Eta 1922an bi erredaktore aurkitzen ditugu artikuluak prentsara bidaltzeko.

Erizkizundi Irukoitza delakoa beste lan handi bat da, fonetika, morfologia eta lexikoari

buruzko inkesta baita Euskal Herri osoan. Azkuerekin batera euskaltzain ugarik

dihardu lanean, horien artean bete-betean Gerhard Bähr, Odon Apraiz eta

Orixe.

Orixe beste lan batean ere ikusten dugu 1930 inguruan, hiztegiaren prestaketan.

Jada 1926an Euskaltzaindiak Orixe izendatzen du, diru eta guzti, Azkueren Hiztegiaren

jarraipena segurta dezan.

Euskera aldizkaria lan mamitsuz betea da, ikerketa eta proposamen filologiko eta

linguistikoz josita daude orrialdeak: Damaso Intza, Sebero Altube edo Eguskitzarenak,

kasurako.

Bi literatur sari ere plazaratu ditu, Eleizalde eta Schuchardt euskaltzainen izenak daramatzatenak.

ALFABETOA

Adostasuna bilatu nahita abiatu zen Euskaltzaindia ortografia sisteman barrena.

Batzuek horrela hartu ez bazuten ere, erdibidea bilatu zen, guztizko irabazle

edo galtzailerik egon ez zedin.

Azkueren eta jeltzaleen arteko grafien artean, jeltzaleen aldeko gehiago atera

ziren irabazle. Hala nola, r, l, d, t gandordunak. Eta -x- aukeratu zen Azkuek

proposatzen zuen -s-ren aurka.

Euskara hitzaren grafia ere jokoan

zegoen, s-rekin ala z-rekin idatzi.

Zortzi boto biren aurka irabazi zuen

eusk-en aldekoak, lehen aipatu bezala.

Ematen du batzuek amore eman

zutela lehenbizikoan; eta besteek

bigarrenean.

Ohargarria da H euskal alfabetoko hizki

bat gehiago dela, nahiz eta 1968

osteko polemika haietan batzuek hori

ere ukatu.

Egin eta eragin

Euskararen erabilera sustatzeko orduan jarrera proaktiboa du Euskaltzaindiak. Jada

1920ko urtarrilean, alderdi, udal eta elkargoei Euskaltzaindiaren erabakiak onar zitzatela

eskatzen die zuzen-zuzen. Geroago, idazleei ere bai. Beste behin Aldundiei

ere eskatzen die euren idatzietan euskara erabil dezatela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako

Aldundiek baiezkoa erantzuten dutela agertzen da batzar agirietan, onartzen

dituztela.

Egia da, Jurgi Kintanak ohartarazten duen bezala, hizkuntzaren corpusa arautzeko

aukera blokeaturik ikusten duela oso goiz eta, ondorioz, jarrera arauemaileari uko

egiten diola. Bi bide gehiago gelditzen zitzaizkion, lehentxeago aipatuak: ikerketa,

eta Jagon sailetik bideratu nahi dituen ekimenen bidea, euskara sustatze aldera.

Euskararen estatusak arduratuta Eliza Katolikora jo du, administrazio zibilera, hezkuntza

erakundeetara, besteak beste.

Jardunean

Nikolas Ormaetxea Orixe

Orixek parte hartu zuen Azkueren

Hiztegian eta Erizkizundi Irukoitzan.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!