Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Honela agertzen da agirian: El domicilio de la Academia, a propuesta del Sr. Eleizalde y consultados los académicos de otras regiones, se resolvió establecerlo en Bilbao, como tributo debido al fuerte impulso que surge de aquella villa para todas las manifestaciones de la vida vasca. Allí radicarán las oficinas y demás dependencias estables de la Academia, sin perjuicio de que las reuniones puedan celebrarse en San Sebastián y otros puntos que se juzguen convenientes. Honela agertzen da Euskera agerkarian: Euskaltzaindi’k ¿non izango zuan bere egoitza edo bizitokia? ¿Bilbo’n edo Donostia’n? Eleizalde’k gogo ta biotz beroz Bilbo autatua izan zedilla eskatu zuan, darakuskun Euskalduntasun ta errikoitasunari erantzuteagatik. Ta ala egin zan, baña edozeiñ erritan batzarrak biltzeko askatasun osoz. Ordudanik gaurdaino Bilbon kokatu izan du egoitza Euskaltzaindiak. Hirurogei urte Erribera kalean 1919tik 1979ra; bost bat urte Arbieto kalean, 1984tik 1991ra Elkano kalean eta gaur arte, 18 urte, Plaza Barrian. Elkano kalea: 1984-1991 Sortzea Erribera kalea: 1919-1979 Arbieto: 1979-1984 Plaza Barria: 1991tik aurrera 33

34 HISTORIAN 1919ko azaroaren 21ean Bilboko alkateak sinatzen du Udalaren akordioa, Euskaltzaindiari Indautxuko umeen ikastetxean leku bat ematekoa. Udalak behar zuen arte uzten zitzaiola jakinda, baliteke behin-behinekotasun hori Euskaltzaindiari ez interesatzea. 1920-1933 bitartean hamabi bider jotzen du Euskaltzaindiak Bizkaiko Diputaziora edota Bilboko Udalera toki bila, egoitzatzat Arte Eder Museoa, Bilboko Institutua edo “Liceo” berria proposatzen dituelarik. Beti alferrik. 1923ko uztailaren 27ko agirian agertzen da azkenengoz “bein-beineko” egoitza. Karguak Munta handiagoa zuen hurrengo gaiak: lehendakaria eta gainerako karguak aukeratu behar ziren. Azkue hautatzen dute euskaltzainburu, bigarren bozketaldian. Eleizaldek eta Lhandek proposatzen dute kargua aldi baterako izan dadila, ez betiko. Azkuek, dena den, hautaketaz hautaketa, hori bai, 32 urteko iraunaldia izan zuen, bizi artekoa. Sabindarrek maite ez bazuten ere, Azkueren irudia, gainera, erraldoiaren pare nabarmentzen da gerra aurretik bezala gerra ostean. Bilera berean hautatu ziren beste karguak: Luis Eleizalde idazkari; Julio Urkixo bibliotekari eta Sebero Altube diruzain. Ardura akademikoak ere banatuta gelditu ziren: Ikersailburu, Julio Urkixo; Jagonsailburu, Arturo Campion; Hiztegi batzordeburu, Resurreccion Maria Azkue; Sariketa batzordearen buru, Ramon Intzagarai; Toponimia batzordearen buru, Raimundo Olabide. Horra beraz Akademia berriko lantaldea. Euskera agerkarian, 1920

34

HISTORIAN

1919ko azaroaren 21ean Bilboko alkateak sinatzen du Udalaren akordioa, Euskaltzaindiari

Indautxuko umeen ikastetxean leku bat ematekoa. Udalak behar zuen

arte uzten zitzaiola jakinda, baliteke behin-behinekotasun hori Euskaltzaindiari ez

interesatzea. 1920-1933 bitartean hamabi bider jotzen du Euskaltzaindiak Bizkaiko

Diputaziora edota Bilboko Udalera toki bila, egoitzatzat Arte Eder Museoa,

Bilboko Institutua edo “Liceo” berria proposatzen dituelarik. Beti alferrik. 1923ko

uztailaren 27ko agirian agertzen da azkenengoz “bein-beineko” egoitza.

Karguak

Munta handiagoa zuen hurrengo gaiak:

lehendakaria eta gainerako karguak aukeratu

behar ziren. Azkue hautatzen dute

euskaltzainburu, bigarren bozketaldian.

Eleizaldek eta Lhandek proposatzen dute

kargua aldi baterako izan dadila, ez betiko.

Azkuek, dena den, hautaketaz hautaketa,

hori bai, 32 urteko iraunaldia

izan zuen, bizi artekoa. Sabindarrek

maite ez bazuten ere, Azkueren irudia,

gainera, erraldoiaren pare nabarmentzen

da gerra aurretik bezala gerra ostean.

Bilera berean hautatu ziren beste karguak:

Luis Eleizalde idazkari; Julio Urkixo

bibliotekari eta Sebero Altube diruzain.

Ardura akademikoak ere banatuta

gelditu ziren: Ikersailburu, Julio Urkixo;

Jagonsailburu, Arturo Campion;

Hiztegi batzordeburu, Resurreccion

Maria Azkue; Sariketa

batzordearen buru, Ramon Intzagarai;

Toponimia batzordearen

buru, Raimundo Olabide.

Horra beraz Akademia berriko lantaldea.

Euskera agerkarian, 1920

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!