26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

32

HISTORIAN

Hugo Schuchardt, Christian

Cornelius Uhlenbeck eta Julien

Vinson

Akademiaren osaerak garaiko euskaltzaleen unibertsoan zegoen aniztasuna islatzen

du, bai ideologiaren aldetik eta baita eskola linguistikoen aldetik ere. Eta batez ere

gauza bat lortzen du Azkuek: Euskaltzaindia beregaina izatea, independentea,

mendekotasun politiko edo linguistikorik gabe.

Lehen promozioa

Horrelaxe jarri zen Euskaltzaindia indarrean Donostiako bilkuran.

Bai. Baina eratze prozesu hori luzatu egingo da 1920an zehar. Izan ere, kideetako

batek, Blaise Ademak, ez du kargua onartzen; beste bat, Jose Agerre, kargua utzi beharrean

dago, lana medio, kanpoan bizi behar eta ezin duelako biltzarretara etorri.

Eta beste bi hil egiten dira: Txomin Agirre eta Pierre Broussain. Lau hutsarteok beteta,

honela gelditzen da 1920an euskaltzain osoen lehen promozioa dei genezakeena:

Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Luis Eleizalde, Julio Urkixo, Ramon

Intzagarai, Pierre Lhande, Juan Bautista Eguskitza, Raimundo Olabide, Martin

Landerretxe, Georges Lacombe, Sebero Altube, Miguel Olasagarre Damaso Intza.

Hamabi euskaltzain oso horien ondoan hiru ohorezko hautatzen dira: Hugo Schuchardt,

Julien Vinson, C.C. Uhlenbeck.

Eta gainera, 44 urgazle edo laguntzaile, kanpoko eta barruko. Kanpokoen artean

aipagarri dira E. Dodgson, T. Linschmann, H. Urtel, H. Winkler, R. Menéndez Pidal.

Lehen urrats instituzionalak

Aurreneko bilerak Eusko Ikaskuntzaren babesean egin baziren ere, urritik aurrera

beregaina bilakatu da Akademia.

Lehenbiziko zortzi batzarretan ez du erabaki arautzailerik hartzen. Etxea eraikitzen

eta atontzen badu nahikoa lan, karguak direla, egoitza dela, finantzaketa dela,

funtzionamendu arauak direla. “Primum vivere, deinde filosofare” esan ohi zen horrelakoetan.

Egoitza

Urriaren zazpian, gaietako bat egoitzaren hiria aukeratzea izan zen. Kokagune geografikoagatik

Donostiaren hautagaitza izan zitekeen faboritoa. Baina Eleizalderen

proposamenez Bilbo aukeratzen da. Zergatik Bilbo? Esker onez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!