26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aho batez aukeratu zituzten, estatutuek agindu bezala, hamabiko kopurura iristeko

falta ziren zortziak: Txomin Agirre, Pierre Broussain, Blaise Adema, Ramon Intzagarai,

Jose Agerre, Juan Bautista Eguskitza, Raimundo Olabide, Pierre Lhande.

Itsaso barea ematen du horrek guztiak. Itsaso bare horretara iritsi aurretik ibaian

behera uholderik ez da falta izan, ordea. Hasteko, Oñatin izendaturiko aldizkari bat

ez zen izan bileran: Euzko-Deya, jeltzaleetako batzuek, sabindarrek, boikota egin baitzuten.

Sabindarrak ez ziren pozik gelditu Akademiari Oñatin eman zitzaion sorrerarekin:

ez osaerarekin, ez geroko hautatzaileekin, ez eta Akademia ren helburuetan

euskara bateratzea agertzearekin. Ongi azaldu zuen hori Oñatiko Biltzarreko

erabakiei egin zien emendakinean Luis Arbeloak. Arbeloa hori Azkueren ikasle

izana da eta orain sabindar ildoko eta Bilboko Euzko Gastedikoa.

Akademiaren kide bezala proposatzen ditu, hautaturiko lauez gainera, Raimundo

Olabide, Manuel Arriandiaga, Ebaristo Bustintza, Salvador Etxeita eta Jose Errazti,

jeltzale eta sabindarrak bostak. Horien eta aldizkarietako ordezkarien esku geldituko

litzateke kide berrien aukeraketa.

Aldizkarien zerrendan ere berriak sartu ditu: Euzkadi, Aberri, Napartarra, Arabarra,

soka berekoak laurak, gehi Euzko-Deya. Aurretik bazegoen Irugarrengo Prantziskotarra

ere sartu egiten du. Euskal Esnalea, aldiz, kendu egiten du zerrendatik.

Arautegian ere, euskararen batasunari dagokion puntuan, aldaketa sartu nahi du:

batasuna komeni den ala ez eztabaidatzea litzateke helburua, ez batasuna bera.

Ez orain eta ez gero jeltzaleak ez datoz bat sabindar talde horren jarrera gogorrekin.

Akademia baten premia aldarrikatzen duen jeltzale asko dago, eta zehazki

Akademia honetan parte hartu eta laguntzeko prest ere bai. Akademian lehen orduko

kide dira Eleizalde, Olabide, Agerre eta Eguskitza jeltzaleak.

Sortzea

Goian: Blaise Adema, Jose Agerre,

Txomin Agirre, Pierre Broussain

Behean: Juan Bautista Eguskitza,

Ramon Intzagarai, Pierre Lhande,

Raimundo Olabide

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!