Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

1981), asturieraren gramatika nagusia (Gramática de la Llingua Asturiana, 1998) eta hiztegia (Diccionariu de l’Academia de la Llingua Asturiana, 2000). Agerkari ofiziala Lletres Asturianes da, eta Akademiak argitaratzen ditu, halaber, Cultures (Revista Asturiana de Cultura), Lliteratura eta Entrambasauguas (A revista del Navia-Eo). Liburu bilduma hauek ere baditu: Toponimia, Llibrería llingüística, Preseos (hiztegiak), Cartafueyos normativos (testu arauemaileak), Llibrería académica (lite- ratura), Escolín (haurrentzako liburuak), Lliteratura xuvenil eta Mázcara (antzerkia). Ekitaldi antolatzaile ere bada Asturieraren Akademia. 1982tik, urtero antolatzen du Dia de les lletres asturianes, maiatzeko lehen ostiralean. Nazioarteko ikerketa jardunaldiak ere antolatzen ditu, urtero (Xornaes Internacionales d’Estudiu) eta bi urtean behin (Alcuentru Llingua Minoritaria y Educación). FAROEERAREN KONTSEILUA Izena: Føroyska málnevndin. Sorrera urtea: 1985. Izaera: aitorpen ofiziala du, Gobernuaren erakunde aholku-emailea da. Kideak: bost kide, Faroe Uharteetako Gobernuak izendatuak. Egoitza: Tórshavn. Faroeeraren iraupena eta garapena du helburu Kontseiluak, eta faroeeraren erakunde arauemailea da. Administrazio publikoaren eta bestelakoen erakunde aholku-emailea da, faroeerari dagozkion gaietan. Kontseiluak bost kide ditu. Faroe Uharteetako Gobernuak izendatzen ditu, erakunde hauen proposamenez: Hezkuntza Nazionalerako Saila, Faroeetako Hizkuntzaren eta Literaturaren Institutua, Faroeeraren Irakasleen Elkartea, Faroeera Idazleen Elkartea eta Faroeerazko Hedabideen Batasuna. Lau urtean behin aukeratzen dituzte kideak. Beraien artean aukeratzen dute presidentea: Jógvan í Lon Jacobsen aukeratu zuten 2005ean presidente, 2009ko iraila bitarterako. Kontseiluak gutxienez hilean behin egin behar du batzarra. Urtearen bukaeran, egindako lanaren txostena egin beharra du Kontseiluak, urtean zehar emandako hizkuntza irizpide eta gomendio guztiak barne. Oroafar aldizkaria argitaratzen du Kontseiluak. Hizkuntzalaritzari buruzko lanak eta faroeeraren erabilerari buruzko aholkuak jasotzen dituzte aldizkarian. GALESERAREN BULEGOA Izena: Bwrdd yr iaith gymraeg. Sorrera urtea: 1988. Izaera: aitortza publikoa du eta Galeseraren Legeak zehazten du hizkuntzaren arloan zer eskumen dituen. Egoitza: Cardiff. EREMU URRIKO HIZKUNTZEN AKADEMIAK 253

254 EREMU URRIKO HIZKUNTZEN AKADEMIAK Erresuma Batuko Administrazioaren babesean sortu zen Galeseraren Bulegoa 1988an, eta, handik bost urtera, 1993an, Erresuma Batuko Parlamentuak Galeseraren Legea onartu zuenean —Bulegoak berak proposatu eta landutakoa—, hizkuntza politikari edo normalizazioari buruzko irizpideak emateko eskumena hartu zuen. Hizkuntzaren normatibizazioan baino gehiago, hizkuntza politikaren, hizkuntza zerbitzuen eta sustapenaren arloan egiten du lan. Galeseraren erabilera sustatzea du eginkizun nagusi, Galeseraren Legeak ezarritako irizpideen arabera. Galeserari buruzko gaietan Administrazioari aholkuak emateko ardura du. Hezkuntzaren arloan galeserazko irakaskuntzaren gaineko erantzukizuna ere badu. Meri Huws da presidentea, 2004tik. BRETOIERAREN BULEGOA Izena: Ofis ar brezhoneg. Sorrera urtea: 1999. Izaera: Bretainiako Erregio Kontseiluaren ekimenez sortua, aitortza ofizialdun elkartea da. Kideak: ehundik gora bazkide, Administrazio Kontseiluan hogei kide, Batzorde Zientifikoan hamahiru kide. Egoitzak: Kawan, Karaez, Roazhon, Planvour eta Naoned. Hizkuntza akademia klasikoa baino, hizkuntzaren sustapena eta garapena xede duen egitura tekniko-profesionala da Bulegoa, bazkide gisa parte hartzen duten herritarren sostengua duena. Baina lan arloen artean du hizkuntzaren normatibizazioa ere, besteak beste ortografiaren eta gramatikaren estandarizazioa, hiztegigintza eta toponimia. Bi sail nagusi ditu Bulegoak: ikerketa eta garapen saila, batetik, eta hizkuntzalaritza saila, bestetik. Ikerketa eta garapen sailak bi zerbitzu eskaintzen ditu: Bretoieraren Behatokia eta Garapenerako Agentzia. Behatokiak bretoieraren egoera aztertzea du xede, ikuspegi soziolinguistikotik, eta Garapenerako Agentziak gizarteko sektore guztietan bretoiera erabil dadin sustatzea du eginkizun. Hizkuntzalaritza sailak, aldiz, hiru zerbitzu ditu: Itzulpelgintza eta Aholkularitza, Hizkuntza Ondarearen Zerbitzua eta Terminologia (TermBret). Lehen zerbitzuak bizitza publikoan bretoiera zuzen eta egoki erabilia izan dadin du helburu nagusi, eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen du horretarako. Hizkuntza Ondarearen Zerbitzuak bretoieraren ahozko eta idatzizko ondarea jasotzea, gordetzea eta hedatzea du helburu, eta toponimia irizpideak ematen ditu gainera. Eta TermBret zerbitzuak jakintza arlo berrietako terminologia zehaztea eta eguneratzea du xede, eta hiztegi berezituak egiten ditu horretarako. Bulegoko bazkideak ez ditu inork aukeratzen. Izena ematea (eta kuota ordaintzea) aski da bazkide izateko, eta ehundik gora dira bazkide. Bazkide horiek aukeratzen dituzte, Batzar Orokorrean, Bulegoko Administrazio Kontseiluko hogei kideak. Eta Administrazio Kontseiluak aukeratzen du Bulegoko Zuzendaritza. Presidenteak, bi presidenteordek, idazkariak eta diruzainak osatzen dute Zuzendaritza. Lena Louarn da presidentea 1999tik. Gainera, Batzorde Zientifikoa ere badu Bulegoak, Bretainiako unibertsitateetako ordezkariek eta hizkuntzaren arloko adituek osatua; 13 kide daude Batzorde Zientifikoan.

1981), asturieraren gramatika nagusia (Gramática de la Llingua Asturiana, 1998)

eta hiztegia (Diccionariu de l’Academia de la Llingua Asturiana, 2000).

Agerkari ofiziala Lletres Asturianes da, eta Akademiak argitaratzen ditu, halaber,

Cultures (Revista Asturiana de Cultura), Lliteratura eta Entrambasauguas (A revista del

Navia-Eo). Liburu bilduma hauek ere baditu: Toponimia, Llibrería llingüística, Preseos

(hiztegiak), Cartafueyos normativos (testu arauemaileak), Llibrería académica (lite-

ratura), Escolín (haurrentzako liburuak), Lliteratura xuvenil eta Mázcara (antzerkia).

Ekitaldi antolatzaile ere bada Asturieraren Akademia. 1982tik, urtero antolatzen du

Dia de les lletres asturianes, maiatzeko lehen ostiralean. Nazioarteko ikerketa jardunaldiak

ere antolatzen ditu, urtero (Xornaes Internacionales d’Estudiu) eta bi urtean

behin (Alcuentru Llingua Minoritaria y Educación).

FAROEERAREN KONTSEILUA

Izena: Føroyska málnevndin.

Sorrera urtea: 1985.

Izaera: aitorpen ofiziala du, Gobernuaren erakunde aholku-emailea da.

Kideak: bost kide, Faroe Uharteetako Gobernuak izendatuak.

Egoitza: Tórshavn.

Faroeeraren iraupena eta garapena du helburu Kontseiluak, eta faroeeraren erakunde

arauemailea da. Administrazio publikoaren eta bestelakoen erakunde

aholku-emailea da, faroeerari dagozkion gaietan.

Kontseiluak bost kide ditu. Faroe Uharteetako Gobernuak izendatzen ditu, erakunde

hauen proposamenez: Hezkuntza Nazionalerako Saila, Faroeetako Hizkuntzaren

eta Literaturaren Institutua, Faroeeraren Irakasleen Elkartea, Faroeera Idazleen

Elkartea eta Faroeerazko Hedabideen Batasuna. Lau urtean behin aukeratzen

dituzte kideak. Beraien artean aukeratzen dute presidentea: Jógvan í Lon Jacobsen

aukeratu zuten 2005ean presidente, 2009ko iraila bitarterako.

Kontseiluak gutxienez hilean behin egin behar du batzarra. Urtearen bukaeran,

egindako lanaren txostena egin beharra du Kontseiluak, urtean zehar emandako

hizkuntza irizpide eta gomendio guztiak barne.

Oroafar aldizkaria argitaratzen du Kontseiluak. Hizkuntzalaritzari buruzko lanak eta

faroeeraren erabilerari buruzko aholkuak jasotzen dituzte aldizkarian.

GALESERAREN BULEGOA

Izena: Bwrdd yr iaith gymraeg.

Sorrera urtea: 1988.

Izaera: aitortza publikoa du eta Galeseraren Legeak zehazten du hizkuntzaren arloan

zer eskumen dituen.

Egoitza: Cardiff.

EREMU URRIKO HIZKUNTZEN AKADEMIAK

253

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!