26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zortzi kidek osatzen dute Frantses Hizkuntzaren Quebeceko Bulegoa, denak Quebeceko

Gobernuak izendatuak. Bost urtean behin egiten ditu izendapenak Gobernuak.

France Boucher da gaur egun presidentea.

Bi batzorde ditu Bulegoak bere baitan: Hizkuntzaren ofizialtasunerako Batzordea

eta Hizkuntzaren egoeraren jarraipenerako Batzordea. Batzorde bakoitzak bost

kide ditu, Bulegoak izendatutakoak. Gainera, Bulegoaz aparteko beste bi erakunde

ofizial ere badira hizkuntzaren arloan, Frantsesaren Kartaren arabera eratutakoak

hauek ere: Toponimiaren Batzordea eta Frantses Hizkuntzaren Kontseilu Nagusia.

IRLANDERAREN ERAKUNDEKO TERMINOLOGIA BATZORDEA

Izena: Foras na Gaeilge. An Coiste Téarmaíochta.

Sorrera urtea: 1968.

Izaera: izaera ofiziala du Hego nahiz Ipar Irlandan.

Terminologia Batzordeko kideak: 22 kideko Batzorde Iraunkorra.

Egoitza: Dublin eta Belfast.

1999ko abenduaren 2an sortu zen Foras na Gaeilge erakundea, lehendik sakabanatuta

ari ziren beste erakunde batzuen bat egitetik, hala nola Bord na Gaeilge

(Gaelikoaren Bulegoa), An Gúm (Argitalpenak) eta An Coiste Téarmaíochta (Terminologia

Batzordea). Terminologia Batzordea, hizkuntzaren normatibizazioaz arduratzen

den egitura, 1968an sortu zen, Hego Irlandako Hezkuntza Ministerioaren

eskutik. Gaur egun ere Terminologia Batzordea arduratzen da gaeliko irlandarraren

normatibizazioaz, baina Foras na Gaeilge erakundearen barruko saila da orain.

1998ko Ostiral Santuan Belfasten sinatutako bake akordioetan du jatorria Irlanderaren

Erakundeak. Irlandako hizkuntzez arduratzeko Ipar-Hego erakundea eratzea

hitzartu zuten akordio horietan, eta erakunde horren barruan bi egitura sortu

ziren: Foras na Gaeilge, irlanderaz arduratzeko, eta beste egitura bereizi bat, Ulster-Scots

hizkuntzaz arduratzeko. Jardun eremua, beraz, Irlandako irla osoa du.

Hauek dira Foras na Gaeilgeren helburu orokorrak: irlandera edo Irlandako gaelikoa

sustatzea; irlandera ahoz edo idatziz publikoan nahiz pribatuan erabilia izan

dadin erraztea eta bultzatzea; aholkulari lana egitea Irlandako bi gobernuentzat,

beste erakunde publikoentzat eta baita elkarte pribatuentzat ere; hizkuntzaren alorreko

proiektuak babestu eta, behar izanez gero, diruz laguntzea; ikerketak egitea;

sustapen kanpainak egitea; terminologia garatu eta hiztegiak egitea; irlanderazko

eta irlanderaren irakaskuntzak babestea.

Terminologia Batzordearen eginkizun zehatzagoak, aldiz, honako hauek dira: irlanderaren

terminologia estandarizatua onartu, garatu eta zabaltzea, hizkuntza

gizarte modernoan erabilgarria izan dadin helburuarekin; hezkuntzaren alorraren,

zerbitzu publikoen eta publiko orokorraren terminologia beharrak asetzea; irlanderaren

lexikografia eskuragarri jartzea, corpus terminologikoen datu baseen bidez;

eta irlanderaren ahozko eta idatzizko tradizioaren aberastasuna eta

dibertsitatea ikertzea, terminologiaren garapenerako oinarri gisa.

Zortzi sail ditu guztira Irlanderaren Erakundeak: Terminologia Batzordea; Hizkuntzaren

Sustapena; Hezkuntza; Argitalpenak; Liburuen Zabalkunderako Agentzia;

EREMU URRIKO HIZKUNTZEN AKADEMIAK

251

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!