26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Office québécois

de la langue

française

250

EREMU URRIKO HIZKUNTZEN AKADEMIAK

Frisieraren Akademiak: Ut de Smidte, agerkari informatiboa, eta It Beaken, agerkari

akademikoa.

Kuota ordaintzen duten bazkideak dira erakundearen oinarria. 2009. urtean, 2.226

bazkide ditu. Bazkideen artean, 355 kideak dira, Akademiaren babesean lan egiten

duten erakundeetan parte hartzen duten ikerlari eta zientzialariak, alegia. Horietako

65ek Frisieraren Akademian egiten dute lan, zuzenean. Akademiaren zuzendaritzak

aukeratzen ditu kideak, Frisiako hizkuntzaren, herriaren edo kulturaren

ikerkuntzan nabarmendutako pertsonen artean.

Zuzendaritza egitura nagusia Gainbegiratze Kontseilua da, bost kidek osatua, eta

bertako presidentea Marten F. Koopmans da. Kontseilu horren menpe dago zuzendaria,

Reinier Salverda. Organigramaren hurrengo mailan sailetako buruak daude.

FRANTSESAREN QUEBEC-EKO BULEGOA

Izena: Office québécois de la langue française.

Sorrera urtea: 1961.

Izaera: erakunde ofiziala da, Quebeceko Gobernuak sortua.

Kideak: zortzi kide, Quebeceko Gobernuak izendatuak.

Egoitza: Office québécois de la langue française.

Quebeceko Gobernuaren menpeko erakundea da Frantsesaren Bulegoa. 1977an

onartutako eta 2002an moldatutako Frantsesaren Kartak zehazten du, legez, Bulegoak

zer helburu dituen. Oro har, hizkuntza politika eta hizkuntzaren normalizazioa

ditu eginkizun nagusi, hizkuntzaren normatibizazioa baino gehiago, nahiz

eta Quebeceko frantsesaren terminologia zehaztea eta batzea ere baduen eginkizunen

artean.

Hizkuntzaren Kartaren arabera, hauek dira Bulegoaren betebeharrak: hizkuntzaren

ofizialtasunaren, terminologiaren eta Administrazioaren nahiz enpresen frantsestearen

arloetako hizkuntza politika gidatu; lan arloan, hedabideetan, merkataritzan

eta Administrazioko aferetan ohiko hizkuntza frantsesa izan dadin zaindu; legeak

aurreikusitako frantseste egitasmoak zehazten eta lantzen lagundu, eta horien gauzatzearen

jarraipena egin; Quebeceko hizkuntza bilakaera aztertu eta bost urtean

behin txostena egin dagokion ministroarentzat; Frantsesaren Karta errespetatzen

dela ziurtatu, bai ofizioz jardunda, bai salaketak aintzat hartuz; legea ezartzeko beharrezkoak

diren ikerketa lanak bideratu; frantsesa sustatzeko egoki irizten dituen

neurriak hartu; frantsesaren zuzentasunaz aholkuak eman Administrazioari, enpresei,

banakoei eta taldeei; hizkuntzaren kalitateari buruzko eta Frantsesaren

Karta betetzeko zailtasunei buruzko iritziak eta iradokizunak jaso, eta horien berri

eman dagokion ministroari.

Hiztegi Terminologiko Handia da, normatibizazioaren arloan, Frantses Hizkuntzaren

Quebeceko Bulegoaren argitalpen nagusia. Arloz arloko terminologiari buruzko

beste hainbat argitalpen ere plazaratu ditu, hala nola Elikadura Terminologia, Aseguruen

Terminologia, Eraikuntzaren Terminologia, Edizioaren Terminologia, Kudeaketaren

Terminologia, Informatikaren Terminologia eta Osasunaren eta Gai

Sozialaren Terminologia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!