26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

248

EREMU URRIKO HIZKUNTZEN AKADEMIAK

GALIZIERAREN AKADEMIA

Izena: Real Academia Galega.

Sorrera urtea: 1905.

Izaera: Erret Akademia denez, Estatuaren aitortza ofiziala du. Erakunde arauemaile

ofiziala da, 1983tik, Galiziako Hizkuntz Normalizaziorako Legearen arabera.

Kideak: kide osoak, urgazleak eta ohorezkoak.

Egoitza: Coruña.

1905ean sortua, eremu urriko hizkuntzetan akademiarik zaharrena da Galizieraren

Erret Akademia. Euskaltzaindiaren antzeko xedeak ditu: hizkuntzaren normatibizazioa

du helburu nagusi, baina hizkuntza sustatzea eta hizkuntza eskubideak

zaintzea ere bere eginkizunen artean du.

Akademiaren eginkizunak, Barne Estatutuen arabera, hauexek dira: galizieraren erabilera

zuzenerako arauak zehaztea —gramatika, ortografia eta fonetika arauak—;

lexikoaren inbentarioa eta lexikoaren modernizatzea eta eguneratzea; onomastika

galiziarra ikertzea eta ezartzea; hizkuntza eskubideak babestea; hizkuntza babestu

eta sustatzea; hizkuntzari dagokion gaietan erakunde publikoei aholku ematea;

Akademiaren literatur eta agiri ondarea ikertu eta ezagutaraztea; eta Letra Galegoen

Eguna urte bakoitzean zein pertsonalitateri eskaintzen zaion erabakitzea —1963tik

antolatzen du Akademiak Letra Galegoen Eguna—.

Akademiko osoak, urgazleak eta ohorezkoak ditu Galizieraren Akademiak. 30 kide

numerario izan daitezke, gehienez. Osoko bilkuran aukeratzen dituzte, eta izendapena

bizi artekoa da. Kide oso izateko, derrigorrezkoa da galiziera mintzatzen

den lurraldean bizitzea. Urgazleak Akademiaren lan zientifikoetan parte hartzeko

izendatzen dituzte eta ez daukate, akademiko osoek bezala, galiziera mintzatzen

den lurraldean bizi beharrik. Ohorezko kide, beste hainbat akademiatan bezala,

hizkuntzaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsonalitateak izendatzen dituzte.

Hiru sail ditu Akademiak: Hizkuntza, Literatura eta Historia. Akademiko osoen

batzarra da erabakigune nagusia, eta bost laguneko Batzorde Eragileak egiten ditu

zuzendaritza lanak: presidentea, idazkaria, diruzaina, liburuzaina eta idazkariordea.

Lau urterako aukeratzen dituzte eta, gehienez, lau urteko bi aldi baino ezin dituzte

egin kargu berean. Presidentea, 2009an, Xosé Ramón Barreiro Fernández da.

IKASKETA KATALANEN INSTITUTUKO SAIL FILOLOGIKOA

Izena: Institut d’Estudis Catalans. Secció Filològica.

Sorrera urtea: 1911.

Izaera: 1976ko azaroaren 26ko Erret Dekretuak aitortza ofiziala eman zion, eta Kataluniako

Generalitateak 2001eko maiatzaren 17ko ebazpenaren bidez berretsi zituen

estatutuak.

Kideak: 37 akademiko oso eta 23 urgazle.

Egoitzak: Bartzelona (egoitza nagusia), Perpinyà, Castelló, Alacant eta Lleida.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!