Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

esan nahi kontra dagoenik ere. Bera bere mailan irauten saiatzen da. Euskaltzainak, aldiz, pertsonalki alderdi batekoak edo bestekoak izan ziren lehen ere eta orai ere izan daitezke. Euskaltzaindiak bereizkeriarik gabe hartzen ditu bere lankideak. Euskara maite duena, lantzen edo aztertzen duena, eta alor honetan merezimenduak dituena, beste gabe, gai da Euskaltzaindiko izateko, gainerakoan, politika arazoetan joera batekoa edo bestekoa bada ere. Euskarak biltzen gaitu eta bat egiten gaitu. Eta hala jokatzean uste dut zerbitzurik ederrena egiten diogula geure herriari, zeren euskara guztiona baita, herri baten altxorra, alegia. 1978an Bergarako Biltzarrean, azken hitzaldian, handik gutxira Euskerazaintza sortuko zuten haiek politikakeriaz egindako salakuntza zuzengabeei Villasante euskaltzainburuak hauxe erantzun zien sinpleki, “Euskaltzaindiak ez duela beste politikarik, euskararena baizik”. Urteak geroago euskararen gaia dela eta bere posizionamendu politikoa argitzeko parada izan zuen Euskaltzaindiak. Euskaltzain multzo batek, 1990ean, autodeterminazioaren aldeko adierazpena egin zezala eskatu zion erakundeari. Eta Euskaltzaindiak, 1990eko apirilaren 20an Zarautzen egin zuen bilkuran, lau puntutan eman zuen erantzuna: 1. Euskaldun guztien ondarea da euskara, zeinahi diren haien usteak eta sinesteak, haien jaioterria, bizilekua eta gainerako ingurumenak. 2. Euskaltzaindiak 1918. urtean sortzetik beretik ikerlanak burutzeaz gainera beste xede hau du: euskararen sustatzea eta jagotea. Horrexegatik mintzatu izan da Erakunde hau argi eta garbi zenbait alditan euskara gure ustez oker tratatu izan denean; hala nola, Espainiako Konstituzioan (1978), 3.1 artikuluan, eta Nafarroako Foru Hobekuntza Legean (1983), 9. artikuluan. 3. Euskaltzaindiak uste du, Erakunde Akademikoa den aldetik ez dagokiola bere iritzirik ematea Euskal Legebiltzarrak berriki Autodeterminazioaz hartu duen erabakiaz. 4. Euskaltzaindiak adierazten du eta aldarrikatzen beti eta nonahi defendatzen dituela eta defendatuko euskara ahalik gehiena hedatzeko eta garatzeko, bai eta Euskalerriko eremu osoan zuzen onez zor zaion “status” eta egoera hoberena erdiesteko, baliabiderik egokienak. Ekin eta Yar ’ ai Antonio Valverde Ayalde-k egindako froga Jardunmoldea historian Euskera aldizkaria, 1921 Euskera aldizkaria, 1922 Euskera aldizkaria, 1956 Euskera aldizkaria, 2008 237

238 90 URTE EKIN JARRAITUAN Babes ekonomikoa Herri erakundeek sustatuta dihardu Euskaltzaindiak lehen egunetik. Lauki eta grafikoek erakutsi nahi dute babes edo laguntza ekonomikoa zenbatekoa izan den eta zeinek emana. Batzar agiriak lekuko, Euskaltzaindia diruz sobratuta sekula ez da ibili. 1920ko hamarkadan bileren maiztasuna gutxitu beharra aipatzen da, diru eskasia dela eta. Esanguratsuak dira lehen hamarkadako diru sarrerak. Urte asko pasatu eta geroko egoera ere esanguratsua da: 1960an 33.000 pezeta edo 200 euro jasotzen ditu Euskaltzaindiak guztira. Esanguratsua da, orobat, diruzainaren iruzkina: “kalkulatu diteke urtero bear ditugula etorbide seguruak baiño ogetaamazazpi milla peseta geiago”. 1995eko martxoan Henrike Knörrek batzarrean “kezka bizia azaltzen du Herri Agintariek Euskaltzaindiarengana azken urteetan erakusten duten jokabideagatik”. Jose Luis Lizundiak batzar berean dio aspaldiko egoerarik larrienean aurkitzen dela. Juan Jose Zearretak dio “Akademiari zor zaion begirunerik eza nabarmena dela Herri Aginteengan”. Ekonomiaz ari dira hirurak. 2003ko otsailean H. Knörrek “Larrialdi-gelatik behingoz atera” izeneko txostena irakurri zuen batzarrean. Biltzar berean Haritxelhar euskaltzainburuak gogoratu zuen aurreko urteko irailean lehendakariari zera esan ziola, Euskaltzaindia de iure onartua dela bai, baina ez de facto. Legez bai baina ekonomikoki ez, alegia. Egungo Zuzendaritzak bestelako protokoloa proposatzen zuen karguaz jabetzean. Grafikoetan bi informazio mota agertzen dira. Bateko, aurrekontuaren kopuruaren ondoan zenbatekoa den herri agintari guztiek ematen dutena. Eta besteko, babesle bakoitzak zenbateko laguntza eman duen urtero. Erakunde laguntzailea 1922 1924 1925 Eusko Ikaskuntza 3.000 5.000 5.000 Bizkaiko Aldundia 15.000 5.000 5.000 Gipuzkoako Aldundia 5.000 10.000 10.000 Nafarroako Aldundia 5.000 5.000 2.000 Bilboko Udala 2.500 2.500 2.500 Donostiako Udala 1.000 1.000 1.000 Bilboko Aurrezki Kutxa 500 500 Gipuzkoako Aurrezki Kutxa 1.000 Gasteizko Aurrezki Kutxa 150 Ameriketako Laurac Bat 2.000 Euskera-ren arpide ta idaztiak 300 Lehendik 7.014 11.342,05 Diru irabazpenak 350 Guztira 31.500 36.014 41.142,05 *Kopuruak pezetatan emanak daude.

238

90 URTE EKIN JARRAITUAN

Babes ekonomikoa

Herri erakundeek sustatuta dihardu Euskaltzaindiak lehen egunetik.

Lauki eta grafikoek erakutsi nahi dute babes edo laguntza ekonomikoa zenbatekoa

izan den eta zeinek emana.

Batzar agiriak lekuko, Euskaltzaindia diruz sobratuta sekula ez da ibili. 1920ko hamarkadan

bileren maiztasuna gutxitu beharra aipatzen da, diru eskasia dela eta.

Esanguratsuak dira lehen hamarkadako diru sarrerak. Urte asko pasatu eta geroko

egoera ere esanguratsua da: 1960an 33.000 pezeta edo 200 euro jasotzen ditu Euskaltzaindiak

guztira. Esanguratsua da, orobat, diruzainaren iruzkina: “kalkulatu diteke

urtero bear ditugula etorbide seguruak baiño ogetaamazazpi milla peseta

geiago”.

1995eko martxoan Henrike Knörrek batzarrean “kezka bizia azaltzen du Herri

Agintariek Euskaltzaindiarengana azken urteetan erakusten duten jokabideagatik”.

Jose Luis Lizundiak batzar berean dio aspaldiko egoerarik larrienean aurkitzen

dela. Juan Jose Zearretak dio “Akademiari zor zaion begirunerik eza nabarmena dela

Herri Aginteengan”. Ekonomiaz ari dira hirurak.

2003ko otsailean H. Knörrek “Larrialdi-gelatik behingoz atera” izeneko txostena irakurri

zuen batzarrean. Biltzar berean Haritxelhar euskaltzainburuak gogoratu zuen

aurreko urteko irailean lehendakariari zera esan ziola, Euskaltzaindia de iure onartua

dela bai, baina ez de facto. Legez bai baina ekonomikoki ez, alegia.

Egungo Zuzendaritzak bestelako protokoloa proposatzen zuen karguaz jabetzean.

Grafikoetan bi informazio mota agertzen dira. Bateko, aurrekontuaren kopuruaren

ondoan zenbatekoa den herri agintari guztiek ematen dutena. Eta besteko, babesle

bakoitzak zenbateko laguntza eman duen urtero.

Erakunde laguntzailea 1922 1924 1925

Eusko Ikaskuntza 3.000 5.000 5.000

Bizkaiko Aldundia 15.000 5.000 5.000

Gipuzkoako Aldundia 5.000 10.000 10.000

Nafarroako Aldundia 5.000 5.000 2.000

Bilboko Udala 2.500 2.500 2.500

Donostiako Udala 1.000 1.000 1.000

Bilboko Aurrezki Kutxa 500 500

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa 1.000

Gasteizko Aurrezki Kutxa 150

Ameriketako Laurac Bat 2.000

Euskera-ren arpide ta idaztiak 300

Lehendik 7.014 11.342,05

Diru irabazpenak 350

Guztira 31.500 36.014 41.142,05

*Kopuruak pezetatan emanak daude.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!