Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Egiturazkoak Azkue Biblioteka Erribera kalea Bilboko Erribera kaleko egoitza osorik bibliotekarako gelditu zen 1978an, eta han iraun zuen, 1992an Plaza Barriko egoitza nagusira eraman zuten arte. Martija, bibliotekako zuzendari gisa, 1989an Pello Salaburu izendatu zuten arte bibliotekari akademiko, Arana Martija bibliotekaren arduradun zelarik. Handik bi urtera ekin zioten biblioteka Plaza Barriko gaur egungo egoitzara eramateari, eta 1992an egin zuten inaugurazio ofiziala. 1993an bibliotekaren erabilerarako barne erregela berriak onartu zituzten, egoitza berriari egokituak. Eta urte berean Arana Martija izendatu zuten Azkue Bibliotekako bibliotekari akademiko. Katalogazioak eta digitalizazioak 1995. urtean ekin zion Euskaltzaindiak Azkue Bibliotekaren Katalogazioari (ABK). Herri Aginteekin hitzarmena sinatu, katalogazio-programa erosi, lau katalogatzaile kontratatu, eta bost urtean egin zuten katalogazio estandarizatua, euskara hutsean egin den lehenengo katalogo bibliografikoa. 2000. urtean bukatu zuten katalogazio orokorra. Geroztik, sartzen diren liburu eta argitalpen berriak katalogatzea da ABKren lana. Behin katalogazio orokorra bukatuta, bi egitasmo osagarri abiatu zituen 2002an Azkue Bibliotekak. Batetik, Azkue Bibliotekaren Artxiboa katalogatzen hasi ziren: helburua Azkue Bibliotekan zaintzen diren artxibo historiko guztien katalogoak egitea da eta ikerleen kontsultagai jartzea, Internet bidez, Euskaltzaindiaren webgunean. Bestetik, Dagerre egitasmoa izena jarri zitzaion lehendik hasiak zeuden digitalizazio lanei. Lacombe ondarea digitalizatuz ekin zioten egitasmoari, eta bibliotekako ondarearen digitalizazio lanek etenik ez dute izan geroztik. Azkue Biblioteka Plaza Barriko egoitza 221

222 BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK Azkue Biblioteka Azkue Bibliotekaren inaugurazio ekitaldia, 1992ko ekainaren 26an, Bilboko Egoitzan Ateak zabalik Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia da eta beronen zerbitzura dago; baina, horretaz gain, zabalik dago ikerle ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da. Jose Antonio Arana Martija da bibliotekari akademikoa eta hortaz Biblioteka batzordeko burua, 1993tik, eta Pruden Gartzia Bibliotekako zuzendaria, 1997tik. Euskaltzaindiko egoitza nagusian dago biblioteka, Bilboko Plaza Barrian. Azkue Biblioteka humanitateetan espezializatuta dago. Euskara da bere ondarearen muina, euskarazko testuak eta euskarari buruzkoak. Baina horretaz gain euskal gaiei buruz, zentzu zabalean, erreferentzia ugari ditu, bai Historian, Antropologian, Musikan, Zuzenbidean, Folklorean edota Erlijioan. 2009an, 75.000 liburuki eta 2.000 aldizkari zeuden Bibliotekako funtsetan, artxiboetako funtsez eta ondare digitalizatuaz gain. Azkue Biblioteka Digitalizatutako lanak

222

BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK

Azkue Biblioteka

Azkue Bibliotekaren inaugurazio

ekitaldia, 1992ko ekainaren 26an,

Bilboko Egoitzan

Ateak zabalik

Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia da eta beronen zerbitzura dago;

baina, horretaz gain, zabalik dago ikerle ororentzat eta bere ahalbideen neurrian

euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Jose Antonio Arana Martija da bibliotekari akademikoa eta hortaz Biblioteka batzordeko

burua, 1993tik, eta Pruden Gartzia Bibliotekako zuzendaria, 1997tik. Euskaltzaindiko

egoitza nagusian dago biblioteka, Bilboko Plaza Barrian.

Azkue Biblioteka humanitateetan espezializatuta dago. Euskara da bere ondarearen

muina, euskarazko testuak eta euskarari buruzkoak. Baina horretaz gain euskal

gaiei buruz, zentzu zabalean, erreferentzia ugari ditu, bai Historian, Antropologian,

Musikan, Zuzenbidean, Folklorean edota Erlijioan. 2009an, 75.000 liburuki

eta 2.000 aldizkari zeuden Bibliotekako funtsetan, artxiboetako funtsez eta ondare

digitalizatuaz gain.

Azkue Biblioteka

Digitalizatutako lanak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!