Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Hiztegiak Bilduma honetan argitaratu dira Euskaltzaindiaren argitalpen garrantzitsuenetakoak, hala nola Orotariko Euskal Hiztegiaren 16 liburukiak (1987-2005), eta Hiztegi Batua (2008). Azkueren hiztegiaren berrargitalpena (Diccionario Vasco-Español- Francés, 1984), Lexikologi Erizpideen Finkapenerako batzordearen hainbat lan eta Literatura Terminoen Hiztegia (2008) ere bilduma honetakoak dira. Arduraduna: Iker sailburua. Gramatika Gramatika batzordeak egindako lanak ari dira argitaratzen bilduma honetan, besteak beste Euskal Gramatika. Lehen Urratsak sortako orain arteko sei liburukiak. Arduraduna: Gramatika batzordeburua. Izendegiak Onomastika arloko hainbat izendegi argitaratu dituzte sail honetan, hala nola Euskal izendegia (1972), Euskal Herriko udalen izendegia (1979), Euskal deituren izendegia (1998) eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle entitateak (2001). Arduraduna: Onomastika batzordeburua. Hizkuntz atlasak Bilduma honetan argitaratu zen Ohiko Euskal Mintzamoldeen Antologia (2000), dagoeneko agortua, eta bilduma honetan argitaratzekoak dira Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren lehen bi liburukiak. Arduradunak: Beñat Oihartzabal (lehen liburukia) eta EHHA egitasmoaren zuzendaria (hurrengo liburukiak). Onomasticon Vasconiae Toponimia eta onomastika ikerketak argitaratu dituzte 1986an sortutako bilduma honetan. Jose Maria Jimeno Juriok Iruñerriko toponimiaz egindako sei liburukietako lehenengoarekin abiatu zen bilduma, eta Henrike Knörr eta Elena Martinez de Madina ikerlariek Gasteizko toponimiaz egindako bigarren liburukia da, 2009 artean, azkena. 28 zenbaki argitaratu dira bilduma honetan 24 urte honetan. Arduraduna: Onomastika batzordeburua. Euskaltzainak Bilduma berriena da, 2007. urtean abiatua. Euskaltzain izan direnen eta direnen obrak, eurei buruzko azterketak eta Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu izan diren hainbat egileren lanak kaleratzeko asmoz sortu da bilduma. Bederatzi liburu plazaratu dira hiru urtean. Arduraduna: Argitalpenen batzordeko burua. Literatura Literatura arloko lanen bilduma da. Axularren Guero-ren berrargitalpena izan zen bildumako lehenengoa (1988). Arduraduna: Literatura batzordeburua. Sariketak Euskaltzaindiak antolatu eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak diruz babestu eta argitaratutako literatura obrak argitaratu dira bilduma honetan. Arduraduna: Argitalpenen burua. Egiturazkoak Argitalpenak Iker bilduma Euskalarien Nazioarteko Jardunaldietako agiriak plazaratu zituzten, 1981ean, Iker bildumaren lehen zenbakian. 217

218 BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK Jagon bilduma 1982ko Bertsolari Txapelketako bertsoak jaso zituzten Jagon bildumako lehen zenbakian, 1983an. Plazaberri Euskaltzaindiarekin zerikusia duten berriak plazaratzen ditu Plazaberri agerkari digitalak 2006tik. Euskararen lekukoak Idazle ezagunagoekin batera, hain ezagunak ez diren autore zaharren idazlanak berreskuratu eta plazaratzen dira aspaldiko bilduma honetan: 1979an argitaratu zen lehen zenbakia, Joakin Lizarraga Elkanokoaren lanekin, eta Aita Agustin Kardaberazen Eusqueraren berri onac (2004) izan da orain arteko azkena, bildumako hogeita hirugarrena. Arduraduna: Joseba Lakarra. Jagon Jagon sailaren lanak argitaratzen dira bilduma honetan. 1982ko Bertsolari Txapelketako finalerdietako eta finaleko bertsoen bilduma izan zen bilduma honetako lehen argitalpena (1983), Testu-antolatzaileak: erabilera estrategikoa liburua (2008), Corpus batzordeak ondua, orain arteko azkena. Arduraduna: Jagon sailburua. Mendaur Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren ondorioz plazaratutako lanak biltzen ditu sail honek. Zazpi liburu argitaratu dira, 2005. urtean bilduma sortu zenetik. Arduraduna: Nafarroako ordezkaria. Argitalpen solteak Argitalpen solteen artean nabarmentzeko modukoak dira, besteak beste, trantsizio garaian Siadecorekin elkarlanean argitaratutako El libro blanco del euskara sonatua (1977) eta haren euskarazko itzulpena (1978); Bases para un futuro plan de actuación en favor de la normalización del euskara (1978); Hizkuntz borroka Euskal Herrian (1979) eta Conflicto lingüístico de Euskadi (1979); euskara ikasteko Hitz egin metodoko liburuak, Imanol Berriatuak onduak (1978-82) eta garai bertsuan euskara ikasleentzako argitaratutako hainbat irakurgai; edota Pedro de Yrizarren Morfología del verbo auxiliar vasco obra erraldoiaren 14 liburukiak. Arduraduna: Argitalpenen batzordeburua. Plazaberri 2006ko apiriletik, Euskaltzaindiari buruzko berriak plazaratzen ditu Plazaberri agerkari digitalak. Hara Plazaberri agerkariaren izateko arrazoia, Andres Urrutia euskaltzainburuak lehen zenbakiko agurrean idatzi zuenez: “Sarritan esan ohi da Euskaltzaindiaren zereginetan eginkizun dagoela bere lana egoki plazaratzea eta zabaltzea. Begien bistakoa da, bestalde, eskura dituela Euskararen Akademiak, xede hori betetzeko ahaleginetan, egungo teknika berriek eskaintzen dituzten baliabideak. Horretarako dator Plazaberri agerkari digitala, Akademiaren prentsa-bulegoaren eskutik. Horixe da, izan ere, horren helbururik behinena: Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazio-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian ematea, guztion zerbitzari eta laguntzaile”.

Hiztegiak

Bilduma honetan argitaratu dira Euskaltzaindiaren argitalpen garrantzitsuenetakoak,

hala nola Orotariko Euskal Hiztegiaren 16 liburukiak (1987-2005), eta Hiztegi

Batua (2008). Azkueren hiztegiaren berrargitalpena (Diccionario Vasco-Español-

Francés, 1984), Lexikologi Erizpideen Finkapenerako batzordearen hainbat lan eta

Literatura Terminoen Hiztegia (2008) ere bilduma honetakoak dira. Arduraduna:

Iker sailburua.

Gramatika

Gramatika batzordeak egindako lanak ari dira argitaratzen bilduma honetan, besteak

beste Euskal Gramatika. Lehen Urratsak sortako orain arteko sei liburukiak. Arduraduna:

Gramatika batzordeburua.

Izendegiak

Onomastika arloko hainbat izendegi argitaratu dituzte sail honetan, hala nola

Euskal izendegia (1972), Euskal Herriko udalen izendegia (1979), Euskal deituren izendegia

(1998) eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle entitateak (2001). Arduraduna:

Onomastika batzordeburua.

Hizkuntz atlasak

Bilduma honetan argitaratu zen Ohiko Euskal Mintzamoldeen Antologia (2000), dagoeneko

agortua, eta bilduma honetan argitaratzekoak dira Euskararen Herri Hizkeren

Atlasaren lehen bi liburukiak. Arduradunak: Beñat Oihartzabal (lehen liburukia)

eta EHHA egitasmoaren zuzendaria (hurrengo liburukiak).

Onomasticon Vasconiae

Toponimia eta onomastika ikerketak argitaratu dituzte 1986an sortutako bilduma

honetan. Jose Maria Jimeno Juriok Iruñerriko toponimiaz egindako sei liburukietako

lehenengoarekin abiatu zen bilduma, eta Henrike Knörr eta Elena Martinez

de Madina ikerlariek Gasteizko toponimiaz egindako bigarren liburukia da, 2009

artean, azkena. 28 zenbaki argitaratu dira bilduma honetan 24 urte honetan. Arduraduna:

Onomastika batzordeburua.

Euskaltzainak

Bilduma berriena da, 2007. urtean abiatua. Euskaltzain izan direnen eta direnen

obrak, eurei buruzko azterketak eta Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu

izan diren hainbat egileren lanak kaleratzeko asmoz sortu da bilduma. Bederatzi

liburu plazaratu dira hiru urtean. Arduraduna: Argitalpenen batzordeko burua.

Literatura

Literatura arloko lanen bilduma da. Axularren Guero-ren berrargitalpena izan zen

bildumako lehenengoa (1988). Arduraduna: Literatura batzordeburua.

Sariketak

Euskaltzaindiak antolatu eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak diruz babestu eta argitaratutako

literatura obrak argitaratu dira bilduma honetan. Arduraduna: Argitalpenen

burua.

Egiturazkoak Argitalpenak

Iker bilduma

Euskalarien Nazioarteko

Jardunaldietako agiriak plazaratu

zituzten, 1981ean, Iker bildumaren

lehen zenbakian.

217

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!