Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

ARGITALPENAK Euskera, agerkari ofiziala Bi aro Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, eta bertan erakundearen akta eta erabakiak argitaratzen dira, hizkuntza eta literatur lanekin batean. Euskera agerkaria Euskaltzaindia sortu zenetik argitaratzen da. 1920an kaleratu zen lehen zenbakia, 1919-1920 urteetako berriekin. Agerkariaren izen osoa beti bera izan da: Euskera. Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Gazteleraz eta frantsesez ere ematen du azpititulua azalean, lehen zenbakitik gaurdaino: Trabajos y actas de la Academia de Lengua Vasca. Travaux et actes de l’Académie de la Langue Basque. Bi aro izan ditu Euskera agerkariak. 1920tik 1937ra arte hutsik gabe argitaratu zen: bina zenbaki kaleratu zituzten 1920an eta 1921ean, eta handik aurrera, hiruhilabetekari bihurtu zutenez, urtean lau zenbaki ateratzea zen helburua, nahiz eta urte batzuetan zenbaki bakarrean bildu zituzten urteko aktak eta lanak, eta noizbait bi urteko zenbakia ere atera zuten (1923-1924). Pierre Lhande izan zen lehen zenbakien arduraduna, eta ondoren Nazario Oleagak eta Sebero Altubek hartu zuten ardura, lehen aro honetan, gerrak etenaldia ekarri zuen arte. 1937an 64 orriko zenbaki solte bat baino ez zen argitaratu, eta gainera ez zen zabaldu. Euskera agerkariak argirik ez zuen ikusi hurrengo hamabost urtean: 1953an argitaratu zen hurrengo zenbakia, eta 1956tik hasi ziren berriro urtero kaleratzen, Alfontso Irigoien atontzaile zela. 1971n agerkaria eraberritu egin zuten, eta batzorde bat izendatu zuten agerkariaren arduradun, Luis Villasante buru zela, euskaltzainburu zenez. Irizpide berriak Euskera agerkariari buruz hainbat erabaki hartu zituen Euskaltzaindiak 2008an. Batetik, urtero-urtero hiru zenbaki argitaratzea. Horietatik lehenean eta hirugarrenean Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa bilduko dira: Instituzioaren kide berrien sarrera-hitzaldiak, erakundearen lanak, agiriak, hizkuntza-arauak, Iker eta Jagon sailetako jardunaldiak eta antzekoak. Bigarrenean, aldiz, Euskaltzaindiaren intereseko jakintza esparruetako ikerketa-lanak, liburu-aipamenak eta an- Egiturazkoak Argitalpenak Euskera agerkaria 1920. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Euskera agerkariaren lehen zenbakia eta, 1936ko gerraren ondorengo eten luzearen ondoren, 1956an hasi zen berriro urtero plazaratzen. 215

216 BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK Arauak Karpetatan argitaratzen ditu arauak Euskaltzaindiak. tzekoak jasotzea erabaki zuten, eta lan horiek zer gaiei buruz izan behar duten ere zehaztu zuten: euskal filologia; hizkuntzalaritza orokorra; gramatika; dialektologia; lexikografia/lexikologia; literatura; toponimia/onomastika; fonetika eta fonologia; semantika eta pragmatika; hizkuntzalaritzaren historia; hizkuntzaren normatibizazioa; hizkuntzaren normalizazioa; soziolinguistika; teknologia berriak eta hizkuntza; iurilinguistika eta hizkuntza-zuzenbidea; itzulpengintza; zientzia arlo desberdinetako euskara teknikoak eta “orobat, aintzat hartuko dira beste hainbat esparrutako diziplinak, euskararekin zerikusirik duten neurrian”. Euskera agerkariko ikerketa-artikuluak eta liburu-aipamenak “Euskal Herriko mundu akademikoan erabiltzen den edozein hizkuntzatan” idatzita izan daitezke, baina, gehienbat, euskaraz idatzitakoak hobesten dira, 2008an onartutako irizpideen arabera. Orobat, egilea edozein izan daiteke, baina euskaltzainen (oso, ohorezko, urgazle) eta Euskaltzaindiko batzordekideen ikerketa-artikuluak eta liburu-aipamenak hobesten dira. 1981ean Argitalpenen batzordea sortu zenetik, batzorde horren ardurapean egon da Euskera agerkaria, Euskaltzaindiaren gainerako argitalpen guztiak bezala. 2009. urtean, ordea, Euskera agerkariaren Idazketa Kontseilua eratu da, agerkariaren ardura izateko. Euskaltzainburua da Idazketa Kontseiluko burua, Argitalpenen batzordeko burua bezala. Euskera agerkariaren idazketa kontseilua Burua: Argitalpenen burua (euskaltzainburua). Idazkari akademikoa: Ana Toledo. Idazkari teknikoa: Argitalpen eragilea. Kideak: Adolfo Arejita, Jean-Baptiste Coyos, Joseba Andoni Lakarra, Andoni Sagarna, Patxi Salaberri eta Mikel Zalbide. Bildumak Euskera agerkariaz gain, Euskaltzaindiaren xedeei dagozkien beste hainbat argitalpen kaleratzen ditu Akademiak, hainbat bildumatan banatuta. 2009an argitaratutako Euskaltzaindiaren argitalpenen katalogoa-n jasota daude denak. Euskaltzaindiaren arauak Akademiak onartutako arauen bildumak, karpetatan argitaratuak: 1. Karpeta, 1-75 arauak (1995-97); 2. Karpeta, 76-102 arauak (1998-99); eta 3. Karpeta, 103-144 arauak (2000-05). Bildumaren arduraduna: Euskaltzaindiko idazkaria. Iker bilduma Euskaltzaindiko Iker sailaren lan berezien bilduma da. Lehenengoa 1981ean argitaratu zen —Euskalarien Nazioarteko Jardunaldietako agiriak— eta, 2009ko Katalogoaren arabera, Iker 22 da azkena, Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren pentsaera eta obra, Jurgi Kintanak idatzia. Hainbat euskaltzainen eta idazleren omenezko zenbaki bereziak argitaratu dira bilduma honetan, hala nola Piarres Lafitte (Iker 2, 1983), Luis Villasante (Iker 6, 1992), Federiko Krutwig (Iker 10, 1996), Txillardegi (Iker 17, 2005) eta Jean Haritxelhar (Iker 21, 2008). Bilduma honetan plazaratu da, halaber, Erizkizundi Irukoitza ere (Iker 3, 1984), Azkueren gidaritzapean 1920ko hamarkadan egindako hizkuntza inkestaren emaitzak, alegia. Arduraduna: Iker sailburua.

ARGITALPENAK

Euskera, agerkari ofiziala

Bi aro

Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, eta

bertan erakundearen akta eta erabakiak argitaratzen

dira, hizkuntza eta literatur lanekin batean.

Euskera agerkaria Euskaltzaindia sortu zenetik argitaratzen

da. 1920an kaleratu zen lehen zenbakia,

1919-1920 urteetako berriekin. Agerkariaren

izen osoa beti bera izan da: Euskera.

Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Gazteleraz eta

frantsesez ere ematen du azpititulua azalean,

lehen zenbakitik gaurdaino: Trabajos y actas de

la Academia de Lengua Vasca. Travaux et actes de

l’Académie de la Langue Basque.

Bi aro izan ditu Euskera agerkariak. 1920tik 1937ra arte hutsik gabe argitaratu

zen: bina zenbaki kaleratu zituzten 1920an eta 1921ean, eta handik aurrera,

hiruhilabetekari bihurtu zutenez, urtean lau zenbaki ateratzea zen helburua,

nahiz eta urte batzuetan zenbaki bakarrean bildu zituzten urteko aktak

eta lanak, eta noizbait bi urteko zenbakia ere atera zuten (1923-1924). Pierre

Lhande izan zen lehen zenbakien arduraduna, eta ondoren Nazario Oleagak eta

Sebero Altubek hartu zuten ardura, lehen aro honetan, gerrak etenaldia ekarri

zuen arte.

1937an 64 orriko zenbaki solte bat baino ez zen argitaratu, eta gainera ez zen zabaldu.

Euskera agerkariak argirik ez zuen ikusi hurrengo hamabost urtean: 1953an

argitaratu zen hurrengo zenbakia, eta 1956tik hasi ziren berriro urtero kaleratzen,

Alfontso Irigoien atontzaile zela. 1971n agerkaria eraberritu egin zuten, eta batzorde

bat izendatu zuten agerkariaren arduradun, Luis Villasante buru zela, euskaltzainburu

zenez.

Irizpide berriak

Euskera agerkariari buruz hainbat erabaki hartu zituen Euskaltzaindiak 2008an.

Batetik, urtero-urtero hiru zenbaki argitaratzea. Horietatik lehenean eta hirugarrenean

Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa bilduko dira: Instituzioaren

kide berrien sarrera-hitzaldiak, erakundearen lanak, agiriak, hizkuntza-arauak, Iker

eta Jagon sailetako jardunaldiak eta antzekoak. Bigarrenean, aldiz, Euskaltzaindiaren

intereseko jakintza esparruetako ikerketa-lanak, liburu-aipamenak eta an-

Egiturazkoak Argitalpenak

Euskera agerkaria

1920. urtean argitaratu zuen

Euskaltzaindiak Euskera agerkariaren

lehen zenbakia eta, 1936ko gerraren

ondorengo eten luzearen ondoren,

1956an hasi zen berriro urtero

plazaratzen.

215

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!