Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Gogoeta eta azterketa Jagon saila Sustapena Euskararen estatusari buruzko gogoeta eta azterketa lanak egiteko Jagon Jardunaldiak baliatu ditu, besteak beste, Sustapen batzordeak: 2002tik 2005era arteko Jagon Jardunaldietan euskal elizbarrutietan euskarak bizi duen egoera aztertu zuten; 2006an, Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskararen hizkuntza politikak izan zituzten aztergai; 2007an Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Legea, 25. urteurrena zenez; eta 2008an, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak. Agiriak 1979an Euskal Herria hitzaz plazaratutako adierazpena eta 1983an Felipe Gonzalezi igorritakoa HIZKUNTZAREN LEGERIA Sustapen batzordearen lanaren azkenetako fruitua hizkuntza-zuzenbideari buruzko liburua izan da: Hizkuntza-zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz (2007). Hizkuntzazuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak euskaratu dira lan kolektibo honetan, bai Europakoak, bai mundu mailakoak; bereziki, Espainiako Erresumako eta Frantziako Errepublikako xedapenak. Azken batean, lurralde euskaldunetan aplikatu beharreko legeria laburbildu da euskaraz. 209

210 BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua Sustapen batzordea Burua: Sagrario Aleman. Idazkaria: Erramun Osa. Kideak: Arabako ordezkaria, Gipuzkoako ordezkaria, Nafarroako ordezkaria, Iparraldeko ordezkaria, Erramun Baxok, Jean-Baptiste Coyos, Aingeru Epaltza, Patxi Juaristi, Santiago Larrazabal, Manuel Maria Ruiz de Urrestarazu, Patxi Uribarren eta Andres Urrutia. Aholkulariak: Xabier Erize, Juan Karlos Etxegoien Xamar, Karmele Rotaetxe eta Bernardette Soulé. “ Sustapen batzordearen zereginetako espezifikoa da Euskaltzaindiaren Jagon sailari egokitu zitzaizkion euskara zaintzea eta euskararen erabilera eta erabileraren eremuak zertan diren ikustea eta aztertzea. Zeregin hau bi modutara gauzatu izan da: batetik, erabilera eremuak hausnarketaren eta gogoetaren bidez aztertuz; eta, bestetik, zenbait egoera larriren aitzinean batik bat, herri erakundeen aurrean adierazpen puntualen bidez Euskaltzaindiaren kezka agertuz. .............................. Azken urteotan euskararen erabilera eremuak modu nahiko sistematikoan aztertzen saiatu da batzordea urtez urte antolatu dituen Jardunaldien bidez. Lau urtez, 2002-05 bitartean, Eliza eta Euskara gaiaren inguruan, elizbarrutika antolatuta, tokian tokiko errealitatea aztertuz. Hurrengo hiru urteetan, honako gai hauek izan dira aztergai: Europar Batasuna eta euskararen aldeko hizkuntza politika, Euskararen egoera EAEko euskararen legearen 25. urtemugan, Euskara eta kontsumoa. Euskaltzaindiak urteetan zehar egin dituen adierazpenen bilduma osoa ere eskaini da edizio berezi batean. .............................. Azken urte hauetako bidetik jarraitzea da batzordearen asmoa, hots, euskararen erabilera eremuen inguruko azterketak eta hausnarketak egiten jarraitzea. Hurrengo jardunaldiak Euskara eta etorkinak gaiari buruzkoak izanen dira. Asmoa da beste zenbait erakunde edota elkarterekin batera egitea, datu eta esperientzien inguruan hausnarketak eta iradokizunak elkarrekin egitea eta, ahal bada, kanpoko esperientzien berri ere izatea. Horretaz gain, lehendik egiten ari den lanekin jarraituko du batzordeak, hala nola, euskararen inguruko testu juridikoak osatzen, eta abar.

210

BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK

Sagrario Aleman

Sustapen batzordeko burua

Sustapen batzordea

Burua: Sagrario Aleman. Idazkaria: Erramun Osa. Kideak: Arabako ordezkaria,

Gipuzkoako ordezkaria, Nafarroako ordezkaria, Iparraldeko ordezkaria,

Erramun Baxok, Jean-Baptiste Coyos, Aingeru Epaltza, Patxi Juaristi, Santiago

Larrazabal, Manuel Maria Ruiz de Urrestarazu, Patxi Uribarren eta Andres Urrutia.

Aholkulariak: Xabier Erize, Juan Karlos Etxegoien Xamar, Karmele Rotaetxe

eta Bernardette Soulé.

Sustapen batzordearen zereginetako espezifikoa da Euskaltzaindiaren

Jagon sailari egokitu zitzaizkion euskara zaintzea eta euskararen erabilera eta

erabileraren eremuak zertan diren ikustea eta aztertzea. Zeregin hau bi

modutara gauzatu izan da: batetik, erabilera eremuak hausnarketaren eta

gogoetaren bidez aztertuz; eta, bestetik, zenbait egoera larriren aitzinean

batik bat, herri erakundeen aurrean adierazpen puntualen bidez

Euskaltzaindiaren kezka agertuz.

Azken urteotan euskararen erabilera eremuak modu nahiko sistematikoan

aztertzen saiatu da batzordea urtez urte antolatu dituen Jardunaldien bidez.

Lau urtez, 2002-05 bitartean, Eliza eta Euskara gaiaren inguruan,

elizbarrutika antolatuta, tokian tokiko errealitatea aztertuz. Hurrengo hiru

urteetan, honako gai hauek izan dira aztergai: Europar Batasuna eta

euskararen aldeko hizkuntza politika, Euskararen egoera EAEko euskararen

legearen 25. urtemugan, Euskara eta kontsumoa. Euskaltzaindiak urteetan

zehar egin dituen adierazpenen bilduma osoa ere eskaini da edizio berezi

batean.

Azken urte hauetako bidetik jarraitzea da batzordearen asmoa, hots,

euskararen erabilera eremuen inguruko azterketak eta hausnarketak egiten

jarraitzea. Hurrengo jardunaldiak Euskara eta etorkinak gaiari buruzkoak

izanen dira. Asmoa da beste zenbait erakunde edota elkarterekin batera

egitea, datu eta esperientzien inguruan hausnarketak eta iradokizunak

elkarrekin egitea eta, ahal bada, kanpoko esperientzien berri ere izatea.

Horretaz gain, lehendik egiten ari den lanekin jarraituko du batzordeak, hala

nola, euskararen inguruko testu juridikoak osatzen, eta abar.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!