26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20

HISTORIAN

Jose Manterola (1849-1884)

folklore biltzailea da (Cancionero

Vasco), aldizkari sortzailea (Euskal-

Erria) eta Hegoaldeko lore-jokoen

antolatzailea. Cancionero Vasco

delako liburuan akademia baten

hutsunea salatzen du, gabezia horrixe

egotziz nahasmendu ortografikoa.

Eusko Pizkundean

Euskaltzaindiaren aldarrikapen, eskari eta proposamen gehienak Eusko Pizkundearen

baitan sortzen dira. Gerra karlistak eta Foruak galtzean 1876an, euskaltzaleak

berebiziko astinaldia jasan du, helduleku eta euskarri berriak asmatu beharrean aurkitzen

da. Kulturaren alorrean halako susperraldi bat abiatzen da laiko kultuen aldetik,

eta hiri(buru)etan. Euskal Herriaren historia, kultura, hizkuntza berreskuratzeko

premia intelektual eta politikoa sentitzen dute.

Eta horretarako elkarteak, plataformak, aldizkariak sortu zituzten. Iruñean aurrena,

1877an, “Asociación Euskara de Navarra” eta honen Revista Euskara. Arturo

Campion, Hemilio Oloriz, Juan Iturralde eta beste asko biltzen dira bertan. Hurrengo

urtean, 1878an, sortzen dute Gasteizen Revista de las Provincias Euskaras.

Fermin Herran, J. Apraiz, Baraibar, Becerro de Bengoa eta beste aurkitzen ditugu

hor. Bilbon, Estanislao Labairu, Aristides Artiñano, Juan E. Delmas, Antonio Trueba

jaunek lanean dihardute (Calendario vasco navarro: especial para las cuatro provincias

hermanas (1879) zuzendu zuen Truebak). Donostian Jose Manterolak beranduxeago

sortzen du Euskal-Erria aldizkaria, 1880an, artean Cancionero Vasco-ko folklore

bilketa amaitzen ari baita. Ipar Euskal Herrian almanakak eta Eskualduna, M. Elizanburu,

Gratien Adema, Jean eta Louis Etxeberri, Jean Hiriart-Urruti.

Pittin bat beranduago datorren belaunaldiak, aurrekoa bezain erromantikoa barik

positibistagoa denak, sortuko du Euskaltzaindia ere: Raimundo Olabide, Damaso

Intza, Pierre Broussain, Georges Lacombe, Piarres Lafitte, Resurreccion Maria Azkue,

Julio Urkixo, Aita Donostia, Joxe Migel Barandiaran, Manuel Lekuona.

Jose Manterola

La falta de una Academia que regulara la parte material

de la escritura, la carencia de cátedras, la escasez de

obras literarias escritas en este idioma, y la misma variedad

de sus dialectos y subdialectos, ha sido causa de la

lamentable confusión que ha existido y existe todavía

respecto a la ortografía éuskara.

Egoki adierazten du Jurgi Kintanak belaunaldi horren positibismoa. Datu enpirikoetan

oinarritzen dela horiek dakarten eredua, dio: Azkuek hitzak biltzen ditu; Urkixok,

liburu zaharrak; Arantzadik, hezurrak; Etxegaraik, agiriak; Aita Donostiak,

musika; Barandiaranek, antropologia; eta Lekuonak, herri literatura.

Tartean dago abertzaletasunaren gorakada, Sabino Arana Goirirekin. Sabinoren

eragina handia da oso, politikatik harago edo honago, kulturan, hizkuntzan ere,

gizarte osoan. Arana Goiri hil eta 14 urte beranduago, bere jarraitzaileek Araba, Gipuzkoa

eta Bizkaiko Aldundietan indarra hartzen dute, eta Bizkaian gobernua.

1917ko hauteskundeetan Bizkaian 20 diputatutik 17 abertzaleak ziren. Testuinguru

horretantxe sortu zen Euskaltzaindia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!