Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Exonomastika batzordea Euskal Herritik kanpoko leku eta pertsona izenei buruz irizpideak emateko lanari arreta berezia eskaini zion 1990eko hamarkadan Onomastika batzordeak, 1992ko urriaren 23an sortutako Exonomastika azpibatzordearen bidez. Lehenengo bilkuran arlo horretan zeresana zuten hainbat erakundetako ordezkariek hartu zuten parte, hala nola Klasikoak SA, Lur eta Eusenor entziklopediak, UZEI, Itzultzaileen Elkartea, Elhuyar, EAEE/IVAP, Liturgi batzordea, Biblia itzultzaileak, bikoiztaileak eta Euskaldunon Egunkaria. Exonomastikaren urtea izan zen izan 1992, azpibatzordea sortzeaz gain bi jardunaldi antolatu baitzituzten urte berean: lantaldea sortu aurretik lehena, uztailean, eta ondoren bigarrena, abenduan. Hurrengo urteetan Onomastika batzordearen “erabateko lehentasuna” exonomastikak hartuko zuela jakinarazi zuten Knörr Onomastika batzordeburuak eta Jose Luis Lizundia idazkariak 1993ko urriko batzarrean. Adierazi zutenez, “ponte izenen, pertsonaia historikoen izenen eta munduko leku-izenen euskarazko formak arautzea” izango zen helburua. Onomastikako V. Jardunaldiak (Miarritze, 1994), hain zuzen ere, exonomastikari buruz izan ziren. Geroztik, osoko batzar gehien-gehienetan izan zuten euskaltzainek exonomastika proposamenez eztabaidatu eta erabaki beharra: kontinenteak, geografia izenak, munduko estatu eta hiriburuak, hizkuntza ofizialak, Espainia-Frantzietako eskualdeak, Euskal Herriaren auzo eskualdeetako herri izenak, Espainiako Erresumako autonomia erkidegoak, probintziak eta probintzia hiriburuak, Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, Europako hiri nagusiak, mundu zabaleko uharteak, santutegiko izenak, Greziako eta Erromako pertsonaia mitologikoak, antzinateko hirien euskarazko izenak… Onomastika batzordeak Euskara Batuko batzordearen bidez batzarrari proposatutako izendegi ugariak Euskaltzaindiaren arauen artean daude geroztik. Henrike Knörr izan zen Exonomastika azpibatzordeko buru 1992tik 2001era, Andolin Eguzkitza 2002tik 2003ra eta Jose Luis Lizundia da arduradun 2004tik. Iker saila Onomastika Exonomastika batzordea Euskal Herritik kanpoko leku eta pertsona izenei buruz irizpideak finkatzen ditu. 193

194 BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK Jose Luis Lizundia Exonomastika batzordeko burua eta Gasteizko Toponimia egitasmoko zuzendaria Henrike Knörr Gasteizko Toponimia biltzeko ekimenaren gidaria Henrike Knörr izan zen 1996tik 2008an hil zen arte. Jose Luis Lizundiak hartu zuen jarraian honen ardura. Exonomastika batzordea Burua: Jose Luis Lizundia. Idazkaria: Alfontso Mujika. Kideak: Irene Arrarats, Mikel Gorrotxategi, Inaki Irazabalbeitia eta Xabier Kintana. Aholkulariak: Gidor Bilbao, Patxi Galé, Asier Larrinaga eta Miren Lourdes Oñederra. “ Euskal Herritik kanpoko izenak, bereziki toponimoan, ikertzea, aztertzea eta normalizatzea da Exonomastika batzordearen egitekoa. Alde batetik, historian zehar, batez ere inguruko, baina, baita ere urruneko herrialde, hiri eta portuekin izandako harremanengatik, euskaraz erabili diren izenak eta, bestetik, alboko hizkuntzak eta nazioarteko usadioak ezagutuz. Norentzat, ordea? Gure bezeria nagusi biak, giza hedabideak eta irakaskuntza testuak dira, noski, euskal idazleen lagungarri ere. .............................. Espainiako Erresuma eta Frantziako Errepublikako exonimoak arautu ondoren, munduko estatu izen, hiriburu eta hizkuntzak normalizatu ditu, baita ere beste izen geografiko asko. Europako herrialde, eskualde eta hiri nagusiak ere burutu ditu, azkena, karaktere zirilikotik latinezko euskal transliterazio araua tartean. Zerbait nabarmentzekotan EITB eta Berria egunkariarekin sinatutako hitzarmenak aipatuko nituzke, beraien eguneroko beharrizanen mesedegarri. Orobat, euskal argitaletxeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzua. .............................. Asia Mendebaldean hasi eta gainontzeko kontinenteetan segi lanean, tartean, arabierako transliterazioa. Ahantzi gabe Amerika eta Filipinetako lurraldeetan, zeintzuetan euskal homonimo asko aurkituko ditugun. Urteetako lana du batzorde akademiko honek eskuartean, aipatu euskalgintza erakunde, elkarte, enpresa, talde eta gizabanakoen zerbitzuan. Ez ahantz, euskarak, ofizialtasun mailan, atera den heinean, hogeita sei urte besterik ez daramatzala. Gasteizko toponimia Gasteizko udalerriko toponimo guztiak sistematikoki jasotzea da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua, hala nola, galduta edota desitxuratuta dauden toponimo ugariak berreskuratzea. 1996an hartu zuen bere gain Euskaltzaindiak Gasteizko toponimia berreskuratzeko lana, urte berean Gasteizko Udalarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenaren baitan. Henrike Knörr izan zen ekimenaren gidaria, 2008an heriotzak eraman zuen arte. Jose Luis Lizundiak hartu zion orduan lekukoa, egitasmoaren gaur egungo zuzendariak. Gasteizko Toponimia egitasmoa Zuzendaria: Jose Luis Lizundia. Teknikaria: Hitzarmena (Elena Martinez de Madina). Aholkularia: Roberto Gonzalez de Viñaspre.

194

BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK

Jose Luis Lizundia

Exonomastika batzordeko burua eta

Gasteizko Toponimia egitasmoko

zuzendaria

Henrike Knörr

Gasteizko Toponimia biltzeko

ekimenaren gidaria Henrike Knörr

izan zen 1996tik 2008an hil zen arte.

Jose Luis Lizundiak hartu zuen

jarraian honen ardura.

Exonomastika batzordea

Burua: Jose Luis Lizundia. Idazkaria: Alfontso Mujika. Kideak: Irene

Arrarats, Mikel Gorrotxategi, Inaki Irazabalbeitia eta Xabier Kintana.

Aholkulariak: Gidor Bilbao, Patxi Galé, Asier Larrinaga eta Miren Lourdes

Oñederra.

Euskal Herritik kanpoko izenak, bereziki toponimoan, ikertzea, aztertzea

eta normalizatzea da Exonomastika batzordearen egitekoa. Alde batetik,

historian zehar, batez ere inguruko, baina, baita ere urruneko herrialde, hiri

eta portuekin izandako harremanengatik, euskaraz erabili diren izenak eta,

bestetik, alboko hizkuntzak eta nazioarteko usadioak ezagutuz. Norentzat,

ordea? Gure bezeria nagusi biak, giza hedabideak eta irakaskuntza testuak

dira, noski, euskal idazleen lagungarri ere.

Espainiako Erresuma eta Frantziako Errepublikako exonimoak arautu

ondoren, munduko estatu izen, hiriburu eta hizkuntzak normalizatu ditu, baita

ere beste izen geografiko asko. Europako herrialde, eskualde eta hiri

nagusiak ere burutu ditu, azkena, karaktere zirilikotik latinezko euskal

transliterazio araua tartean. Zerbait nabarmentzekotan EITB eta Berria

egunkariarekin sinatutako hitzarmenak aipatuko nituzke, beraien eguneroko

beharrizanen mesedegarri. Orobat, euskal argitaletxeak eta Eusko

Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzua.

Asia Mendebaldean hasi eta gainontzeko kontinenteetan segi lanean,

tartean, arabierako transliterazioa. Ahantzi gabe Amerika eta Filipinetako

lurraldeetan, zeintzuetan euskal homonimo asko aurkituko ditugun.

Urteetako lana du batzorde akademiko honek eskuartean, aipatu

euskalgintza erakunde, elkarte, enpresa, talde eta gizabanakoen zerbitzuan.

Ez ahantz, euskarak, ofizialtasun mailan, atera den heinean, hogeita sei urte

besterik ez daramatzala.

Gasteizko toponimia

Gasteizko udalerriko toponimo guztiak sistematikoki jasotzea da Gasteizko Toponimia

egitasmoaren helburua, hala nola, galduta edota desitxuratuta dauden toponimo

ugariak berreskuratzea. 1996an hartu zuen bere gain Euskaltzaindiak Gasteizko

toponimia berreskuratzeko lana, urte berean Gasteizko Udalarekin

izenpetutako lankidetza hitzarmenaren baitan. Henrike Knörr izan zen ekimenaren

gidaria, 2008an heriotzak eraman zuen arte. Jose Luis Lizundiak hartu zion orduan

lekukoa, egitasmoaren gaur egungo zuzendariak.

Gasteizko Toponimia egitasmoa

Zuzendaria: Jose Luis Lizundia. Teknikaria: Hitzarmena (Elena Martinez de

Madina). Aholkularia: Roberto Gonzalez de Viñaspre.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!