Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB) Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

sartzen. Transkripzio idatziak datu-basean sartzeko lan eskergarekin jarraitzen zuten bitartean, grabaketak digitalizatu eta disko konpaktuetan jarri zituzten 1996an, Atlasaren corpus fonikoa segurtatze aldera. 2000. urtean Atlasaren lanaren erakusgarri den liburua argitaratu zen, Ohiko Euskal Mintzamoldeen Antologia, herri bakoitzeko minutu eta erdiko laginarekin. 1998an mapa-liburuak era automatizatuan argitaratu ahal izateko programa informatikoa prestatu zuten, eta geroztik argitalpeneko mapak prestatzen dihardu lantaldeak. Atlasaren lehen bi argitalpenak aurki plazaratzekotan dira. Noiz egina: 1987tik 1992ra Zenbat herritan: 145 Araba: 1 Bizkaia: 36 Gipuzkoa: 36 Nafarroa: 27 Lapurdi: 15 Nafarroa Beherea: 18 Zuberoa: 12 ATLASA ZENBAKITAN Zenbat galdera herri bakoitzean: 2.762 (222 gehiago, itsas hegikoetan) 2.162 galdera lexikoaz 596 morfologiaz 62 sintaxiaz 37 fonetika sintaktikoaz Zenbat grabaketa ordu: 4.200 Iker saila Dialektologia Ohiko Euskal Mintzamoldeen Antologia 2000ko martxoaren 2an aurkeztu zen Bilbon Ohiko Euskal Mintzamoldeen Antologia. Louis Lucien Bonaparte Bost bidaia egin zituen Euskal Herrira 1856 eta 1869 artean. Lan horren ondorioz, 33 lan argitaratu zituen, eta, besteak beste, hemen ageri den "Cartes des Sept Provincies Basques montrat la délimitation actuelle de l'Euskara et sa division en dialectes, sous-dialectes et varietés" (1866). 187

188 BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK Adolfo Arejita Euskararen Herri Hizkeren Atlasa eta Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoetako zuzendaria Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da Dialektologia arloan Euskaltzaindiaren egitasmo nagusia, baina 2007az geroztik beste egitasmo bat ere badu eskuartean: Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC) deritzan egitasmoa. Egitasmo honen helburua ahoz transmitituriko edukiak gorde, sailkatu, era selektiboz transkribatu eta ondoko ikerkuntzetarako oinarritzat eskaintzea da. Hizkuntz Atlaseko ondarea hitzetan dago oinarritua gehienbat, gramatikan ere bai neurri batean, edo esparru tematikoetan. Horregatik, Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoan bestelako edukiak bilduko dira, hala nola lanbideak, ohiturak, ipuinak, pasadizoak, oroitzapen zaharrak, sineskerak, esaerak, jokoak, kantuak… Horretarako ahozko transmisioaren ondarea modu sistematikoz eta metodologikoz batzeko plan bat abian jarri du lantaldeak. Adolfo Arejita da egitasmo honen zuzendaria. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa Zuzendaria: Adolfo Arejita. Arduradunak: Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles Bidegain. Teknikariak: Gorka Intxaurbe eta Amaia Jauregizar. Aholkulariak: Isaac Atutxa, Ana Maria Etxaide eta Jose Maria Etxebarria. Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoa Zuzendaria: Adolfo Arejita. Teknikaria: Aritz Abaroa. “ Tokian tokiko hizkuntza erregistroak bildu, sailkatu eta era kontsul tagarrian erabiltzaileen eskura ipintzea da gure egiteko nagusia. .............................. EHHA deritzaguna da helburu hori betetzeari buruz oraindino bideratu den egitasmorik mardulena. Nazioartean homologaturiko metodologia baten bidez, batez ere lexikografia alderdia, baina baita ere gramatika alderdia ukitzen duen inkesta erraldoi batez baliaturik burutu den lana. Argitaratze bidean dira lehen aleak, eta hurrengoak elaborazio prozesuan. Bilketa lana 80ko hamarkada inguruan burutua da. Balio ikaragarria du corpus honek, batez ere, ordutik 30 urtera bilketa bera egitea ezinezko litzatekeelako. Bestelako bilketa lanik ere bada arlo honetakorik Euskal tzaindiaren esku, edo erakundeak berak bere kabuz, edo honen laguntzaileek euren aldetik eginiko lanez osatua. Eginkizun dagoena, hala ere, askoz gehiago da. .............................. Helburua hirukoitza da: 1) Bilketa lana bultzatu, euskal hizkera guztietan, inkesta ondo taiutuen bidez. 2) Jasoriko corpusaren sailketa eroso eta praktikoa egin, kontsultabide erraza izan dezan. 3) Euskal tzaindiak hartu beharreko erabakietarako erreferentzia puntu bihurtzea ahozkotasunaren corpusa ere, idatzizkoaren osagarri.

188

BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK

Adolfo Arejita

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa eta

Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa

egitasmoetako zuzendaria

Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoa

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da Dialektologia arloan Euskaltzaindiaren egitasmo

nagusia, baina 2007az geroztik beste egitasmo bat ere badu eskuartean:

Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC) deritzan egitasmoa. Egitasmo honen

helburua ahoz transmitituriko edukiak gorde, sailkatu, era selektiboz transkribatu

eta ondoko ikerkuntzetarako oinarritzat eskaintzea da. Hizkuntz Atlaseko ondarea

hitzetan dago oinarritua gehienbat, gramatikan ere bai neurri batean, edo esparru

tematikoetan. Horregatik, Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoan bestelako

edukiak bilduko dira, hala nola lanbideak, ohiturak, ipuinak, pasadizoak,

oroitzapen zaharrak, sineskerak, esaerak, jokoak, kantuak… Horretarako ahozko

transmisioaren ondarea modu sistematikoz eta metodologikoz batzeko plan bat

abian jarri du lantaldeak. Adolfo Arejita da egitasmo honen zuzendaria.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa

Zuzendaria: Adolfo Arejita. Arduradunak: Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles

Bidegain. Teknikariak: Gorka Intxaurbe eta Amaia Jauregizar. Aholkulariak:

Isaac Atutxa, Ana Maria Etxaide eta Jose Maria Etxebarria.

Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa egitasmoa

Zuzendaria: Adolfo Arejita. Teknikaria: Aritz Abaroa.

Tokian tokiko hizkuntza erregistroak bildu, sailkatu eta era kontsul tagarrian

erabiltzaileen eskura ipintzea da gure egiteko nagusia.

EHHA deritzaguna da helburu hori betetzeari buruz oraindino bideratu den egitasmorik

mardulena. Nazioartean homologaturiko metodologia baten bidez,

batez ere lexikografia alderdia, baina baita ere gramatika alderdia ukitzen duen

inkesta erraldoi batez baliaturik burutu den lana. Argitaratze bidean dira lehen

aleak, eta hurrengoak elaborazio prozesuan. Bilketa lana 80ko hamarkada inguruan

burutua da. Balio ikaragarria du corpus honek, batez ere, ordutik 30 urtera

bilketa bera egitea ezinezko litzatekeelako. Bestelako bilketa lanik ere bada

arlo honetakorik Euskal tzaindiaren esku, edo erakundeak berak bere kabuz, edo

honen laguntzaileek euren aldetik eginiko lanez osatua. Eginkizun dagoena, hala

ere, askoz gehiago da.

Helburua hirukoitza da: 1) Bilketa lana bultzatu, euskal hizkera guztietan, inkesta

ondo taiutuen bidez. 2) Jasoriko corpusaren sailketa eroso eta praktikoa egin,

kontsultabide erraza izan dezan. 3) Euskal tzaindiak hartu beharreko erabakietarako

erreferentzia puntu bihurtzea ahozkotasunaren corpusa ere, idatzizkoaren

osagarri.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!