26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

186

BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK

Andolin Eguzkitza

Dialektologia batzordeko burua

zelarik hil zen Andolin Eguzkitza,

2004. urtean.

1962an berriro Mitxelenak, Akademiaren 1964ko Biltzarraren gaia atlasa izatea

proposatu zuen Juan San Martinek, 1966an “euskal gaiak magnetofoiak biltzeaz”

eztabaidatu zuten euskaltzainek, 1967an Piarres Lafittek idazlan bat irakurri zuen

atlasaren egitasmoaz, 1970ean Mitxelena atlaserako lanean jartzea aztertu zuten eta

1977an “euskara herrikoia” magnetofoian biltzeko ekimena aurkeztu zuen Jose Maria

Satrustegik.

Irizpideak finkatzen

Dialektologia batzordea, beraz, ez zen hutsetik hasi 1980. urtean eratu zenean, hizkuntz

atlasa egitea helburu nagusi hartuta. Batzordeburu Patxi Ondarra zela, atlasa

nola egin zehazteko azterlanak eta gogoetak egiten aritu zen batik bat batzordea

lehen urteetan, Dialektologia jardunaldien eta bestelakoen bidez. Atlasa egiteko

irizpideak IV. eta V. Jardunaldietan finkatu zituzten, 1984an eta 1985ean, hurrengo

urtean inkestagileen taldea osatu zuten eta 1987an ekin zioten atlaserako

grabazioak egiteari.

Atlasa izan da urte hauetan guztietan Dialektologia batzordearen lehentasuna,

baina beste azpibatzorde bat ere lanean aritu zen, 1989tik 1995era, Euskalkien

Ikerketa Arruntak izenekoa, dialektologiako bestelako lanei emana. Txomin Peillen

izan zen azpibatzorde horren arduraduna.

Ondarrak 1993an batzordeburu izateari utzi zionean, batzordeko ardura ere bere

gain hartu zuen Peillenek, bi urtez. 1995ean Beñat Oihartzabalek hartu zuen Dialektologia

arloaren ardura; 2003an Andolin Eguzkitzari eman zion lekukoa baina,

2004ko martxoan hil zenez, berriro Oihartzabal izendatu zuten batzordeburu.

Urte horren azaro inguruan Adolfo Arejitak hartu zuen egitasmoaren gidaritza.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa

Hizkuntz Atlasaren ezaugarriak

Beti sigla berberak izan ditu egitasmoak, EHHA, baina 2000. urtera bitartean Euskal

Herriko Hizkuntz Atlasa zen, eta geroztik Euskararen Herri Hizkeren Atlasa.

1987tik 1992ra bitartean Euskal Herri osoko 145 herritan egindako inkestetako grabaketek

osatzen dute Atlasaren corpusa: Bizkaiko 36 herri, Gipuzkoako beste 36,

Arabako bat, Nafarroako 27, Lapurdiko 15, Nafarroa Behereko 18 eta Zuberoako 12.

4.200 grabaketa ordu, guztira. Herri guztietan 2.762 galdera egin zituzten, eta

beste 222 galdera ere bai itsas hegiko herrietan, itsas biziari lotutakoak. 2.162 galdera

lexikoaz dira, 596 morfologiaz, 62 sintaxiaz eta 37 fonetika sintaktikoaz. Grabaketez

gain, inkesten ondorioak eskuz jaso zituzten inkestagileek, herriz herriko

koadernoetan.

Galdera horiei guztiei inkestaleku bakoitzean eman zizkieten erantzunen nolakoak

mapaz mapa agerian uztea da, azken batean, maparen funtsa. Egitasmoaren

helburua, beraz, inkestaren ondorioei dagozkien mapak eratzea da eta, oro har, ondorioak

publikoaren eskuetan jartzea.

Datuen informatizazioa hedatu gabe zegoenean ekin zion Euskaltzaindiak Atlasaren

egitasmoari, baina artean inkestagileak lanean ari zirenean ohartu zen datuak

datu-base automatizatuan jarri beharraz. 1990. urtean hartu zuen erabakia, eta

1993an hasi ziren inkestatan jasotako datuak informatizatzen, base automatizatuan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!