26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DIALEKTOLOGIA

Erizkizundi Irukoitzaren arrastoa

Euskalarien eta Euskaltzaindiaren aspaldiko ametsa da euskalkien mapa egitea,

1918an Julio Urkixok lehenengoz horren asmoa agertu zuenetik, eta 1921ean Resurreccion

Maria Azkue euskaltzainburuak Akademiaren batzarrean Erizkizundi

Irukoitza egiteko egitasmoa azaldu zuenetik.

Atlas linguistikoaren helburu bera zuen 1922tik 1925 bitartean Euskaltzaindiaren

babesean eta Azkueren gidaritzapean hainbat euskalarik herriz herri egin zuten inkesta.

Hiru atal zituelako zen irukoitza: Fonetika, Morfologia eta Hiztegia. Inkestagileen

artean izan ziren Nikolas Ormaetxea Orixe, Odon Apraiz, Polikarpo Iraizotz,

Gerhard Bähr eta beste asko. Inkestaren zati eta ondorioekin idazlan batzuk

argitaratu ziren hurrengo urteetan Euskera aldizkarian, gehienak Orixeren eskutik,

baina lana bere osotasunean ez zen plazaratu 1984. urtera arte, Ana Maria Etxaide

ikerlariaren eskutik. Inkestagile batzuen koadernoak galdu egin dira bitarte horretan,

baina Erizkizundi Irukoitza-ren emaitza nagusia jasota gelditu da.

Hurrengo hamarkadatan ezer gutxi egin zuen, edo egin ahal izan zuen, Euskaltzaindiak

arlo honetan. Egitasmoa ez zuten ahaztu, urtez urteko batzar agiriek erakusten

dutenez: 1955ean Koldo Mitxelenak eta Aingeru Irigaraik atera zuten gaia,

Iker saila Dialektologia

Erizkizundi Irukoitza

1921ean Azkue euskaltzainburuak

egitasmoa azaldu zuen batzarrean.

Nazioarteko Dialektologia Biltzarra

Nazioarteko Dialektologia Biltzarra,

Bilbon, 1991ko urriaren 21etik 25era

185

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!