26.08.2013 Views

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

Euskaltzaindia : ekin eta jarrai (PDF, 33,9 MB)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

184

BATZORDEAK. EGITASMOAK. LANTALDEAK

Gramatika batzordea

Gramatika batzordearen bilera

(2004-12-03), Donostiako egoitzan

Pello Salaburu

Gramatika batzordeko burua

Gramatika batzordea

Burua: Pello Salaburu. Idazkaria: Jesus Mari Makatzaga. Kideak: Iñaki

Amundarain, Miren Azkarate, Piarres Xarriton, Beatriz Fernandez, Juan

Garzia, Patxi Goenaga, Nora Iriarte, Alan King, Itziar Laka, Maria Pilar

Lasarte, Celine Mounole, Jose Antonio Mujika, Beñat Oihartzabal, Paskual

Rekalde eta Karmele Rotaetxe.

Gramatika batzordeak 25 urte baino gehiago darama lanean.

Euskararen gramatika deskriptibo zabal bat egiteko asmoarekin osatu zen

taldea. Hasieran oso handia, azkenean dozena bat inguru lagunek hartzen

dugu parte. Gramatika deskriptiboa da, hizkuntzaren datuak bildu nahi

dituena. Tarteka Euskaltzaindiak eman dituen arauen berri ere ematen da,

zeharka, baina, berez, ez da gramatika arauemailea, baizik deskriptiboa:

hizkuntzaren datuak erakutsian uzten ditu, tradizioan oinarritutako

lekukoetan, eta egungo euskalkien ezagutzan oinarriturik.

Gramatika zabala da, inoiz ere egin den zabalena. Euskal gramatikaren

hainbeste gai lehenbiziko aldiz tratatzen dira gramatikaren liburukietan. Lan

komuna da, denen artean egina. Badira taldean gramatikaren atalen

arduradunak, eta horiek idazten dituzte kapituluak, baina lan bakoitza lerroz

lerro irakurtzen da gainerako kideen artean, eta lerroz lerro eztabaidatu.

Anitzetan, kapitulu bakoitza zazpi eta zortzi aldiz berridazten da. Denboran

zehar, iturrien informazioa ere aldatuz joan da: hasieran ez zegoen ia ezer ere

informatizaturik, eta norberaren esperientzia eta ezagutzan oinarritzen ziren

datuak. OEH eskura izateak gauzak aldatu zituen asko. Eta, gaur egun,

eskura ditugun gainerako iturriek informazio handia ematen dute.

Zazpigarren liburukia amaitu behar da. Pentsatzekoa da 2009ko amaieran

inprentara bidaltzeko moduan izango garela. Gero, liburuki guztiak hartu, eta

dena berregituratu behar da, urteen joan-etorriak gaien artean sortu dituen

koherentzia ez horiek bideratzeko. Hori izango da EGO proiektua.

Gramatikaren deskripzioa ez da inoiz ere agortzen, horretaz nekez

konturatzen dira gai hauetan ibiltzen ez direnak. Norbaitek galdetuko balu ea

estomaka behar bezala deskribaturik dagoen, edo bihotza, inor ere ez

litzateke galdera honetaz harrituko. Gramatikarekin ere gauza bera gertatzen

da. Gramatikaren puntuak deskribatzen segitu beharko da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!